(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bekak emateko irizpideak aldatu ditu ahalik eta onuradun gehiengana iristeko astelehena, 2016.eko urriak 31


Unibertsitateko ikasketetarako eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketetarako laguntza-banaketa bidezkoagoa izango da, errenta txikienei egingo zaie mesede, eta Nafarroako Pirinio aldeko ikasleentzako bekak indartuko dira


Bekak emateko irizpideak bidezkoak izango dira.

Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak 2016-17 ikasturterako beken deialdi orokorra onartu du unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat: 3.634.104 euro orotara, eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratzen dira. Eskaerak azaroaren 30 arte egin ahalko dira.

Aldaketei esker, bekak ikasle gehiagok jaso ahalko dituzte, eta unibertsitateen arabera era orekatuagoan banatuko dira. Beraz, irizpide berriekin 2.739 ikaslerengana helduko dela kalkulatzen da, 2016an baino % 24 gehiago.

Gainera, jantoki eta egoitza kontzeptuengatik zenbatekoak handitu egingo dira, eta Pirinio aldeko ikasleentzako indizea goranzko joerarekin eguneratzen da.

Jantokiei laguntzak emateko arloan, oro har handitzen direnak, baliabide gutxieneko ikasleek 900 eurorainoko laguntzak jasoko dituzte (665, iragan ikasturtean). Egoitzarako bekak ere tarte guztietan handitu dira.

Garraioan, Pirinio aldean bizi ziren ikasleentzako laguntzak sendotu dira bereziki, eta honako toki hauek hartzen ditu: Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Erro eta Luzaide/Valcarlos, Auritz/Burguete eta Orreaga/Roncesvalles udalerriak.

Ikasleen unibertsitateei dagokienez, laguntzak banatzen dira ondorengo zentroetara joaten diren ikasleen artean: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea eta Nafarroaz kanpo dauden beste unibertsitate-zentro batzuk edo Goi Mailako Irakaskuntzakoak.

NUPekoaz bestelako unibertsitate-zentroetan beka eskuratu nahi duten ikasleek, honako arrazoi hauengatik justifikatu beharko dute.

-NUPen onartu ez izana.

-NUPen eskaintza akademikoan ez izatea ikasleak egin nahi dituen graduko ikasketak edo aukeratu duen hizkuntzan.

-Aukeratutako unibertsitatea familiaren etxetik hurbilago egotea, beste autonomia erkidego batean izan arren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa