(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Nafarroako Urrezko Domina Pedro Miguel Etxenike fisikariari emango dio asteazkena, 2016.eko azaroak 2


Sari hau 1997an eta 1998an eskuratutako Kulturaren Vianako Printzea eta Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea sariei gehituko zaie, hurrenez hurren


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran onartu du Nafarroako Urrezko Domina Pedro Miguel Etxenike Landiribar Erronkariko fisikariari ematea, Foru Komunitateak ematen duen sari garrantzitsuena. Hala, Gobernuak fisikariaren "balio intelektual, zientifiko eta giza mailakoa" aitortzen du, bai eta fisika-arloan egindako ikerketa nahiz dibulgaziozko lanak ere.

Pedro Miguel Etxenike

Gobernuak Izabako fisikari honen “balio intelektual, zientifiko eta giza mailakoa” eta egindako ibilbidea aitortzen ditu. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran onartu du Nafarroako Urrezko Domina Pedro Miguel Etxenike Landiribar Erronkariko fisikariari ematea, Foru Komunitateak ematen duen sari garrantzitsuena. Hala, Gobernuak fisikariaren "balio intelektual, zientifiko eta giza mailakoa" aitortzen du, bai eta fisika-arloan egindako ikerketa nahiz dibulgaziozko lanak ere.

Emakidaren dekretuan azpimarratzen denez, Pedro Miguel Etxenike (Izaba, 1950) "historiako zientifiko nafar saritu eta ezagunenetariko bat da, fisikaren hainbat gai bikain aztertu ditu, eta hori guztia bere lan dibulgatzaile apartarekin eta konpromiso sozial nahiz kulturalarekin uztartu du".

Lizentziatu zenetik, erakunde zientifiko ospetsuenak, mundu guztiko unibertsitate eta ikerketa-zentroak "fisika-arloan egin duen ikerketa- eta dibulgazio-lanen lekuko izan dira, Materia Kondentsatuaren Fisikan egindakoa bereziki, fisika garaikidearen alor zabalenetariko bat dena", zehazten du foru-dekretuak.

Hala, Etxenikek bere ibilbide guztian zehar sari entzutetsu asko jaso diru, esaterako: Vianako Printzea (1997), Fisikako Max Planck saria edo Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea (biak 1998an); honoris causa doktorea da gainera, Valladolideko unibertsitatean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Madrilgo Complutensen.

Gobernuak, halaber, "dibulgatzaile modura egindako lana" aitortzen dio, "eta hark egindako ahalegin guztia kultura zientifikoaren ezagutzak eta balioak ingurune sozialera proiektatzeko". Horregatik guztiagatik, Gobernuak saria "aitortza- eta eskertza-keinu" gisa ematen dio, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak hala proposatuta.

Urrezko Domina abenduaren 3an emango da, Foru Komunitatearen Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien esparruan.

Ibilbidea

Pedro Miguel Etxenike Zientzia Fisikoetan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean

(1972) lizentziaturako sari bereziarekin eta karrera-amaierako sariarekin (1973). 1976an doktore bihurtu zen, Philosophical Doctor (PhD), Fisikan Cambridge-ko Unibertsitatean eta 1977an Fisikako doktore Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan; azken horretan, doktoretzako sari berezia lortu zuen 1978an.

Bere ibilbide profesionalean beste mugarri batzuk nabarmendu behar dira. 1988an, Cambridge-ko Unibertsitateak Doctor of Science ohorezko titulua eman zion. 1976. urtetik Oak Ridge-ko Laborategi Nazionaleko kontsultorea da (Tennessee, AEB).

Doktoretza ondokoa lehenik eta behin ikerlari bisitari modura egin zuen Oak Ridge-ko Laborategi Nazionalean, eta ondoren Kopenhageko Bohr Institutuko 'fellow nordita' gisa. Lund eta Goteborgen (Suedia) ere egonaldiak egin zituen, 1976 eta 1977 artean.

Bi urte geroago, Egoera Solidoaren Fisikako katedradun gisa lanean hasi zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta 1980an hura utzi zuen lehenengo Eusko Jaurlaritzan parte hartzeko: aurreneko Hezkuntza sailburua izan zen 1980 eta 1983 artean, eta Hezkuntza eta Kultura sailburua eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, 1983an eta 1984an. Lan horretan, euskararen normalizazio-legea sustatu zuen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistema abian jarri zuen, bai eta teknologia-zentroak eta ikasketa-beken nazioartekotzea ere.

Etapa politiko hori amaituta, unibertsitateko ikasgeletara itzuli zen: lehenengo Cambridge-en, Cavendish-ko laborategiko irakasle bisitari modura, eta azkenik Euskal Herriko Unibertsitatean, Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun modura, gaur egun oraindik betetzen duen lana.

Ekarpen garrantzitsuak egin ditu, halaber, ion-materia interakzioen alorrean eta mikroskopia elektronikoko elektroien energia-galeren alorrean eta tunel-efektuarenean. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da eta Donostia International Physics Center (DIPC) zentroko lehendakaria, 1999an sortu zena.

1998an Euskaldun Unibertsal izendatua, Belgikako Zientzia, Letra eta Arte Ederren Errege Akademiako atzerriko kide da, eta baita Fisikaren Sozietate Amerikarreko eta Zientziaren Aurrerabiderako Sozietate Amerikarreko 'fellow' ere. Gainera, Euskadiko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako Jakiunde-ko ohorezko lehendakaria da eta, 2012. urtetik, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea sarien epaimahaiburu.

Gaur egun, Nanozientzian Kooperatiba Ikerketa Zentroko lehendakaria da ere (CIC nanoGUNE, 2006); eta Euskampus fundazioko lehendakariordea, Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Bikaintasun Campusa.

Iraganean, CSIC-UPV/EHU Zentro Mistoaren, Materialeen Fisika Zentroaren (CFM) (1999-2001) sustatzailea eta sortzailea izan zen, eta bertan bete zuen lehen zuzendari kargua. Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko (CESIC) kontseilu errektoreko kide izan da ere 2001-2007 artean, eta Innobasque-ko lehendakariordea (2008-2012).

Urrezko Dominak

Nafarroako Urrezko Dominak Nafarroako interesen defentsan, sustapenean nabarmentzen diren pertsonei, erakundeei edo kolektiboei ematen zaie, eta lan hori gizarte guztiak aitortu die.

1982. urteaz geroztik, Foru Gobernuak Nafarroako Urrezko Domina honako pertsona, erakunde eta kolektibo sozialei eman die:

1982: Juan Pablo II.a Aita Santua; urte horretan Nafarroa bisitatu zuen.

1984: José María Lacarra (historialaria) eta Julio Caro Baroja (historialaria eta etnografoa).

1985: Nafarroako Odol Emaileen elkartea.

1988: Juan Carlos eta Sofia Espainiako errege-erreginak; urte horretan lehen bisita ofiziala egin zuten Foru Komunitatera.

1989: José Miguel Barandiarán (paleontologo eta antropologoa) eta Alfredo Floristán (geografoa).

1990: Juan García Bacca (filosofo eta saiakera-idazlea) eta Karitateko Ahizpen ordena.

1991: Adriana Beaumont Galdúroz (Félix Huarte enpresaburuaren emaztea, Nuevo Futuro Navarra elkartearen sortzailea) eta Ángel Martín Duque (historialaria).

1992: Jorge Oteiza Embid (eskultore eta artista plastikoa).

1993: S.A.R. D. Juan de Borbón y Battemberg, urte horretan Iruñean hil zena.

1994: Caritas Diozesiarra.

1995: Medicus Mundi.

1996: Miguel Induráin Larraya jauna (ziklista, Frantziako Tourraren garaile bost aldiz).

1997: Nafarroako Unibertsitatea.

1998: Nafarroako Misiolarien kolektiboa.

1999: ANFAS.

2000: Terrorismoko biktimen elkartea.

2001: Salestarren Bigarren Hezkuntzako Zentroa.

2002: Diario de Navarra.

2003: Pablo Hermoso de Mendoza.

2004: Volkswagen Navarra.

2005: Argentina eta Txileko zentro nafarrak.

2006: Iruñeko Miserikordia Etxea.

2007: Nafarroako Gurutze Gorria.

2008: Nafarroako Enpresarien Konfederazioa (CEN), Unión General de Trabajadores (UGT) eta Comisiones Obreras (CCOO).

2009: Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (UAGN) y Unión de Cooperativas Agrarias de Navarra (UCAN).

2010: Iruñeko Orfeoia.

2011: Santiago Bideko Lagunen Elkarteak.

2012: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP).

2013: Organización Nacional de Ciegos Españoles (ONCE)

2014: Nafarroako Sustapen Programaren sustatzaileak

2015: José María Jimeno Jurío, historialaria, hil ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa