(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baztan-Bidasoak mendi-bideen 200 kilometro izango ditu


ostirala, 2016.eko azaroak 4


Larunbatean Ibilbide Luzeko mendi-bideen arteko lotura berri bat zabalduko da mendi-bideak eta GRak berreskuratzeko eta mantentzeko programaren barnean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak diruz lagundu duena


Ibilbide Luzeko mendi-bideen eta kanpoko mendi-bideen eraztunen artekoen bat-egiteei esker, Baztan-Bidasoan 200 bat kilometroko zeharkako sare bat sortu ahalko da. Sare berri hau osatuko da 200 kilometro inguruko ibilbide baten bidez, eta azken horrek Bidasoako trekking-a (GR11 eta GR12), Kulunka Bidea (GRT5) eta GR nagusien kanpoko mendi-bideetako eraztunak elkartzen ditu. Lotura berria bihar, larunbata, azaroak 5, zabalduko da Izpegiko lepoan.

Mugaz gaindiko mendi-bideak berreskuratzeko esparruan (bi aldeetako Pirinioetako zonaldeak batzeko balio dute), Mendiko eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioko mendi-bideen batzordeak Ibilbide Luzeko mendi-bideen sarea sortu du Baztan-Bidasoako lurraldean. Horrenbestez, ibiltariak bere ibilbideak hainbat aukerarekin planifikatu ahalko ditu: zeharkaldiak, zirkularrak, bukleak eta abar, ordu gutxiko edo zenbait egunetako iraupen aldagarriarekin. Sare honen sorrera, eta baita Nafarroako ibilbide luzeko gainerako mendi-bideak ere, Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen ditu, eta dozenaka boluntarioen lanari esker egin ahal izan da.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak lankidetza estua du Mendiko eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioarekin, eta lankidetza horren barnean, mendi-bideak eta GRak berreskuratzearen eta mantentzearen alde egindako apustua azpimarratu behar da, 2017an jarraipena izango duena. Ildo horretatik, 2016. urte honetan egindako ekintza nagusia, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak emandako 35.000 euroko diru-laguntza bati esker, GR batzuk besteekin bat egiten duten ibilbideak sortzea izan da; ibilbideei moldakortasun handia ematen die, eta 2107an aurrekontu partida hori handitzea aurreikusten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa