(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Dominguez kontseilariak gripearen aurkako txertoa hartu du, eta profesionalei kanpainan parte har dezaten animatu die

asteartea, 2016.eko azaroak 8


Osasun-sistemako langileen arteko txertaketa-tasa % 24 izan zen iragan denboraldian


Dominguez kontseilariak gripearen aurkako txertoa hartu du gaur goizean Lizarrako ospitalean. ( irudia handitu )

Osasuneko kontseilari Fernando Dominguezek Lizarran azpimarratu du Osasunbideko langileen artean gripearen aurkako txertoa hartzeak garrantzi handia duela, pazienteak ez kutsatzeko modu oso eraginkorra baita eta gripearen infekzioak eragin ditzakeen konplikazioak ekiditeko, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta beste osasun-agintari batzuek emandako gomendioei jarraiki.

Hala adierazi du Garcia Orcoyen ospitalean egin den ekitaldi batean, eta bertan, Osasun Departamentuko buruak txertoa hartu du; harekin batera izan dira, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Mª Jose Perez Jarauta; Esku hartze Epidemiologikoko eta Txertoen Ataleko buru Aurelio Barricarte eta Lizarrako osasun-eremuko kudeatzaile Mª Luisa Hermoso de Mendoza

Medikuen % 36,29k txertoa hartzen du

Azpimarratu duenez, iragan kanpainan, NOZ-Oko langileen arteko txertaketa-tasa % 24 izan zen (10.410 langiletatik, 2.494), hau da, Nafarroa datuak dituzten autonomia erkidegoen artean erdialdean kokatzen da.


Nafarroako Ospitaleguneko Pediatriako langileak gripearen aurkako txertoa hartzen. ( irudia handitu )

Ehunekoa handiagoa da osasun-langileen artean (% 26,13), osasun-arlokoa ez den kolektiboarekin alderatuz (% 15,92). Estamentuen arabera, medikua da ehuneko handienera heltzen dena, txertoa hartutakoen % 36,29arekin, eta atzetik datoz erizainak (% 24,74) eta erizaintzako laguntzaileak (% 18,60). Ehuneko txikienak fisioterapeuten kolektiboari (% 10,97) eta zerbitzu orokorretako langileei dagokie –osasunekoak ez direnak– (% 11,84).

Profesionalek txertoa hartzeko arrazoi ohikoenak pazienteak ez kutsatzea eta norbrarren osasuna eta senideena babestea da.

Egungo txertaketa-kanpainan, urriaren 13an hasi zenetik eta azaroaren 3a bitarte (kanpainaren erdia) NOZ-Oko 10.410 langiletatik 1.173 langilek txertoa hartu dute; txertaketa-tasa % 11,27 da orain arte, iragan sasoikoaren antzekoa.

Ospitaletako Prebentzio Medikuntzako Zerbitzuetan nahiz Lan Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuetan sentsibilizazioan lan egiten dute estaldurak hobetzeko asmoz. Halaber, zenbait zerbitzuk alde horretatik ekimenak egiten dituzte, Nafarroako Ospitaleguneko Pediatriakoa, esaterako. Zerbitzu horretako profesionalen zati handi batek gripearen aurkako txertoa hartu zuten duela egun batzuk.

2015ean 426 pertsona ospitaleratu eta 19 heriotza izan ziren gripeagatik

Gripea birus batek sortutako gaixotasun bat da, eta gehienetan ezerezean geratzen dira. pertsonak astebetean edo bi astetan sendatzen dira etxean zainduta eta atseden hartuta. Arazoa da pertsona batzuk ahulagoak direla, adinekoak eta gaixotasun kronikoak dituztenak bereziki, konplikazioak izateko arriskua handia dutenak, pneumoniak batez ere, eta larriak izan daitezke. Iaz Nafarroan, gripea izan zuren 17.357 pertsonatatik, 426 ospitaleratu ziren eta 19 hil egin ziren.

Gripea eztula edo doministiku egitean jaurtitzen diren tantengatik kutsatzen da, bai eta aurrez birusarekin kutsatutako pertsonak edo objektuak ukitzeagatik ere. Horregatik, haren kutsatzea gero eta garrantzitsuagotzat jotzen da osasun-langileen bitartez. Gripea eta haren konplikazio larriak prebenitzeko neurri nagusia txertatzea da eta, horregatik, gripea konplikazio-arrisku handiko pertsonei kutsatu diezaieketen pertsona-talde gisa txertatzeko gomendatzen zaie, gripea ez hartzeko nahiz ez kutsatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa