(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabezia 38.696 pertsonataraino jaitsi da urrian, eta langabezia-maila 2009ko antzeko mailetan kokatu da orain

osteguna, 2016.eko azaroak 3


Azken urtean 3.300 langabe gutxiago izan da Nafarroan


Pertsona lanean.

Pertsona lanean.

Urriaren amaieran 38.696 langabe erregistratu dira Nafar Lansareko agentzietan, 2009. urtetik lortzen ez zen maila. Zehazki, aurreko hilabetearekin alderatuz, 586 langabe gutxiago dago (-% 1,5) eta 3.300 gutxiago azken urtearen aldean (-% 7,86).

Urriaren amaieran 38.696 langabe erregistratu dira Nafar Lansareko agentzietan, 2009. urtetik lortzen ez zen maila. Zehazki, aurreko hilabetearekin alderatuz, 586 langabe gutxiago dago (-% 1,5) eta 3.300 gutxiago azken urtearen aldean (-% 7,86).

Gogora ekarri behar da 2006. urtetik langabeziak ez zuela behera egiten urrian. "Azken hamarkadako joera hautsi da, hau da, urria enplegurako hilabete txarra zen", adierazi du Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak.

Azken urteotan gertatutakoa kontuan hartzen bada, datuek adierazten dute hil honetan langabeziak gora egiten duela aurreko hilarekin alderatuz. Adibidez, 2015eko urrian, 753 langabe gehiago izan ziren (% 1,83); 2014an % 1,76 hazi zen; 2013an, % 1,02 eta 2012an, % 2,65 (1.316 langabe gehiago hilabete batean).

Aipatu den moduan, egungo langabezia-mailara ez zen 2009. urtetik iristen. Langabeziaren maila handiena 2013ko otsailean izan zen Nafarroan: 56.524 langabe. Harrezkero, % 31,5 murriztu da, hots, 17.828 langabe gutxiago.

Laparra lehendakariordeak datu horiek "positibo"-tzat jo ditu. Nolanahi ere, nabarmendu du "beharrezkoa dela langabezia-zifrak gehiago murrizteko aurrera egitea eta, enpleguaren ikuspegitik, kalitate handiagoko lanpostuak sortzeko". Horretarako, gaineratu du, "Nafarroako Gobernuak Enplegu Plana abian jarri du helburu horiek erdiesteko oinarrizko tresna gisa".

Afiliazioa eta kontratazioa

Gaur goizean ezagututako beste elementu positibo bat Gizarte Segurantzan izandako afiliazio-kopuruaren igoera da, enpleguaren sorrera adierazten duen adierazlea. Hala, Nafarroako Gizarte Segurantzan urrian 267.357 pertsona afiliatuta zeuden batez beste; beraz, aurreko hilean baino 2.105 gehiago eta, urtebetean, 6.756 gehiago. Igoera horien bitartez, portzentajeetan % 0,79 igo da hilabete batean eta urteko hazkundea % 2,59 da. Horrenbestez, enplegu-igoeraren goranzko joera finkatzen da. Bestalde, Estatu guztian hileroko igoera % 0,57 izan da, eta urtekoa, % 3,44.

Gogora ekarri behar da afiliazio-maila txikiena 2014ko urtarrilean izan zela, 243.505 afiliazio. Hortaz, urriko azken datua aintzat hartzen bada, 23.852 afiliazio gehiago izan da, % 9,8.

"Langabeziaren jaitsieraren eta afiliazio-igoera"-ren kontrapuntu gisa, Laparra lehendakariordeak ohartarazi du kontratazio-kopuruak behera egin duela, "azken urteotan, urrian ohikoa den egoera". Egoera kontrajarria dirudi –langabeziaren jaitsiera eta kontratuen jaitsiera–, baina kontuan hartu behar da langabeziatik ateratzen diren pertsona guztiak ez daudela lanean kontratu baten bidez.

Zifrei dagokienez, 2016ko urrian Nafar Lansarean 32.297 kontratu erregistratu dira Nafarroako Komunitateko lantokiei dagokienez. Hau da, aurreko hilean baino 3.827 kontratu gutxiago, hileko -% 10,6ko jaitsiera. Nolanahi ere, kontratazioari buruzko balorazioa anbibalente samarra da, urteko terminoetan kontratu-kopurua igo egin baita (% 3,6), 2015eko urriarekin alderatuz, 1.110 kontratu gehiago.

Positiboki baloratu beharreko beste elementu bat ondorengoa da: 2015eko urriarekin alderatuz, kontratazio mugagabearen igoera aldi baterakoena baino handiagoa izan dela. Kontratu mugagabeen igoera urtero % 8,3 igo da; aldi baterakoak, berriz, % 3,3.

Aldaketa horiek kontratazio mugagabearen pisua egindako kontratazioaren % 5,4koa izaten jarraitzea dakarte. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da egoera horrek ere nolabait urtaroari lotutako osagai bat duela. Uda garaiaren ondorengo kontratu mugagabeen pisua igotzea ohikoa da, behin-behinekotasun maila handiago batek markatzen duen epea.

Langabezia-datuak xehatuta

Enplegu-agentzien arabera, eta hileko terminoetan, langabeziak behera egin du ondorengo tokietan: Donezteben (-% 3,80), Iruñean -Zabalgunea (-% 3,68), Yamaguchi (-% 3,26) eta Arrotxapea (-% 2,72)-, Lizarran (% -1,61), Altsasun (% -1,25) eta Agoitzen (-% 0,26). Igo egin da, berriz, Lodosan (% 5,56), Tuteran (% 2,68) eta Tafallan (% 1,34).

Urteko aldaketari dagokionez, bulego guztietan langabezia jaitsi egin da. Altsasun (-% 13,65), Agoitzen (-% 13), Tafallan (-% 12,27), Donezteben (-% 10,88), Tuteran (-% 9,81), Lizarran (-% 9,75), Iruñeko guztietan –Yamaguchi (-% 9,06), Zabalgunea (-% 6,47) eta Arrotxapea (-% 4,34)–. Azkenik, Lodosako agentzian langabeziak -% 3,46 egin du behera urtebetean.

Sexuaren arabera, 21.989 emakume dago lanik gabe, -% 2,43ko hileko jaitsiera batekin (547 emakume gutxiago) eta 16.707 gizon, -% 0,23ko jaitsierarekin (39 gizon gutxiago). Beraz, langabe modura erregistratutako emakume-kopuruan izandako jaitsiera deigarria da.

Nolanahi ere, urteko aldaketa genero-ikuspegirik aztertzen bada, egiaztatu daiteke langabeziaren banaketa desorekatuago bat benetan finkatzen ari dela, krisiaren urte larrienak igaro ostean: gizon langabeen kopurua urtean -% 9,8 jaisten da, eta emakumeena, -% 6,3. Gaur egun, langabeak diren emakumeen proportzioa langabezi guztiari dagokionez, % 56,8 da (% 49 2009aren amaieran).

Adin-taldeen arabera, 137 gazte langabe gutxiago dago, hau da, -% 3,37. Aldi berean, 25 eta 44 urte artean langabezia -% 1,63 jaitsi da, eta 44 urtetiko gorakoen artean, -% 0,93.

Horrenbestez, 3.925 gazte daude lanik gabe (kopuru guztiaren % 10,14); 25 eta 44 urte artekoen artean dago langabezia guztiaren % 44,23 (17.117), eta 44 urtetik gorakoen artean, % 45,62 (17.654).

Urteko aldaketari dagokionez, gazte langabeen kopurua -% 2,85 jaitsi da, tarteko taldean (25-44 urte) murriztu da gehien (-% 10,62); 45 urtetiko gorakoen artean, berriz, -% 6,12ko urteko jaitsiera izan da

Ikasketa-mailaren arabera, hamar langabetatik zazpik goi-mailako prestakuntzarik ez du (Bigarren Hezkuntzatik gora), hau da, kopuru guztiaren % 69,9; unibertsitateko prestakuntza duten pertsonen langabezia, berriz, kopuru guztiaren % 10,3 da (3.995 lagun). Unibertsitateko ikasketak dituzten langabeei dagokienez, hamarretik zazpi emakumezkoak dira (% 71,2).

Azkenik, sektore ekonomikoen arabera, aipagarria da langabeziak azken urtean behera egin duela sektore guztietan. Portzentajeei erreparatuz, Eraikuntzan -% 20,77 murriztu da (673 lagun gutxiago), atzetik datoz Nekazaritza (-% 12,50, duela urtebete baino 306 langabe gutxiago), Industria (-% 10,66 eta 639 pertsona gutxiago) eta Zerbitzuak (-% 6,61 eta 1.787 pertsona gutxiago). Nolanahi ere, urtebetean langabezia igo egin da enplegu bat ez zutenen artean (104 gehiago, % 3,15). Sektoreko jaitsiera orokor hori bereziki positiboa da, aurreko hilabeteetan ikusitako joera indartzen baitu, hau da, jaitsiera Zerbitzuen sektorera bakarrik ez dela mugatzen (langabeziaren % 65,2 batzen du).

Azpisektore ekonomikoen arabera, 2015eko urriarekin alderatuz, termino absolutuetan nabarmentzen dira: lehen sektorearen barnean, nekazaritzan eta abeltzaintzan urtean 254 langabe gutxiago dago. Industrian, elikaduraren industrian 154 langabe gutxiago dago, eta baita produktu metalikoen fabrikazioan ere, makinaria salbu (115 gutxiago). Eraikuntza-sektorean nabarmendu behar dira: eraikuntza espezializatua (urtero 365 langabe gutxiagorekin) eta eraikinen eraikuntza (279 langabe gutxiagorekin urtebetean). Azkenik, zerbitzuen sektorean txikizkako merkataritzan izandako urteko jaitsiera aipatu behar da (316 langabe gutxiago), gastronomiari lotutako jardueretan (janari eta edariak) 250 gutxiagorekin, ostatu-zerbitzuetan (143 gutxiago), eraikinen eta lorezaintzako zerbitzuetan (123 gutxiago), enpleguari lotutako jardueretan (107 gutxiago) eta osasun-jardueretan (106 gutxiago).

Horri kontrajarriz, langabeziak gora egin du ondorengo azpisektoreetan: motordun ibilgailu, atoi eta erdi-atoien fabrikazioa (66 pertsona gehiago lanik gabe), material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (51) eta Administrazio Publikoa (45 gehiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa