(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Babestutako Enplegu Sozialaren % 90 gutxienez bermatutako errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzeko izango da asteazkena, 2016.eko azaroak 16


2017an 6 milioikoa izaten jarraituko duten toki-erakundeei emandako laguntza horiekin, 900 kontratu sinatu dira urrira arte


Transcripción textual del video

Nafarroako toki-erakundeetarako Babestutako Enplegu Sozialaren deialdi berria etorkizuneko bermatutako errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzeko izango da batez ere, eta haietatik erdia gutxienez emakumeak izango dira.

 

Pertsona lanean

Pertsona lanean.

Nafarroako toki-erakundeetarako Babestutako Enplegu Sozialaren deialdi berria etorkizuneko bermatutako errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzeko izango da batez ere, eta haietatik erdia gutxienez emakumeak izango dira.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak gaur goizean babestutako enplegu sozialeko politiken behin-behineko balantze bat egin du Foru Gobernuko gainerako kideen aurrean, eta 2017rako programa honetan izango diren berrikuntzen berri eman du; haren zuzkidura ekonomikoa ez da aldatuko (6 milioi). Laparra lehendakariordeak jakinarazi duenez, urrira arte 900 kontratu sinatu dira Babestutako Enplegu Sozialaren bidez, eta zifra hori 1.200era igo daiteke urte amaieran, baldin eta 2015ean programa honen bitartez sinatutako kontratuen batez besteko iraupenari eusten bazaio.

Laguntza horiekin, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuak, toki-erakundeen proiektuak diruz laguntzen dira, lan-hilabeteetan zenbatzen direnak, eta gero toki-erakundeak berak egokitzat jotako pertsonen kontratazioan gauzatzen dira. Programaren bidez, bide-laguntza sozial bat eskaintzen zaie, eta laguntza ematen zaie trebezia soziolaboralak ikasten eta lanbide-trebeziak ikasten; aldi berean, interes kolektiboko jarduera bat egiten dute.

Hurrengo urteko berrikuntza modura, toki-erakunde bakoitzari emandako hilabeteen % 90ak kontratazio-unean bermatutako errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzeko balio beharko du. Haietatik, erdia gutxienez emakumeak izango dira, programa honetan eta beste batzuetan presentzia txikiagoa izan duen kolektiboa, lanpostu bat izateko beraien gaitasunak hobetzea xede zuten programak. Jakina denez, bermatutako errentak egungo gizarteratze-errenta ordeztuko du Nafarroako Parlamentuak berriki onartutako foru-legea indarrean sartzen denean.

Aurtengo urtearen aldean, errenta hori bi urte edo gehiago jasotzen ari diren pertsonak kontratatzeko proiektuei puntu gehiago emango zaizkie. Mantendu egiten dira, berriz: toki-erakundeen proiektuen kofinantzagatiko balorazioa, lan-jardueren dibertsifikazioa, lurraldeko langabeen portzentajea, bermatutako errenta jasotzen duten pertsona-kopurua, sakabanaketa geografikoa, prestakuntza-proposamena eta aurkeztutako proiektuen kalitatea.

Gainera, beraien sakabanaketa geografikoagatik jarduera berezikoak diren zonaldeek puntu gehiago izango dituzte beraien ahaleginak Nafarroako lurralde-desorekak zuzentzeko asmoz eta, aldi berean, okerren dauden zonaldeetan enplegu gehiago sortzea erraztuko da.

2016ko behin-behineko balantzea

Aipatu den moduan, urrira arte 900 kontratu sinatu dira Babestutako Enplegu Sozialaren bidez, haietatik 805 gizarte-bazterkeria arriskuan edo egoeran dauden pertsonentzat, eta 95 bide-laguntzako prozesuak egiten dituzten monitoreentzat. Eskubide Sozialetako Departamentuaren aurreikuspena kontratu-kopurua egungo kopuruaren eta urte amaiera arteko 1.200en artean izatea da, baldin eta 2015ean programa honen bitartez sinatutako kontratuen batez besteko iraupenari eusten bazaio.

Aurten, 44 toki-erakunde garatzen ari dira Babestutako Enplegu Sozialeko proiektuak, 2015ean baino lau gehiagok. Iazko datuen aldean, guztiei igo egin zaie diru-laguntzaren zenbatekoa, % 173,23 batez beste.

Toki-erakundeen arabera, Babestutako Enplegu Sozialaren apustuari esker, kontratazio-proiektu garrantzitsuak garatu ahal izan dira gizarteratze-errenta jasotzen duten pertsonen banakako bide-laguntza sozialaren metodologia baliatuz. Alde horretatik, Cintruenigo azpimarratu dute, bere proiektuaren aurrekontua % 400 handitu duena; eta Zarrakaztelu, Corella, Lizarra, Etxarri Aranatz, Irurtzun, Erriberri, Azkoien, San Adrian, Ultzama eta Atarrabia, % 300 baino gehiagoko igoerarekin. Beste hamaika udalerrik beraien aurrekontuaren kontsignazioa % 200etik gora handitu dute, eta bederatzik, % 100etik gora.

Babestutako Enplegu Soziala

Babestutako Enplegu Sozialaren helburua gizarte-bazterkeria egoera dauden pertsonen lan-kontratazioa da, lan-merkatuan lanpostuak eskuratzeko eta mantentzeko zailtasunak dituztenak. Diruz lagundutako proiektuak sei hilabete iraun behar dute gutxienez, eta kontratatu beharreko pertsonak data ezberdinetan hasiko ahalko dira lanean lanpostua gizarteratzeko-laneratzeko bere ibilbide propioari egokitzeko asmoz.

Deialdiaren ebazpena arintze aldera eta toki-erakundeek proiektuak urte hasieratik garatu ahal ditzaten, Nafarroako Gobernuak programa hori modu aurreratuan izapidetu du, aurreko ekitaldian egin zuen moduan.

Gainera, aipatu denez, haren aurrekontuaren zuzkidura ez da aldatu (6 milioi). 2015eko hasierako aurrekontuan Babestutako Enplegu Sozialerako 2,2 milioi euro kontsignatu ziren; beraz, 2016 eta 2017 urteetan kontsignatutako aurrekontuaren igoerarekin finantzatutako kontratazio-hilabeteak % 270,74an igo dira 2015arekin alderatuz.

Azkenik, aipatu beharra dago Babestutako Enplegu Soziala 2014-2020 epeko Europako Gizarte Funtsaren Programa Eragilearen barnean dagoela, eta erakunde horrek kofinantzatzen duela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa