(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleguneak ostiral honetan iktusa prebenitzeko probak doan egingo ditu, presioa eta gluzemia kontrolatzea adibidez osteguna, 2016.eko urriak 27


Iktusaren Munduko Egunaren ospakizunarekin bat egiten du horrenbestez; gaixotasun hori biztanleen artean heriotza eragiten duen bigarren arrazoia da, eta helduen desgaitasun iraunkorra sortzen lehenengoa


Osasun Departamentuak iktusaren zantzuak identifikatzeko jarraibideak jasotzen dituzten liburuxkak argitaratu ditu.

Nafarroako Ospitaleguneak ostiral honetan, hilak 28, pertsona interesdun guztiei iktusa prebenitzeko zenbait proba doan eskainiko dizkie; horrez gain, arteria bat buxatzeak (garuneko infartua) edo odol-hodi bat hausteak (garuneko odoljarioa) eragindako gaixotasun horri buruzko informazioa emango dute, urtero Nafarroan 1.100-1.200 pertsonari eragiten diena.

10:00etatik 14:00etara, Nafarroako Ospitaleguneko Iktus Unitateko erizainek gaixotasun horren gaineko doako hitzaldi irekiak emango dituzte A ekitaldien aretoan, A Eraikineko korridore nagusian (Nafarroako ospitale zaharra). Bertan, pazienteei, senideei eta interesdun guztiei honako hauen gaineko informazioa emango zaie: iktusari buruzko alderdi orokorrak, arrisku-faktoreen kontrola eta osasun-hezkuntza. Gainera, alboko gela batean (irakaskuntza-gela) zenbait postu jarriko dira gluzemia eta tentsio arterialeko kontrolak egin ahal izateko, eta mediku batek `doppler´ azterketak egingo ditu (garuneko arterien zirkulazioaren azterketa).

Gainera, 250 kartel eta 3.000 liburuxka argitaratu dira alde batetik, herritarren artean iktusaren zantzuak goiz identifikatzeko jarraibideak zabaltzeko asmoz, eta bestetik, ahalik eta bizkorren artatu ahal izateko eta tratamendu egokiena lehenbailehen jartzeko. Gogora ekarri behar da, lehen orduetan Neurologiako espezialista batek artatzeak erdira murrizten duela hiltzeko edo desgaitasun larri batekin geratzeko probabilitatea. Materialak osasun-zentroetan eta ospitaleetan banatuko dira.

Ekimen hori estatu-mailan egiten diren jardueren barnean sartzen da urriaren 29an, larunbata, Iktusaren Munduko Eguna ospatzen dela medio, eta ekimena bideratu da, gaitza prebenitzeko, iktus bat ohartarazten duten zantzuak identifikatzeko eta halakorik gertatzen bada nola jokatu jakiteko.

2015ean 912 pertsona ospitaleratu ziren Nafarroako Ospitalegunean iktusak jota

2015ean, Nafarroako Ospitaleguneko Neurologia Zerbitzuko Iktus Unitatean, gaixotasun hori tratatzeko Nafarroako erreferentziazko zentroa, 912 paziente ospitaleratu ziren iktusak jota edo gaixotasun zerebrobaskular akutu batek jota, eta haietatik % 57 gizonezkoak ziren. Nafarroan gaixotasun hau 100.000 biztanletik 187k izaten dute, eta urtean 1.100-1.200 kasu inguru daude. Kaltetutako pertsonen batez besteko adina 74,6 urtekoa da, baina gizon (72,2 urte ) eta emakumeen (77,8 urte) artean alde batzuk izanik.

Iktusa heriotza eragiten duen bigarren arrazoia da biztanleen artean, helduen desgaitasun iraunkorra sortzen lehenengoa, eta kasuen % 40an eguneroko jarduerak egiteko gaitzen ez duten ondorioak uzten dizkio pazienteari. Arrisku-faktoreak kontrolatzeko, zuzentze eta tratamendu egoki batek kasuen % 80 ekidin dezake. Gaixotasuna prebenitzeko gomendioak honako hauetan oinarritzen dira: dieta aberatsa eta osasungarria, koipe eta gatz gutxirekin, ariketa fisikoa neurrian egitea, pisua zaintzea, tentsio arteriala zaintzea, kolesterola eta gluzemia, ez erretzea, alkohola neurrian edatea eta palpitazioak sentitzen badira, medikutara joatea.

Osasun-adituen arabera, gure inguruko pertsonaren bat iktusa izaten ari dela adierazi dezaketen sintometako batzuk ondorengoak dira: bat-batean gorputzaren zati bat guztiz edo zati batean paralizatzea edo inurridura sentitzea, edo ikusmena guztiz edo zati batean galtzea, hitz egiteko edo ulertzeko arazoak izatea edo bat-batean buruko min bizia izatea. Sintoma horiek badaude, une batez bakarrik agertzen direnean ere, garrantzitsua da berehala Larrialdietara jotzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa