(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lepoederreko lepotik igarotzen den Santiago bideko sarrera mugatuko zaie erromesei astelehena, 2016.eko urriak 31


Astearte honetatik martxoaren 31 bitarte indarrean izango den neurri honekin, prestakuntza edo ekipamendu desegokiagatik etapa horrek duen gogortasunari aurre egin ezin dioten pertsonen ohiko erreskateak ekidin nahi dira


Neguan zehar Lepoederretik doan Santiago bideko sarrera erromesei mugatzeko seinalea.

Bihartik, azaroak 1, eta 2017ko martxoaren 31 arte Lepoederreko lepotik doan Santiago bideko sarrera (ekialdeko saihesbidetik) mugatuko zaie erromesei segurtasun-arrazoiak tarteko, Barneko zuzendari nagusi Agustin Gastaminzak emandako ebazpen baten bidez xedatu denez. Iragan neguan ere neurriak hartu ziren erromesek ibilbide hori erabil ez zezaten.

Donejakue bideko Bide Frantsesaren lehen etapak, Nafarroatik sartzean, bi saihesbide ditu: mendebaldean, Donibane Garazitik abiatuz, Luzaide-Valcarlos eta Ibañetako mendate artetik doa Orreagaraino, eta ekialdean, Donibane Garazitik abiatuz ere, Huntto, Orisson eta Lepoederreko mendatetik pasatzen da Orreagara heltzeko. Ekialdeko saihesbidean 1.200 metro baino gehiagoko desnibela gainditzen da, kontuan hartuz Donibane Garazi itsas mailatik 154 metrora dagoela eta Lepoederreko mendateak 1.432 metro dituela, tartean dauden desnibel txikiez gain.

Desnibel hori gainditzeko, erromesek prestakuntza fisiko egokia izan behar dute, eta baldintza hori ez da betetzen ehuneko handi batean, egiaztatu ahal izan denez. Gainera, elurrak eta neguko meteorologia-baldintza txarrek oraindik eta ahalegin handiago eskatzen dute, eta horri gehitu behar zaio sarritan eramaten duten ekipamendu materiala ez dela egokiena.

Ekialdeko bide-zatia Nafarroan altuera handi batetik sartzen da (1.288 metro), eta 5 kilometro aurrerago arte ez du ihesbiderik, Lepoederreko lepoan. Ibilbide horretan seinaleak hobetzeko etengabeko ekintzak egin dira, eta haien baliozkotasunaren aldian behingo egiaztapena (bisutsetan bakarrik izan daitezke arazoak seinaleak jarraitzeko). Halaber, telefono-estaldura hobetzen ari da Espainiako ibilbidearen zati handi bateko teknologia berrien bidez.

Nolanahi ere, erreskateko langileek gune horretan esku-hartze bat baino gehiago izan ohi dituzte erromesak nekeak jota daudelako edo informazio- edo prestakuntza-ezagatik, ibilbide hori oso gogorra baita. Egoera bereziki larria da neguan, erreskateak egiteko baldintzak asko zailtzen baitira, salbamenduko ekipoen bizitzarako arrisku-egoerak barne, inguruko orografia eta klimatologiagatik eta bertan sartzeko, erreskatatuak aurkitzeko eta ebakuatzeko dauden zailtasun handiengatik.

Horregatik guztiagatik, Barneko zuzendari nagusi Agustin Gastaminzak urriaren 21eko 487/2016 Ebazpena eman du; haren bidez, "pertsonentzako segurtasun-arrazoiengatik, Santiago bideko ekialdeko saihesbidetik pasatzeko murrizketa-neurriak ezartzen dira Nafarroako lehenengo etapan; hala, 2016ko azaroaren 1etik 2017ko martxoaren 31 arte erromesak Donejakue bideko mendebaldeko saihesbidetik (Luzaide) pasa beharko dira".

Ebazpen horren arabera, saihesbidea data horietan itxi egingo da Nafarroan sartzean, 43º3’2,02’’N eta 1º16’6,04’’W koordenatu geografikoen puntuan, Bentarteko lepoko inguruetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa