(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak asteburu honetan aktibatuko ditu lehen aldiz neguko bidezaintza-planaren baliabideak ostirala, 2016.eko azaroak 4


Apirilaren 30era arte 400 langilek eta elurra kentzeko 127 makinak osatutako dispositiboa indarrean izango da tenperatura baxuek zirkulazioan eragiten duten zailtasunak prebenitzeko eta murrizteko asmoz


errepidea

Nafarroako Gobernuak errepideen egoerari buruzko informazio eguneratua eskaintzen du 848423500 telefono-zenbakian eta www.incidenciascarreteras.navarra.es webgunean.

400 langilek, elurra kentzeko 125 makinak, haietako 6 turbofresak, eta zaintza eta kontroleko 90 bat ibilgailuk osatzen dute Nafarroako neguko bidezaintzako parke mugikorra; apirilaren 30era arte indarrean izango da, eta haren zati bat asteburu honetan aktibatuko da Pirinioetan aurreikusita dauden lehen elurteak direla-eta.

Gaur goizeko azken orduan, asteburuan lan egingo duten ekipoak zehaztuko dira, AEMETek esku artean dituen aurreikuspenen arabera.

Nafarroako Gobernuak gogora ekarri du errepideen egoerari buruzko informazio eguneratua 848423500 telefono-zenbakian eta http://www.incidenciascarreteras.navarra.es webgunean eskaintzen dela.

Gainera, 011 zenbakira dei daiteke (Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko errepideen informaziorako telefonoa), eta www.dgt.es webgunea kontsulta daiteke; azken horretan, Espainia guztiko informazio eguneratua ematen da trafikoaren nahiz edozein eratako gorabeheren gainean.

Dispositiboak ematen dituen zerbitzuak

Herri Laneko Zuzendaritza Nagusiaren eta autobia nahiz autobidetako (AP-15, A-21 eta A-12) enpresa emakidadunen mendeko 377 langileei (teknikariak, langileak eta gidariak aintzat hartuta), Foruzaingoko eta Guardia Zibileko agenteak gehitu behar zaizkie; haiek Garapen Ekonomikorako Departamentuko Errepideen Kontrol Zentroarekin eta SOS Navarrarekin izotzari eta elurrari aurre egiteko dispositiboa koordinatuko dute bideko 3.838 kilometroetan eta mendiko 36 mendateetan.

Horretarako, honako hauen laguntza izango dute: Sarean jarritako 307 kamera, 31 estazio meteorologiko, trafikoko datuak hartzeko 59 eta 87 informazio-panel (kanpoaldean eta tuneletan). Baliabide horiei Nafarroako Gobernuak toki-erakundeei bideak garbitzeko emandako 111 falka gehitu behar zaizkie, eta 18.000 tona baino gehiagoko gatz-erreserba bat.

Giza baliabide eta baliabide material horiek guztiak osatzen duten 2016/2017ko Neguko Bidezaintza Plana, aurreko urtekoen antzekoa dena.

Neguko Bidezaintza Planak, alde batetik, Nafarroako baliabideen esku-hartzeko nahiz koordinatzeko mekanismoak, prozedurak arautzen ditu, eta bestetik, alboko autonomia erkidegoekin eta toki-erakundeekin dauden komunikazio-protokoloak –baita Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluarekin ere– tenperatura baxuei lotutako ondorioak prebenitzeko, saihesteko edo murrizteko (elurra, izotza, txingorra, euria, lainoa, haizea…); haiek guztiek ibilgailuen zirkulazioa asko zailtzen dute.

Bere garrantzi estrategikoaren arabera, errepide-sareak gorabeheren aurrean bi zerbitzu-mailari eusten die, neguko bidezaintzako baliabide eta arretari dagokionez bereizita daudenak. 35 bidetan zerbitzua etengabea da (eguneko 24 ordutan). Autobide eta autobia guztiak dira haiek, bide bikoiztuak (Iruñeko Ingurabidea eta hiribururako sarbideak), N-121 A errepidea (Iruña-Behobia), lurraldea antolatzen duten interes orokorreko 9 errepide; eta komunikaziorako 14 bide interesgarri. Gainerako errepideetan (2. maila), 06:00etatik 21:00ak arteko zerbitzua aktibatzen da. Nolanahi ere, Kontserbazio Zerbitzuak elurrak kentzeko makinak meteorologia-egoera bakoitzera egokitu ditzake.

Elurra kentzeko 127 makinatatik, 6 turbofresak dira, 95 Errepideen Kontserbazioaren mende daude eta gainerakoak Nafarroako autobidearen, Bideko autobien eta Pirinioetakoaren mende. Gogora ekarri behar da, Belaguako mendatean etengabeko dispositibo bat dutela (elurra kentzeko bi makina eta bi turbofresa) eta 07:00etatik 19:00ak arte lanean aritzen direla neguko kanpainako egun guztietan. Zonaldean elur-jausien arriskuei jarraipena egiteko kontratatutako laguntza teknikoa ere badago.

Errepideen egoerari buruzko etengabeko informazioa

Nafarroako Gobernuak herritarrei gogorarazi die errepideen egoerari buruzko etengabeko informazioa eskuratu dezaketela (fenomeno meteorologiko txarrek eragindako gorabeherak nahiz obrek edo beste arrazoi batzuek eragindakoak) 848423500 telefono-zenbakira dei eginez eta http://www.incidenciascarreteras.navarra.es webgunean sartuta.

Informazioa edozein gorabehera gertatzen den unean bertan grabatzen da eta, baldintzak aldatzen ez badira, bi ordutik behin automatikoki eguneratzen da.

Gogoratu behar da 011 zenbakira ere deitu daitekeela (Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko errepideko informaziorako telefonoa) eta www.dgt.es webgunea kontsulta daitekeela; azken horretan, Espainia guztiko informazio eguneratua ematen da trafikoaren nahiz edozein eratako gorabeheren gainean.

Gomendioak

Nafarroako Gobernuak herritarrei gogorarazi die trafikoko agintarien aginduak nahiz galtzadan izotza izan daitekeela adierazten duten seinaleak errespetatu behar dituztela

Gainera, gidariei honako hau eskatu die: elurra kentzeko makinak aurreratu ez ditzatela, ibilgailua ez dezatela galtzadan gelditu eta ibilgailua soilik errepidetik kanpo utzi dezatela.

Halaber, gogorarazten da hobe dela egunez eta errepide nagusietan bidaiatzea edo bide azkarretan. Pneumatikoak, balaztak, bateria, izotz kontrakoa, argiak, likido hozgarria eta berogailua aztertu behar dira. Erregai-tanga betetzea ere komeni da eta 100 kilometrotik behin erregaia sartzea, berotzeko arropa, kateak edo neguko pneumatikoak eramatea; izan ere, azken horiek erabiliz, argi geratu da bidea bustita dagoenean edo elurra edota izotza dagoenean, bide-segurtasuna hobetu egiten dela. Telefono mugikorra kargagailuarekin, alkohola eta errasketa bat haizetakoan pilatuta dagoen izotza kentzeko ere eramatea komeni da.

Beste gomendio batzuk: argi laburrekin zirkulatzea; bat-bateko azelerazio eta desazelerazioak ekiditea eta aurrerapenak ez egitea. Errepidea elurrak blokeatuta badu, ez da blokeatutako ibilgailu bat aurreratu behar hori egiteko erabateko segurtasuna ez badugu behintzat, eta ez da galtzadan geratu behar, handik kanpo baizik. Ibilgailutik ere ez atera babeslekura iristeko seguru ez bagaude.

Gogora ekarri behar da 2015/16ko neguko bidezaintza-kanpainaren ezaugarri nagusia negu leuna eta prezipitazioa eskasia izan zirela, eta prezipitazio horiek otsailean eta martxoan batu zirela bereziki. Neguko bidezaintza-kanpainaren zenbatekoa 3,74 milioi izan da (4,58 milioi, aurrekoan). 18.849 tona gatz erabili zen, 22.266 tona, berriz, aurrekoan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa