(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2016ko Nafarroaren Eguna Jauregira egindako bisita gidatuekin, ekitaldi instituzionalekin eta musika-emanaldiekin ospatuko da asteazkena, 2016.eko azaroak 9


Datorren astelehenean, hilak 14, Foru Gobernuko egoitzarako ate irekien jardunaldietan izena emateko epea zabalduko da, eta gobernuak gaur onartu du ekitaldien programa


Transcripción textual del video

Nafarroako Jauregirako doako bisita gidatuak, ekitaldi instituzionalak eta musika-emanaldiak izango dira Nafarroako Gobernuak 2016ko Nafarroaren Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien programako ardatz nagusiak; abenduaren 3an ospatuko da, San Frantzisko Xabierkoaren heriotza-egunean.

Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoa.

Nafarroako Jauregirako doako bisita gidatuak, ekitaldi instituzionalak eta musika-emanaldiak izango dira Nafarroako Gobernuak 2016ko Nafarroaren Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien programako ardatz nagusiak; abenduaren 3an ospatuko da, San Frantzisko Xabierkoaren heriotza-egunean.

Datorren astelehenean, azaroak 14, Foru Gobernuko egoitzarako ate irekien jardunaldietan izena emateko epea zabalduko da, eta gaur, asteazkena, egindako bileran ekitaldien programa onartu du.

Jauregiak bere ateak zabalduko ditu

Ekintzak asteazkenean, hilak 23, hasiko dira "Nafarroako Jauregiak bere ateak zabaltzen ditu" doako bisita gidatuen beste edizio batekin, eta azaroaren 29ra arte luzatuko da, egun hori barne. Lanegunetan (azaroak 23, 24, 25 eta 28) arratsaldez egingo dira (taldeen hasiera ordu erdiro egingo 17:00ak eta 18:30 artean), eta jaiegunetan (azaroak 26, 27 eta 29) goiz eta arratsaldez, 11:00ak eta 12:30 artean goizez, eta 18:00etan eta 18:30ean, arratsaldez.

Guztira, 34 bisita eskaintzen dira, haietatik 27 gaztelaniaz eta 7 euskaraz (1 egunean), hau da, 4 talde lanegun bakoitzeko eta 6 jaiegun bakoitzeko. 30 eta 35 pertsona arteko taldeak izango dira.

Interesa duten pertsonek hitzordua eska dezakete datorren astelenetik aurrera (hilak 14), 948 012 012 (dei lokalen kostua edo doakoa tarifa finkoarekin) eta 012 (0,34 euro dei bakoitza) telefono-zenbakietara deituta. Jendearentzako arreta-ordutegia astelehenetik ostiralera 08:00etatik 19:00ak arte da.

Bisita sarrera-bideo bat ikusiz hasten da, eta haren ondoren honako toki hauek bisitatuko dira: Lehendakarien Aretoa, Areto Berdea edo errege-erretratuena, Lehendakariaren Bulegoa, Bilera Aretoa, Tronuaren Aretoa eta Kapera. Azken hori bisitatzean, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasle-talde batek musika-pieza batzuk interpretatuko ditu.

Ekitaldi instituzionalak

Ekitaldi instituzionalak asteazkenean, azaroak 23, hasiko dira, 13:00ean, eskolako lehiaketen sari-banaketarekin: DBH eta Batxilergoko sari bereziak, eta Ingurumeneko mikrokontaketa eta mikrobideoen lehiaketak. Ostiralean, hilak 25, 12:15ean, Gazteriaren Sariak banatuko dira. Astelehenean, azaroak 28, 11:00etan, baliozko objektu-emaileak aitortzeko ekitaldia egingo da, 2013an estreinakoz eratu zena. Haren helburua Foru Komunitateari baliozko objektuak (pinturak, pieza arkeologikoak, dokumentuak, liburuak…) dohaintzan eman dizkioten pertsona edo erakundeei Gobernuak bere esker ona ematea eta aitortza egitea da, bertako artxibo edo museoetan geratuko direnak. Eta asteazkenean, azaroak 30, Kirol Merezimenduaren sariak banatuko dira.

Ekitaldi horiek guztiak Nafarroako Jauregian egingo dira.

Ekitaldi nagusia abenduaren 3an, 12:00etan egingo da Nafarroako lehendakari Uxue Barkosek Foru Komunitateko agintariei egingo dien harrerarekin. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko klaustro isabeldarrean izango da, eta Nafarroako Urrezko Domina banatuko du. Aurtengo edizioan, saria Pedro Miguel Etxenike fisikari erronkariarrak jasoko du; Nafarroako Gobernuak haren "dimentsio intelektual, zientifiko eta humanoa" aitortzen ditu "eta fisika-arloan egindako ikerketa eta dibulgazioko lanak".

Aurrez, hilaren 3an bertan, 11:15ean, Nafarroako Erreinua gogoratzeko eta aitortzeko ekitaldia egingo da, eta bigarren urtez Iruñeko Nafarroako Erregeen Jauregi zaharreko fatxada aurrean egingo da (Nafarroako Errege Artxibo Orokorraren egoitza).

Musika-emanaldiak

Hilaren 3ko musika-emanaldiak 11:00etan hasiko dira Barañaingo auditoriumean, eta Oberena Dantza Taldearen 75. urteurrena ospatzeko ikuskizun bat izango da bertan.

12:30ean, Iruñeko Gayarre antzokian, Nazioen Jaialdia ospatuko da "Elkartasuna pertsona errefuxiatuekin" izenburupean, eta Nafarroan dauden beste herrialde batzuetako elkarteetako zortzi talde artistiko ariko dira.

Hilaren 3an bertan, 13:00ean, Nafarroako 88 tokitan aldi berean beste hainbat kontzertu izango dira Foru Komunitateko abesbatzen eta musika-banden eskutik; sarrera doan da, kontzertu horiek Nafarroako Ereserkia interpretatuz hasiko dira eta, ondoren, programa espezifikoak interpretatuko dituzte.

Nafarroaren Egunaren aurretik, igandean, azaroak 27, 17:00etan, "Tuterako Hiria" Joten X. Lehiaketa egingo da Gaztambide antzokian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa