(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak laguntzak deitu ditu lehen aldiz espektro autistaren nahasmenduak dituzten adingabeak tratatzeko asteartea, 2016.eko azaroak 15


Garun-paralisia edo antzeko nahasmendu neurologikoak dituzten adingabeak Petö metodoaren bidez tratatzea ere diruz lagunduko da


Osasun Departamentuak, lehen aldiz, 2016. urtean espektro autistaren nahasmenduak dituzten 18 urtetik beherako pertsonen tratamenduak sortutako kostuak diruz lagunduko ditu; horretarako, 80.000 euro bideratu dira. Nafarroan espektro autistaren nahasmendua duten 250 bat adingabe daude.

Deialdia atzo, astelehena, argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO), eta laguntzak eskuratzeko epea abenduaren 5ean amaituko da. Baldintzei dagokienez, beharrezkoa da espektro autistaren nahasmenduaren diagnostiko bat izatea (edo hura baieztatzeko prozesuan izatea), Nafarroan bizitzea, eta tratamenduaren egokitasuna beharrezko kualifikazioa duen profesional batek agindu izana.

Tratamendua homologatuta izango da, eta honako hauetako profesionalek emango dute: psikologia, maisutza, pedagogia, fisioterapia, logopedia, terapia okupazionala, erizaintza edo gizarte-lana beharrezko prestakuntzarekin. Laguntzek gehieneko tarifa batzuk finkatzen dituzte tratamenduko modalitateetarako: psikologia-ordua, 40 €; fisioterapiakoa, 25 €, logopediakoa, 27 €, psikomotrizitatekoa, 25 €, terapia okupazionalekoa, 20 €, taldekako terapiako saioa, 14 € eta estimulazio-saioa, 25 €. Eskatutako zenbatekoen batura dagoen aurrekontua baino handiagoa balitz, hainbanatu egingo da, eta hala, eskatzaile bakoitzak egindako gastuaren gainean ehuneko bera jasoko du. Laguntza horiei lotutako informazio guztia www.navarra.es webguneko zerbitzuen katalogoari dagokion fitxan ere kontsulta daiteke.

116.000 euroko laguntzak Petö metodoaren bidez tratatzeko 


NAOk, halaber, garun-paralisia edo antzeko nahasmendu neurologikoak dituzten 16 urtetik beherako adingabeen familiei laguntzeko deialdia argitaratu du, errehabilitazio-tratamendua hartu dutenak 2016an Petö metodoa baliatuz. Haiek eskatzeko epea abenduaren 5ean amaituko da, eta laguntzak eskuratzeko (116.635 euro), Nafarroan bizi behar da eta tratamenduaren egokitasuna Osasunbideko edo itunpeko zentro bateko espezialista batek agindu izana.

Pertsona onuradun bakoitzak laguntzak jasoko ditu gutxienez tratamenduaren oinarrizko ziklo bat ordaintzeko (1.360 bat euro), dagoen aurrekontua gainditzen bada salbu. Ziklo hori deskontatzen denean, laguntzak tratamenduaren kostuarekin proportzionalak izango dira.

Bideratutako zenbatekoa % 9ko igoera da 2015eko laguntzekin alderatuz (107.000 euro); orduan, 38 adingabek jaso zuten laguntza, 24 mutilek eta 14 neskak, eta zenbateko horrekin familiek egindako gastuaren % 90 inguru estali zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa