(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako BPG % 0,7 hazi da 2016ko hirugarren hiruhilekoan ostirala, 2016.eko urriak 28


Urtean zehar izandako hazkundea finkatu da, % 2,9ko urte arteko tasara heldu da eta kontsumo pribatua nahiz zerbitzuak protagonistak izaten jarraitzen dute


grafikoa

Grafiko ekonomikoa.

Nafarroako ekonomiaren Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,7 hazi da hirugarren hiruhilekoan bigarrengoarekin alderatuz; hala, 2016an zehar izandako hazkundea finkatu egin da, eta urte arteko tasa +% 2,9an geratu da, Nafarroako Estatistika Institutuko behin-behineko datuen arabera.

Behin-behineko datu horien arabera, Nafarroako BPGaren jarrera uztail-iraileko hilabeteetan estatukoaren antzekoa izan da (+% 0,7 ere), hau da, zifra horrek Estatuko urte arteko aurrerapena % 3,2an jarriko zuen; azken horretan, lehen bi hiruhilekoetako BPG +% 0,8 eta % 0,7 izan da, hurrenez hurren.

Eskaintzaren nahiz eskaeraren ikuspegi batetik, kontsumo pribatua nahiz zerbitzuak eskualdeko produktuari tiratzen dioten faktoreak dira, nahiz eta tasa txikiagoetan egin, eta beste zenbait osagaik, kontsumo publikoak eta eraikuntzak esaterako, hamarren batzuk atzeratu ditzaketen.

Itxaropen baikorrak laugarren hiruhilekorako

Jadanik urteko bederatzi hilabete igaro direnean, esan daiteke dagoeneko Nafarroak 2016an izango duen batez besteko hazkundea espero zena izango dela, eta % 2,8 eta % 2,9 artean geratuko dela. Iragarpen hori honako honek indartzen du: urtea amaitu artean ez dela espero jardueraren beherakada handi bat egotea. Alderantziz, aste honetan bertan euroguneko manufakturen inkestek diotenez, laugarren hiruhilekoan hazkundea areagotu egingo da, industria alemanean aurreratutako adierazleek ere berretsi dutena.

Espainiako Bankuak ere antzeko iragarpena egin du urriko buletin ekonomikoan; bertan, euro-eremuko informazio ekonomikoa jarduera zabaltzeko neurrizko tasak mantentzearekin koherentea dela esaten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa