(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako toki-ogasunek 207 milioi jasoko dute 2017an, 2016an baino % 1,3 gehiago garbi asteazkena, 2016.eko azaroak 9


Hala jasotzen da Foru Gobernuak gaur onartutako foru-legeko proiektu batean, Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan duten Parte-hartzeen Funtsaren zenbatekoa eta banaketa ezartzen duena


Nafarroako toki-ogasunek 2017. urtean guztira 207.159.063 euro jasoko dute, Foru Gobernuak gaurko bileran onartutako foru-legeko proiektu batean adierazten denaren arabera, Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan duten Parte-hartzeen Funtsaren zenbatekoa eta banaketa ezartzen duena transferentzia arrunten bitartez. Proiektu hori Nafarroako Parlamentura igorriko da presako prozedura bidez izapidetzeko.

Hurrengo ekitaldirako funts hori handitzea aurreikusten da aurreko ekitaldiarekin alderatuz, eta Nafarroako KPIk (kontsumoko prezioen indizea) duen bilakaeraren arabera handituko da, ekainetik ekainera kalkulatuz, eta ateratzen den portzentajeari portzentajeko bi puntu gehituz. Urte arteko KPI negatiboa izan zela kontuan hertuz (-% 0,7), toki-ogasunek izango duten gehikuntza garbia % 1,3 da, hau da, 2,3 milioi euro gehiago.

Hala, toki-erakundeetarako dauden baliabide ekonomikoak sustatzeko ildoari jarraipena ematen zaio; ildo hori abenduaren 28ko 24/2015 Foru Legeak hasi zuen, aurreko murrizketak konpentsatzeko xedearekin.

Funtsa banatzeko ildo nagusiak honako hauek dira:

-Transferentzia arruntak: 177.004.077 euro

-Iruñeko Udalari "Hiriburutza Agiri"-agatik: 24.155.895 euro

-Udalei Udalbatzako kideei ordaintzeko: 5.596.373 euro

-Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari: 403.318 euro


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa