(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Fontesek Erroibarreko euskararen aldaerari buruzko artikulu bat argitaratu du, Koldo Artolak aztertuta
asteartea, 2016.eko azaroak 8


"Zaraitzueraren lekukotasunak XVIII. mende bukaeran: hiru testu zahar eta autore berri bat" artikulua jasotzen du ere, besteak beste


Fontesen azala. ( irudia handitu )

Euskal linguistikari buruzko Fontes Lingua Vasconum. Studia et Documenta aldizkariak (1969tik Nafarroako Gobernuko Argitalpen Zerbitzuak argitaratzen du) 21. liburukia argitaratu du berriki, eta "Erroibarko aldaeraren inguruan. Hego Erroibarko azpialdaera. Lehen erdia" izeneko lana jasotzen da bertan (Acerca de la variedad del Valle de Erro. Subvariedad del sur del valle. Primera mitad). Han, Koldo Artolak Louis –Lucien Bonaparteren mapan jasotako sailkapen dialektala kontuan hartzen du, eta Erron, Olondritzen eta Aintzioan batutako materialak aurkezten ditu; herri horiek, ibar horretako gainerakoekin eta Esteribarreko gehiengoekin batera, Erroko aldaera osatzen zuten.

Aldizkariak, gainera, Zaraitzueraren lekukotasunak XVIII. mende bukaeran: hiru testu zahar eta autore berri bat (Testimonios del euskera salacenco a finales del siglo XVIII: tres textos antiguos y un nuevo autor) izeneko artikulua jasotzen du, Ekaitz Santaziliak idatzia; Santaziliak XVIII. mendean Zaraitzueraz idatzitako hiru sermoi aztertzen ditu bertan. Haietako bat argitaragabea da eta beste biak J.M. Satrústeguik jadanik argitaratu zituen; lanak erakusten du argitaratu gabeak eta jadanik argitaratutakoa pertsona berak idatzi zituela. Gainera, ustezko egilea topatu da eta haren biografia aztertu. Ondoren hiru testuen transkripzioa eta edizio bateratua eman dira eta, azkenik, bertan erabilitako aldaeraren azterketa linguistikoa egin da.

Iñaki Gaminde, Asier Romero, Naia Eguskinza eta Aintzane Etxeberria dira Dardarkari bakunaren alofonoez testu irakurrietan ("Los alófonos de las vibrantes simples en los textos leídos") izeneko azterketan kolaboratu duten egileak. Bertan, dardarkari bakunek dituzten alofono-motak aztertzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko mendebaldeko gazteek irakurritako testuetan. Alofonoen eta indize akustikoen deskribapen bat egiten da (iraupena eta energia). Corpusa egiteko hamabost informatzaileren datuak jaso dira, guztiak gazteak eta emakumeak, eta testu labur bat irakur dezaten eskatu zaie; testu hori etiketatu eta aztertu egin da "Praat" programen bidez. Lanak energian nahiz iraupenean bereizten diren bost alofono identifikatzea lortzen du.

Jarraian, "Nola erabili itzulpena euskarazko irakaskuntza elebi/eleaniztunean Testuliburu bateko adibideen azterketa eta proposamen didaktiko zenbait (El empleo de la traducción en la enseñanza bilingüe/multilingüe en euskera) izeneko lana topa daiteke, Nere Etxezarragak egina. Azken horrek itzulpena hizkuntzen didaktikarako baliabide egoki gisa babesten du, hausnarketa metalinguistikoa eta hizkuntzen arteko alderaketa errazten baititu. Azterketa honen bidez, Bigarren Hezkuntzako euskara-ikasgaiaren testuliburu batetik hartutako zenbait adibide analizatzen dira. Gainera, adibide horietan oinarritutako proposamen didaktiko batzuk egiten dira eta, bertan, itzulpena hizkuntzen irakaskuntza elebidun/eleanitzean nola erabil daitekeen erakusten da.

Liburukian "La adaptación del Patrimonio Oral Vasco como recurso simbólico de la comunidad vasca (1960-1975)" ("Euskal Ahozko Ondarearen egokitzapena euskal komunitatearen baliabide sinboliko gisa, 1960-1975") izeneko azterketa aurkitu daiteke, halaber, eta Ana Gandarak hiru gaiei buruzko gogoeta egiten du: corpusaren alderdi orokorra, euskal ahozko ondarearen gaitasun interesgarria eta haren hautemate liturgikoa. Hiru zutabe horiek ekarri zuten ahozko ondarearen balioa handitzea eta bere funtzionalitate sinbolikoa eguneratzea, eta horrek euskal ahozko ondarearen egokitzapen garaikideko oinarriak ulertzen laguntzen du euskal komunitatearen baliabide sinboliko modura.

Fontes Luis Maria Zalduaren "Sobre el elemento indoeuropeo pre-latino en la toponimia de Vasconia: los nombres de lugar terminados en –ama" ("Latinaurreko elementu indoeuroparrari buruz Baskoniako toponimian: amarekin amaitzen diren toki-izenak ) izeneko artikuluarekin amaitzen da. Lan horretan aman amaitutako toki-izenen inbentarioa zabaltzen da lagin berriekin eta bukaera hori duten toponimoen ustezko jatorria argitzen du; azkenik, haren lurralde-banaketa aztertzen du eta Baskoniako toponimian latinaurreko elementu indoeuroparrari buruzko ondorio batzuk ateratzen saiatzen da.

Aldizkari horren 350 ale argitaratu dira, eta 8,40 euroan saltzen da Gobernuko Argitalpen Funtsean eta Nafarroako gainerako liburu-dendetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa