(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak turismoko baliabide irisgarriei buruzko gida bat izango du sarean desgaitasuna duten pertsonentzat
osteguna, 2016.eko azaroak 10


Merkataritza eta Turismo Zuzendaritza Nagusiak jardunaldi bat antolatu du turismo-sektorea ikuspegi horren gainean sentsibilizatzeko eta informatzeko


Nafarroako Merkataritza eta Turismo Zuzendaritza Nagusiak, Equalitas Vitae eta Desgaitasunaren bat duten Pertsonen Erakunde Ordezkarien Nafarroako Batzordearekin batera, "Nafarroa Irisgarria" abian jarriko du; `sare´-an dagoen gida bat da, eta Foru Komunitateko turismo-baliabideen irisgarritasun-baldintzei buruzko informazioa emango du: ostatuak, museoak, tabernak eta jatetxeak, kultur ondasunak…

"Nafarroa Irisgarria" Nafarroako Gobernuak antolatutako turismo irisgarri eta inklusiboari buruzko prestakuntza-jardunaldi batean aurkeztu da, ikuspegi hori kudeaketan erabiltzeko beharraren gainean eragileak kontzientziatzeko asmoz (birgaitzea, eraikuntzak, zerbitzuak…).

Durante la sesión, se han difundido las principales barreras y las alternativas para superarlas.

Jardunaldian, dauden oztopo nagusien berri eman da eta haiek gainditzeko zer aukera dauden. Eta negozioetarako duen errentagarritasuna azpimarratu da; izan ere, funtzionamenduko behar bereziak dituzten pertsonentzat edo haien laguntzaileentzat (senideak, taldeak…), informazio erabakigarria da turismorako toki bat, ostatu bat edo edozein jarduera hautatzeko orduan.

"Nafarroa Irisgarria" abian jartzeko, Turismoak aurrez beste ekintza batzuk egingo ditu. Informazio eta sentsibilizazioko jardunaldi horren ondoren, "autoebaluazio"-ko etapa bat etorriko da, eta bertan eragile interesdunek beraien negozioen irisgarritasuna neurtu ahalko dute. Jarraian, aholkularitza espezializatua eskainiko zaie.

Informazioa jaso eta egiaztatu ondoren, ezaugarriak "Nafarroa Irisgarria" gidan zabalduko dira www.turismo.navarra.es webgunearen bidez, turismo irisgarriko plataforma espezializatuetan (www.equalitasvitae.com) eta "Turismo Irisgarria by Equalitas" mugikorretarako aplikazioan.

Ekimenak desgaitasunak dituzten pertsonei egingo die mesede, gurpildun aulkietan daudenei, adinekoei edo aldi betarako mugikortasuna murriztuta dutenei, gorrei…

Eta negozioak sarean ikusgaitasuna izango du. www.equalitasvitae.com webgunea Espainiako turismo irisgarria sustatzeko erreferentziazko ataria da: hilean 400.000 orrialde baino gehiago ikusten dira, hilean 800.000 sarrera, 1.200 saio egunean, ia 11.000 jarraitzaile Facebook-en, 2.500 jarraitzailetik gora Twitter-en eta lehen postuetan dago gako-hitzak erabiltzen dituzten bilatzaile guztietan: "hotel irisgarriak", "egokitutako hotelak", "gurpil aulkietan bidaiatzea" eta beste batzuk, adibidez.

Biztanleriaren % 40

Nafarroako Filmotekan egindako jardunaldian 75 eragilek parte hartu dute. Honako hauetako ordezkarientzat izan da: ostatuak, jatetxeak, tabernak, turismoko jardueren eta zerbitzuen enpresak, turismo-gidak, ekitaldiak antolatzen dituzten enpresak, ibilgailuak alokatzen dituzten enpresak, turismo-informazioko bulegoak eta bidaia-agentziak, besteak beste.

"Biztanleen % 40k produktu, zerbitzu eta ingurune irisgarriak behar ditu. Nafarroa toki erakargarriagoa, lagunkoiagoa eta inklusiboago bihurtu nahi dugu guztiengan pentsatuz", azpimarratu du jardunaldiaren inaugurazioan Merkataritza eta Turismoko zuzendari nagusi Maitena Ezkutarik; azken horrek aipatu du "Nafarroa Irisgarria" gidarekin "errazagoa izango dela gure lurraldeko toki irisgarriak ezagutzea", eta "kontsumitzaileari mesede egiteaz gain, irisgarritasuna hobetzearen aldeko apustua egin duten establezimenduei ere egingo zaiela".

Hitzaldiak honako hauek eman dituzte: Equalitas Vitae turismo irisgarriko kontsultora espezializatuko zuzendari Izaskun Benitok; Desgaitasunaren bat duten Pertsonen Erakunde Ordezkarien Nafarroako Batzordeko (CERMIN) teknikari Nerea Aranak; eta www.marketinginclusivo.com blogaren sortzaile eta kontsultore Luis Casadok.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa