(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak azken urtean 3.500 langabe gutxiago izan ditu, eta 38.400 daude orain lanik gabe osteguna, 2016.eko urriak 27


Langabezia-tasa % 12,41 da, Estatu guztikoa baino sei puntu gutxiago (% 18,91)


Lana

Pertsonak lanean.

2016ko hirugarren hiruhilekoan 38.400 langabe izan dira Nafarroan, gaur goizean jakitera emandako Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuen arabera; hala, duela urtebete baino 3.500 pertsona gutxiago dago lanik gabe, eta 1.100 gutxiago aurreko hiruhilekoarekin alderatuz.

Beraz, Nafarroako langabezia-tasa % 12,41 da, ehunekoetan aurreko hiruhilekoan baino ia puntu bat gutxiago eta Estatu guztian baino sei gutxiago (% 18,91 da). Foru Komunitatean Espainiako bigarren tasa txikiena dago, Balear Uharteen atzetik (% 10,60). Sexuen arabera, Nafarroako langabezia-tasa % 11,25 da gizonezkoetan eta % 13,76 emakumezkoetan.

Bestalde, Foru Komunitatean 12.600 pertsona gehiago dago okupatuta Foru Komunitatean hirugarren hiruhileko honetan, eta 271.200 dira orain. Beraz, enpleguaren hiruhileko aldaketa-tasa % 4,87 da. Duela urtebeteko datuekin alderatuz, 4.000 okupatu gehiago dago, hau da, % 1,51 igo da.

2016ko lehenengo hiruhileko honetan 309.700 biztanle aktibo izan dira, aurreko epean baino 11.500 gehiago eta duela urtebete baino 500 gehiago. % 3,85eko hiruhileko aldaketa-tasa eragin du, eta % 0,17koa 2015eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa