(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak ikastetxeak PAI programan beraien borondatez sartzea eta irtetea arautuko du eta hizkuntzen ikasketa integratua hobetuko du asteartea, 2016.eko urriak 25


Kontseilariak gaur goizean aurkeztutako programaren ebaluazioko emaitzek hutsuneak hauteman dituzten arauetan, antolaketan eta irakasleei emandako laguntzan


Ikasleak eskolan

Ikasleak eskolan.

Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak gaur aurreratu duenez, bere Departamentuak laster arautuko du ikastetxeak Ingelesez Ikasteko Programan (PAI) beraien borondatez sartzea eta irtetea; aldi berean, zenbait neurri iragarri ditu Nafarroako Foru Komunitatean atzerriko hizkuntzen ikasketa integratua hobetze aldera.

Hezkuntza Departamentua atzerriko hizkuntzak ikasteko programak arautuko dituen Foru Agindua lantzen ari da dagoeneko, eta urtea amaitu baino lehen argitaratuko da ikastetxeek 2017/18 ikasturtetik aurrera bertan sartu edo handik irten nahi duten erabakitzeko. Mendozak adierazi duenez, "atzerriko hizkuntzak ikasteko programetan sartzea ez da inposizio bat izan behar, ikastetxeek egindako eskaerei emandako erantzun bat baizik. Ikastetxeei zabaltzen zaie aukera, sartzeko eta irteteko aukera".

Mendoza kontseilaria eta Hezkuntzako zuzendari nagusi Roberto Perez Elorza parlamentu-batzordean izan dira gaur PAIren ebaluazioaren emaitzak ezagutarazteko eta, emaitza horien arabera, zenbait hutsune hauteman dira arauetan, antolaketan eta irakasleei emandako laguntzan; horrez gain, Departamentuak lortutako datuen ondorioz proposatzen dituen jarduera-lerroak azaldu dituzte.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak azpimarratu du programaren ebaluazioa ezinbestekoa izan dela beharrezko jarduerak hautemateko behar bezala garatu ahal izate aldera, kontuan hartuz programa horrek oso bereizita zituen bi une zituela. Lehenengoa, ikastetxeak pixkanaka eta planifikatuta sartzeari zegokiona eta, bigarrena, PAI zentroen sarrera masiboa izan zenean, Haur Hezkuntzaren amaieran daudenak orain edo Lehen Hezkuntzaren hasieretan; horrek guztiak asko konplikatu zuen irakasleen kudeaketa, ikastetxeen prestakuntza eta aniztasunari arreta emateko eta integrazioko neurri pedagogikoak aplikatzea.

Gogora ekarri du, halaber, hiru fasetan prestatutako ebaluazio bat dela: informazioa zehatz-mehatz jasotzeko fasea, interes sozialeko diagnostikoaren fasea eta gaitasunak ebaluatzeko fasea. Gainera, azaldu du gaitasunen ebaluazioa ez dela une honetan amaitzen, maila bakoitzean proba berriak egingo baitira programaren bilakaeraren jarraipena egin ahal izateko, bai eta ikasleak hartutako gaitasun-mailarena ere. Azken fase hori "Nafarroako hezkuntza Sistemako Komunikazio Hizkuntzen Ebaluazioa" izeneko proiektuan sartuta geratuko da.

Sartzeko prozesua eta metodologiaren hobekuntzak

Programan sartzeari dagokionez, Hezkuntzan prestatzen den araudi berriaren arabera, ikastetxe interesdunek Departamentuari eskatu beharko diote Ikastetxeko Hizkuntz Proiektuaren proposamenarekin eta ikastetxeko eskola-kontseiluaren onarpenarekin batera. Hezkuntza Departamentuak programan sartzeko baimena emango du, baldin eta beharrezkoak diren baliabideak badaude.

Ikastetxeek programatik irteteko aukera ere jasotzen da Hezkuntza Departamentuari hori egiteko eskaera egiten badiote, eta ikastetxeko eskola-kontseiluaren onarpenarekin.

Kontseilariak programa horiek aginduko dituen printzipioak aurreratu ditu, eta honako hauek izango dira: ikastetxeko hizkuntz proiektuan oinarritutako ikastetxeen autonomia, ingurunearen hizkuntza- eta gizarte-errealitatearen azterketa bat egin ondoren eta Hezkuntza Departamentuak jarraipenarekin eta aholkularitzarekin, ikasketa adierazgarria, hizkuntzen tratamendu integratua eta hizkuntzaren nahiz edukiaren integrazioa, irakasleak hizkuntzarekin duen lotura eta aniztasunari nahiz integrazioari egindako arretaren alde egingo duten metodologia aktiboak erabiltzea.

Bestalde, Departamentuak era honetako programetarako hainbat neurri jasotzen ditu, haien artean: ikastetxe bakoitzean programako koordinatzailearen figura sortzea; ikasketaburutza ondoko bat izateko aukera, aniztasunari arreta emateko neurriak, eta irakasleak prestatzeko eta akreditatzeko bideratutako berariazko ekintzak, beharrezkoa denean.

Atzerriko hizkuntzetan irakaskuntza integratuarekin jarraitzeko beharrezko plantillari dagokionez, ingelesean bereziki, Mendoza kontseilariak gogora ekarri du Hezkuntza Ministerioari honako hau eskatzeko konpromisoarekin jarraitzen duela, gobernu berria osatu bezain laster: atzerriko hizkuntzen profila duten plazak deitzeko aukera gaitu dezala, halakorik egin ezean PAIren garapena ezingo baitzen aplikatu gaur arte egin den moduan. Horri dagokionez, Hezkuntza Kontseilariak azpimarratu du berriz, aurreko legealdietan izandako aurreikuspen eza egungo irakasleak ordaintzen ari direla.

Gainera, berriz esan du PAIk aurrera egin ahal izan duela orain arte "irakasle guztien ahalegin pertsonalari eta zuzendaritza-taldeei esker; ikasgai kurrikularrak emateko lan zaila egin ahal izan dute, horretarako komunikazio-hizkuntza gisa atzerriko hizkuntz bat baliatuz Departamentuaren babesik jaso gabe ia".

Ingelesez Ikasteko Programako ikasleen gaitasunak eta trebeziak ebaluatzeko txosten osoa (2015-2016), Hezkuntzako zuzendari nagusiak aurkeztutakoa, ondorengo estekan kontsulta daiteke: https://www.educacion.navarra.es/documents/27590/27730/ECD+PAI/d5bc63ed-aed6-4ae0-8060-53bca6f94e6f


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa