(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alokairuko etxebizitza publiko berriek energian 73 euro gastatuko dute urtean, 800 euro xahutzen zuten duela 20 urte ostirala, 2016.eko urriak 28


Laparra lehendakariordeak datorren astean Iruñean efizientzia energetiko handiari buruz antolatutako jardunaldi batzuk aurkeztu ditu, eta 400 profesional baino gehiago izango dira bertan


Transcripción textual del video

Etorkizuneko Etxebizitzaren Foru Planaren esparruan eraikiko diren alokairuko etxebizitza publikoek urtean 73 euroko kontsumo energetikoa izango dute; duela 20 urte eraikitako higiezinetan 800 eurokoa zen, gaur goizean Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak ziurtatu duenez Passivhaus Espainiako 8. Konferentziaren aurkezpenean.

Etorkizuneko Etxebizitzaren Foru Planaren esparruan eraikiko diren alokairuko etxebizitza publikoek urtean 73 euroko kontsumo energetikoa izango dute; duela 20 urte eraikitako higiezinetan 800 eurokoa zen, gaur goizean Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak ziurtatu duenez Passivhaus Espainiako 8. Konferentziaren aurkezpenean.

Ekitaldi honetan 400 profesional baino gehiago izango dira eta datorren astean, azaroaren 2tik 5era, egingo da Iruñean. Honako gai hauei buruz ariko dira: efizientzia energetikoa, ia kontsumorik gabeko eraikinak eta, bereziki, eraikin pasiboak izenekoak, arkitektura bioklimatikoko baliabideak erabiltzen dituztenak.

Testuinguru horretan, Laparra lehendakariordeak Nafarroako Gobernuak hirigintza sozial eta orekatu baten alde egiteko interesa duela azpimarratu du eta, aldi berean, etxebizitza sozial eta iraunkor baten alde agertu da. "Iraunkortasunaren, eta emisioen eta kontsumoen murrizketaren aldeko" apustua da, "familien ordainagiria merkatzearen ondorioz, energia-pobretasunari aurre egin diezaioten ".

Prentsaurrekoan, Miguel Laparrarekin batera izan dira Nasuvinsa enpresa publikoko zuzendari kudeatzaile Jose Mª Ayerdi eta Passivhaus Eraikuntza Plataformako lehendakari Adelina Uriarte eta Koldo Monreal lehendakariordea. Erakunde horrek antolatzen du konferentzia hori, eta bertan eraikuntzako efizientzia energetikoan kezka eta ezagutzak dituzten profesionalak, enpresak eta pertsona batzen dira.

Passivhaus Espainiako 8. Konferentzia

Aipatu den moduan, Passivhaus 8. Konferentzia azaroaren 2tik 5era egingo da Iruñeko Baluarte jauregian "Energia gutxiagorekin hobeto bizi" izenburupean; eraikin pasiboei gaineko proiektu, esperientzia nagusiak azaldu eta aztertuko dira bertan.

Aurreko edizioekin alderatuz, jardunaldiak ez dira teknikoak bakarrik izango; konferentzia instituzional bat ere egingo da, eta baita beste jarduera sozial eta dibulgatzaile batzuk ere.

Hala, konferentzia instituzionala hilaren 3an egingo da, goizez, eta bertan administrazio publikoek sustatutako esperientziak azalduko dira. Gainera, ia kontsumorik ez duten eraikinekin konpromisoko adierazpen bat sinatuko dela aurreikusten da, eta hirietan CO2 isurtzeak murriztea.

Jarduera sozialei dagokienez, antolakuntzak aldi berean hitzaldi batzuk prestatu ditu, irekiak, hilaren 2rako eta arratsaldez; hilaren 4an eta 5ean, berriz, goiz eta arratsaldez egingo dira. Haiek guztiek ordu erdi iraungo dutela aurreikusten da.

Dibulgazioko ekintza horien esparruan, irailean Eskola Iraunkorren Sareari atxikitako ikastetxe nahiz institutuetako arduradunekin prestakuntza-tailer batzuk egin ziren, Hezkuntza Departamentuak sustatuta. Jarraian, ikastetxe horietan unitate didaktiko batzuk egin ziren, eta konferentzian zehar ikasleek egindako lanak erakutsiko dira.

Azkenik, Konferentziaren barnean ere Nafarroako eta Donostiako eraikin pasiboetara bisitak egingo dira. Lehenengoen artean, Iruñeko Lezkairuko auzoan eraikitzen ari diren 29 etxebizitza daude eta landetxe bat (amaituta dago), Iberon. Donostian, 150 gela izango dituen hotel baten obrak bisitatuko dira, eta San Roke auzoko birgaitze bat.

Etxebizitzari lotutako jarduerak

Gogora ekarri behar da datorren urtean Eskubide Sozialetako Departamentuak babestutako 234 etxebizitza publiko eraikitzea sustatuko duela alokairu sozialerako, eta haietatik 48 gazteentzat izango direla eta beste 48, babespeko apartamentuetarako. Gainera, sustatzaile pribatuek alokairu sozialerako beste 50 etxebizitza eraiki ditzaten nahi da. Alor horretan, Nafarroako Gobernuak, 12,7 milioirekin, babestutako 4.000 etxebizitzaren errentamendua diruz lagunduko duela aurreikusten da, eta Nasuvinsak kudeatutako alokairuko poltsan 200 higiezin berri sartzea.

Babes ofizialeko 400 etxebizitzen eraikuntza sustatu nahi da, halaber, eta haietatik 300 diru-sarrera txikiko familientzat izango ziren; tasatutako prezioen 150 etxebizitza ere sustatu nahi da, erdiak baliabide gutxieneko pertsonentzat.

Datorren urterako beste helburuetako bat 6.500 etxebizitzaren birgaitzea sustatzea da. Izan ere, era honetako jarduketetarako diru-laguntzetarako eta subsidioetarako zenbatekoa 25,76 milioiraino igoko da, 2016ko aurrekontuan zegoen hasierako kreditua baino % 0,82 gehiago, eta gaur arte finkatutako gastua baino % 21,7 gehiago.

Azkenik, higiezinen bitartekotzan 200 espediente kudeatuko direla kalkulatzen da helburu honekin: etxegabetzeak ez egotea, 2.000 higiezinen bizigarritasun-baldintzak kontrolatzea eta etxebizitza arloko informazio-sistemak modernizatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa