(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Emakumeen aurkako indarkeriagatik jarritako salaketak % 17 igo dira Nafarroan urtarril eta irail artean

osteguna, 2016.eko azaroak 17


Nafarroako Gobernuak jokabide horien aurkako sentsibilizazio-kanpaina bat abian jarri du, hilaren 25a emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela-eta


Transcripción textual del video

2016ko urtarril eta irail artean 924 salaketa izan dira emakumeen aurkako indarkeriagatik (785, 2015eko epe berean), hau da, % 17, 7 igo da Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile Mertxe Leranozek azaldu duenez. Nafarroako Gobernuak herritarren artean jokabide horien gaitzespena sustatzeko kanpaina aurkeztu du Leranozek, bai eta informazioa nahiz orientazioa eskaintzeko ere, emakume gazteei bereziki.

Kanpainako kartela. ( irudia handitu )

2016ko urtarril eta irail artean 924 salaketa izan dira emakumeen aurkako indarkeriagatik (785, 2015eko epe berean), hau da, % 17, 7 igo da Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile Mertxe Leranozek azaldu duenez. Nafarroako Gobernuak herritarren artean jokabide horien gaitzespena sustatzeko kanpaina aurkeztu du Leranozek, bai eta informazioa nahiz orientazioa eskaintzeko ere, emakume gazteei bereziki.

Kanpaina, azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta prestatu da; hala, Foru Gobernuak era honetako indarkeriatik aske dagoen gizarte baten aldeko bere jarrera erakutsi nahi du. Gaur goizean, Nafarroako Jauregiko fatxadan, bi olana zabaldu dira gaztelaniaz eta euskaraz, ondorengo lemarekin: "Indarkeria matxista gehiagorik ez", esku lilaren ikurrarekin, eta herritarrei deia luzatzen die Nafarroako Jauregian hilaren 25ean, 12:00etan egingo den elkarretaratze isilean parte har dezaten.

Aurrez, asteazkenean, hilak 23, Gobernuak asteko bileran adierazpen instituzional bat onartuko du, eta bertan, Gobernuak nahiz Nafarroako gizarte guztiak era honetako indarkeriaren aurkako eta biktimak babesteko konpromisoa duela agertuko du.

Gainera, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak hiru liburuxka argitaratu diru bi hizkuntzetan (euskara eta gaztelania) herritarren artean zabaltzeko, eta ondorengo lekuetan banatuko dira: osasun-zentroak, gizarte-zerbitzuak eta auzoko unitateak, emakumeen elkarteak, GKEak, poliziak, Delitu Biktimak Artatzeko Bulegoa… Lehenengoaren edukia indarkeria-egoeran edo izan daitekeen emakumeentzat da, eta jende guztiarentzat oro har; erabili eta eskura daitezkeen baliabide eta zerbitzuen informazio eguneratua jasotzen du. 100.000 ale argitaratu dira orotara, eta hilaren 25ean bertan banatuko dira Diario de Navarra, Diario de Noticias, Berria eta Gara egunkariekin batera. Liburuxka orokorra ingelesez, frantsesez, errusieraz eta arabieraz ere eskuragarri izango da. Bigarren liburuxka gazteentzat da, hizkuntza hurbilago bat erabiliz eta gazteei egokituz, eta azken horren banaketa (40.000 ale) Gazteria, Hezkuntza eta Osasuneko arloekin lankidetzan egingo da, bai eta haien egoitza sozialen bidez ere. Hirugarren liburuxkak, indarkeria kasuetan, emakumeentzako arreta juridikoaren doako zerbitzuari buruzko berariazko informazio zehatza jasotzen du (35.000 ale). Material hori kanpainako kartel batekin osatzen da gaztelaniaz eta euskaraz: "Nafarroak ezetz dio".

Gainera, "Nafarroako Espazioak ezetz dio" puntu mugikorra hilaren 21etik abenduaren 8ra Lizarran, Iruñean, Elizondon, Tafallan, Tuteran, Zangozan eta Altsasun izango da dibulgaziozko material guztiarekin. Bertan, pertsona batek informazio eta orientazio egokia eskainiko die hala eskatzen duten emakume guztiei eta herritar orori, eta esku lila duen paparrekoak banatuko dira, era honetako indarkeria gaitzesten duen ikurra. Ekimen honek "la Caixa" Gizarte Ekintzaren laguntza du.

Dibulgazioko beste ekintza bat kirol-arloan oinarritzen da; hala, Kiroletako zuzendariordetzarekin koordinatuta, azaroaren 25etik hurbil Nafarroan antolatutako gizonezko nahiz emakumezko lehen mailako kirol-ekitaldietan pankarta bat zabalduko da "Emakumeen aurkako indarkeria+ez" lemarekin. Halaber, saltokien (merkatarien elkartea, El Corte Ingles eta Itaroa eta La Morea saltoki handiak) eta ostalaritza-establezimenduen laguntza jasoko da kanpaina hedatzeko; hala, kanpainako kartel orokorra jarriko dute.

Kanpainari buruzko informazio guztia eta material grafikoak laster Nafarroako Gobernuko webgunean izango dira. Mezu nagusia, gainera, Gobernuko sare sozialen kontuak erabiliz zabalduko da (Facebook eta Twitter).

924 salaketa irailera arte

Irailaren 30era arte emakumeenganako indarkeriagatik 924 salaketa jarri dira, hau da, 3 kasu eguneko batez beste (3,37), 2015eko epe berean baino zerbait gehiago (2,94 eta 785 kasu). Salatzaileen profil orokorra 30 eta 49 urte arteko emakumezkoa da, indarkeria fisikoa eta psikologia pairatzen duena (% 54); gehienak espainiarrak dira (% 65) eta Iruñean eta Iruñerrian bizi dira (% 64). Salatutako kasu guztietatik, 310 14 eta 30 urte arteko emakume gazteak dira.

Babes-sistemei dagokienez, Foru Komunitatean gaur egun genero-indarkeriaren biktimentzako Arreta eta Babesteko Telefono Zerbitzua (ATENPRO) erabiltzen duten 78 emakume daude, eta 811 Genero Indarkeria kasuen Jarraipen Integralaren Sistemaren barnean daude (VioGen Sistema), Barne Ministerioarena den zerbitzua. 016 biktimak artatzeko doako telefono-zerbitzuak, berriz, epe horretan 692 dei jaso zituen Nafarroan.

Erakundeek biktimentzako erabilitako baliabideei eta prestazioei dagokienez, berehalako arretarako Larrialdi Zentroak 135 kasu artatu zituen; 18 harrera-etxeetan artatu ziren eta 10, egoitza-pisuetan. Gainera, Tutera eta Lizarrako genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldeek 261 eta 162 emakume artatu zituzten, hurrenez hurren, irailaren 30era arte.

Horrez gain, babestutako etxebizitzetan sartzeko 130 eskaera onartu ziren, emakumeentzako arreta juridikoaren zerbitzuak 261 asistentzia erregistratu zituen eta aholkularitzako 489 kontsulta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa