(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak eta Nafarroako 10 enpresek Indiako aerosorgailu-fabrikatzaile nagusiekin akordioak bilatuko dituzte astelehena, 2016.eko azaroak 14


Osagai eta zerbitzuen enpresek beraien negozioa zabaldu nahi dute energia eolikoan dagoeneko mundu-mailan laugarren postuan dagoen herrialde batean


Indiako ordezkaritza, Tronuaren Aretoan.

Duela bi hilabete, Indiako fabrikatzaile nagusiek Foru Komunitatea bisitatu zuten.

Nafarroako Gobernua, Manu Ayerdi lehendakariordearen bitartez, Indian izango da aste honetan osagai eta zerbitzuetako hamar enpresa nafarrek izango dituzten bilera tekniko-komertzialetan; Asiako herrialde horretako aerosorgailu-fabrikatzaile nagusiekin elkartuko dira, beste eragile batzuen artean.

Bidaia Wind Supply talde nafarrak prestatu du, Garapen Ekonomikorako Departamentuak diruz lagundutako nazioartekotze-planaren barnean. Talde hori dagoeneko Indian dauden enpresek osatzen dute, Gamesarako bereziki hornidura-lanetan dabiltzanak, Indiako aerosorgailu-fabrikatzaile handiena dena.

Zehazki, ordezkaritza honako hauek osatzen dute: IED Greenpower, Frenos Iruña, Fluitecnik, Industrias Barga, Ingeteam eta Tetrace-k, bai eta zonaldean interesak dituzten beste sozietate batzuek ere, Industrias Laneko eta Jatorma enpresek, esaterako; haiei beste batzuk gehitu zaizkie: Industrial Barranquesa, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER) eta Vicinay euskal enpresa.

Bidaiaren helburua enpresa nafarren eskaintza teknikoa eta produktu nahiz zerbitzuak Indiako energia-enpresetako arlo teknikoko erabakitzaile nagusiei aurkeztea da, beraien negozio-saila zabaltzeko asmoz.

Bidaia honek garrantzi handia du Indiako energia eolikoaren merkatua asko ari baita hazten. Mundu-mailako laugarren ekoizlea da, Espainiaren aurretik, hain juxtu. 28 Gw-ko ahalmen eolikoa du eta 2022an 60 Gw-ra heltzea espero du, estatuko plan baten barnean; haren arabera, energia-ekoizpenaren % 15 iturri berriztagarrietatik lortu nahi du 2020an. Nafarroan, energiaren kontsumoaren % 24,25 berriztagarriekin betetzen da, eta ehuneko hori % 83,7ra igotzen da hornidura elektrikoaren kasuan.


Merkataritzako ekintzaren irudia.

Nafarroako ordezkaritzak Tamil Nadu eta Andhra Pradesh-ko estatuak bisitatuko ditu, Indiako industriagune garrantzitsu bat, eta bertan herrialde horretako industria eolikoaren % 50 inguru pilatzen da.

Merkataritza-plana

Bidaia Nafarroako Gobernuak, instituzionalki eta laguntza publikoekin babesten duen merkataritza-ibilbide baten barnean dago. Lehenengo merkataritza-jarduera duela bi hilabete egin zen: energia eolikoko Indiako fabrikatzaile nagusiek Nafarroa bisitatu zuten merkataritza eta teknologiako trukeak arakatzeko. Zehazki, Nafarroako ahal eolikoaz interesatu ziren (fabrikatzaileak, teknologia-zentroak, ibilbidea…) Suzlon GroupRegen PowerTech eta InoxWind konpainietako ordezkariak, Gamesarekin batera, Indiako turbina-salmenten % 90 dutenak.

Aste honetan Indiako hego-ekialdean egingo diren bilera tekniko-komertzialen ondoren, apirilean produktu eta zerbitzuen eskaintzaren taldekako aurkezpena egingo da Windergy-ko azokan (New Delhi). Nafarroako Gobernuak taldekako nazioartekotze-proiektu hau 60.000 eurorekin babestu du.

Kontzentrazio handiagoa

Zehazki, Nafarroako ordezkaritzak Tamil Nadu eta Andhra Pradesh-ko estatuak bisitatuko ditu, herrialdearen hego-ekialdean; Indiako industria eolikoaren % 50 inguru han dago. India 2015ean inbertsio nafar gehien jaso zuen herrialdea da (13 enpresa, 8 sektore eolikokoak). Nafarroako enpresa-kontzentrazio handieneko atzerriko herrialdea da ere. Navarra Wind Supply 2016an sortu zen merkataritza-sinergiak errazteko eta industria hornitzaileen artean esperientziak eta gastuak partekatzeko.

Ayerdi lehendakariordeak asteartean bilera batean parte hartuko du, eta bertan, energia eolikoko Indiako eta Nafarroako merkatuen politikak, legeria eta egoeraren azterketa trukatuko dira.

Indiako Energia Berriztagarrien ministerioko ordezkaritza izango da eta New Delhiko Espainiako enbaxadako ordezkari gorena, Carlos Jimenez arduradun ekonomiko eta komertziala (enbaxadorerik ez da izendatu oraindik). Hotelean bertan, enpresa nafarrek laneko talde-bilerak egingo dituzte eta banakako merkataritza-bilerak enpresa indiarrekin. Asteazken eta ostegunean, Ayerdi lehendakariordeak Indian dauden enpresa nafarren fabrikak bisitatuko ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa