(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan sartzen dela adierazteko bide-seinale guztiak gaztelaniaz eta euskaraz jarriko dira asteazkena, 2016.eko azaroak 2


Hala erabaki du Gobernuak gaur goizean eta, beraz, beharrezkoa izango da zonalde misto eta ez euskaldunetako 45 puntutako seinaleak aldatzea


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki bat hartu du eta, haren arabera, Nafarroako Errepide Sareko Foru Komunitatean sartzen dela adierazteko seinaleak elebidunak izango dira, hau da, gaztelaniaz eta euskaraz jarriko dira, Nafarroako hizkuntz propioak baitira. 2006an emandako aurreko agindu bat aldatuko da, horrenbestez; agindu horrekin, errotulazio hori ezberdina izango zela ezartzen zen, elebiduna edo gaztelaniaz bakarrik, kartela zegoen tokiaren arabera: zonalde euskalduna, mistoa edo euskalduna ez den zonaldea.

Gobernuak uste du 2006ko agindu hori ez datorrela bat Euskararen Foru Legearekin; azken horren 8.3 artikuluan agintzen denez, izendapen ofizialak legezkoak dira ondorio guztietarako Nafarroako lurraldearen barnean, eta errotulazioak haiekin bat egin behar du.

Gaur hartutako erabakiak gaur egun Euskarabidea prestatzen ari den Foru Dekretuaren bi proiekturi aurrea hartzen die, honako helburu hau izanik: alde batetik, Nafarroako hizkuntzen erabilera arautzea, besteak beste Foru Administrazioak egingo duen bide-seinaleei dagokienez, eta bestetik, hiriguneetako izendapen ofizialen erabilera arautzea.

Gaur egun Nafarroako Foru Komunitatean sartzen dela adierazteko era horretako 67 kartel daude. Haietatik 17, zonalde euskaldunean, denak elebidunak; 5 zonalde mistoan, 1 gaztelaniaz eta 4 gaztelaniaz-euskaraz; eta 45 euskalduna ez den zonaldean, 44 gaztelaniaz eta 1 gaztelaniaz-euskaraz; beraz, guztira 45 kartel aldatu beharko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa