(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako sektore eolikoak Indian egindako misioak lehen akordio tekniko eta komertzialak lortu ditu asteazkena, 2016.eko azaroak 16


Ayerdi lehendakariordeak Foru Komunitateko osagai eolikoen fabrikatzaileei sortzen zaizkien aukerak azpimarratu ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako sektore eolikoko hornitzaileen industriak eta Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) lehen akordioak lortu dituzte alor bereko Indiako eragile nagusiekin; hori guztia, Manu Ayerdi lehendakariordea buru delarik aste honetan herrialde asiar horretan egiten ari diren misio tekniko-komertzialaren esparruan.

Indian dagoen Nafarroako ordezkaritza.

Nafarroako ordezkaritzak epe laburreko merkataritza-ikuspegiak positiboak direla iritzi du. ( irudia handitu )

Nafarroako sektore eolikoko hornitzaileen industriak eta Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) lehen akordioak lortu dituzte alor bereko Indiako eragile nagusiekin; hori guztia, Manu Ayerdi lehendakariordea buru delarik aste honetan herrialde asiar horretan egiten ari diren misio tekniko-komertzialaren esparruan.

Nafarroako bederatzi enpresen eta CENER zentroaren jardunaldi tekniko-komertzialei (Navarra Wind Supply taldeak antolatutakoak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin) Indiako 15 enpresatako 60 pertsonak erantzun die, haien artean herrialde horretako aerosorgailu- eta turbina-fabrikatzaile nagusiek. Indiako NIWE energia eolikoko institutu nazionaleko ordezkariak ere izan dira, Delhiko Espainiako enbaxada, IWTWA turbina-fabrikatzaileen elkarte indiarra (Indian Wind Turbine Manufacturers Association), eta baita sektore eolikoko beste eragile batzuk ere.

Fluitecnik eta Wheels India enpresen artean transferentzia teknologikoko lehen akordioa sinatu da jadanik. Gainera, hornitzaile nafarrak gustura agertu dira beraien presentziak interes handia piztu duelako Indiako industria eolikoan; beraz, merkataritzako akordioak gauzatzeko itxaropenak oso handiak dira epe laburrean.

Halaber, IWTMAko lehendakariak azpimarratu du enpresa nafarrek "Indiako merkatuan industria- eta merkataritza-mailan ezarriz bertan jarraitzeko eta inplikatzeko duten bokazio argia", Indiarentzat gai oso garrantzitsua dena; izan ere, hurrengo hamarkadan gutxienez hazkunde handi eta iraunkorra izango duen merkatua da.

Bestalde, Ayerdi lehendakariordeak, CENER-CIEMAT fundazioko lehendakari izanik, lankidetza-akordio bat izenpetu du Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalaren eta haren homologo indiar NIWEren artean. Lankidetzarako esparruak honako hauek dira: gaikuntza teknikoa aerosorgailuen entsegu-instalazioak kudeatzeko eta lanean jartzeko, sorkuntza eolikoko iragarpen-sistemak ezartzea sare elektrikoan sartzen errazteko, eta ikerlariak trukatzea azken belaunaldiko aerosorgailuetarako osagaiak kalkulatzeko eta diseinatzeko tresnak garatze aldera. Berariazko jarduerak akordio berrietan gauzatu beharko dira.

Merkataritzako harremanak eta truke teknologikoak finkatzen direla ikusirik, lehendakariordeak misioaren ekitaldi nagusian, hitzaldi batean, azpimarratu du bidaia honekin "Nafarroako industria eolikoaren garapenean etapa berri bati" ekiten zaiola.

"Indiako energia eolikoaren industriarekiko gure lankidetza aukera zirraragarria da bi aldeentzat, eta lan egiten laguntzeko eta hasteko prest gaude", nabarmendu du.

Merkataritzako eta erakunde-mailako hurrengo jardueretan lanean ari dira dagoeneko. Zehazki, apirilean New Delhin egingo den Windergy azoka; Nafarroako sektore eolikoak parte hartuko du bertan pabiloi partekatu batean eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin; Gobernuak misio honetan 60.000 euro inbertitu du, EGEF Europako programak % 50ean kofinantzatuta. Gainera, maila instituzionalean, Indiak Espainian duen enbaxadorea Nafarroa bisita dezan lotzen ari dira, 2017aren hasieran egingo zen bisita.


Ayerdi lehendakariordea, NIWEko zuzendari nagusiarekin.

Ayerdi lehendakariordea eta NIWEko zuzendari nagusi A. Gomanthinayagam, CENERekin lankidetza-akordioa sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Nazioartean finkatzea

Chennai-ko hotel batean egindako konferentzia antolatu da Indiako eta Nafarroako merkatuen politikak, legeria eta egoeraren azterketa trukatzeko eta Nafarroan dauden teknologien erakusketa errazteko. Besteak beste, Delhiko enbaxadako arduradun ekonomiko eta komertzial Carlos Jimenez izan da bertan.

Bertaratutakoen aurrean, lehendakariordeak Nafarroako berriztagarrien sektorearen indarguneak azpimarratu ditu: energia-kontsumoaren % 24,25 berriztagarriarekin estaltzen da eta, kontsumo elektrikoaren kasuan, % 83,67.

Eolikoari dagokionez bereziki, gogoratu du Foru Komunitateak gaur egun nazioartean lidergoan dauden konpainien iturri izan zela, enpresa handi horiek osagaien ETEen sorreran lagundu zuten eta azken horiek orain Indiako enpresei hornitzea dute xede. Sare honi CENERen I+G zentroa gehitzen zaio eta Erreferentzia Nazionalaren Zentroko prestakuntzakoa Energia Berriztagarrietan eta Eraginkortasun Energetikoan.

Gainera, gogora ekarri du, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren arabera, energia berriztagarriak garapeneko lehentasunezko sei sektore ekonomikoetako bat dela. Helburuak, azaldu duenez, gauzatzen dira "alde batetik, energia berriztagarrien sektoreko arlo jakin batzuetan nazioartean duen lidergoaren finkapenean (energia eolikoa edo eguzki PV adibidez), eta bestetik, jarduera dibertsifikatzeko indarra hartzen ari diren zonaldeetan eta merkatu berrietan, sare adimentsuetan, ibilgailu elektrikoetan, hiri adimentsuetan edo birgaitze energetikoan".

"Etorkizun hurbilean Nafarroa energia berriztagarrietan lidergoan izango da mundu-mailan I+G+B esperientziarekin", zehaztu du Aierdik, eta Foru Komunitateko energia-plan berriaren helburuak laburbildu ditu ere.

Lehendakariordea The Hinduk elkarrizketatu du, Indiako hegoaldean tirada handiena duen egunkariak eta bigarren handiena ingelesez. Ekitaldia hainbat hedabidek jarraitu dute (prentsa idatziak nahiz telebistak).

Merkataritzako misioaren garrantzia

Gogoratuko denez, ordezkaritza honako hauek osatzen dute: IED Greenpower, Frenos Iruña, Fluitecnik, Industrias Barga, Ingeteam eta Tetrace-k, bai eta zonaldean interesak dituzten beste sozietate batzuek ere, Industrias Laneko eta Jatorma enpresek, esaterako; haiei beste batzuk gehitu zaizkie: Industrial Barranquesa, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER), Javier San Mihuel zuzendari komertziala ordezkari izanik, eta Vicinay euskal enpresa.

Ostegunera arte, Nafarroako ordezkaritzak Tamil Nadu eta Andhra Pradesh-ko estatuetan presentzia duten enpresak bisitatuko ditu, herrialdearen hego-ekialdean; Indiako industriagune garrantzitsuetako bat da, eta herrialde horretako industria eolikoaren % 50 inguru han dago.

Bidaia honek garrantzi handia du Indiako energia eolikoaren merkatua asko hazten ari baita. Ernst & Young-ek berriki egindako azterketaren arabera, India sektore eolikorako hirugarren merkatu erakargarriena da, AEB eta Txinaren atzetik.

Herrialdeak 28 Gw-eko gaitasun eolikoa du. Mundu-mailako laugarren ekoizlea da, Espainiaren aurretik, hain juxtu (23 Gw ditu). Indiako ekoizpena kostaldeko estatuetan banatuta dago bereziki ((Tamil Nadu, Maharastra eta Gujarat bereziki). Herrialdeak 2022an 60 Gw-ra iristea espero du, eta 100 Gw-ra 2030ean. Sektore eolikoko hazkunde-iragarpenen arabera, 4-7 Gw inguruko igoerak izango dira urteko hurrengo 5 urteetan. "Guztientako lekua dago", esan zuen duela bi hilabete Iruñean Indiako enpresaburu nagusietako batek eragiketa komertzial honetako lehen fasean, herrialdeko sektoreak Nafarroak berriztagarrien sektoreak duen ibilbidea eta gaitasunak ezagutu zitzan egin zena.

Gamesa eta Acicionarako Indian jadanik lan egiten duten Nafarroako osagaien enpresak Nawind sortu dute (Navarra Wind Supply) merkataritzako sinergiak errazteko eta bezeroak bereganatzeko Indiako fabrikatzaileen artean; Nafarroako Gobernuaren laguntza dute nazioartekotze-planaren bidez.

2015ean Nafarroako inbertsio handiena jaso duen herrialdea da India, 13 enpresa daude bertan, haietako 8 sektore eolikokoak. Atzerrian enpresa nafar gehien kontzentratuta dagoen herrialdea da, halaber.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa