(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako armarri ofiziala duen beirate batek hartuko du Nafarroako Jauregiko fatxada nagusiko tinpanoa ostirala, 2016.eko azaroak 18


Ollo kontseilariak eta Alvaro Baraibarrek San Fernandoko Gurutze Ereinozduna kentzeko prozesua azaldu dute


Transcripción textual del video

Nafarroako armarri ofiziala duen beirate batek hartuko du Nafarroako Jauregiko fatxada nagusiko tinpanoa, gaur goizean Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak jakinarazi dutenez; biek ala biek San Fernandoko Gurutze Ereinozduna kentzeko prozesu osoa azaldu dute, bai eta eskultura-multzoak betetzen zuen espazioaren gainean hartutako irtenbidea ere.

Nafarroako armarria duen beiratearen zirriborroa, Nafarroako Jauregiko fatxadan jarriko dena.

Nafarroako armarri ofiziala duen beirate batek hartuko du Nafarroako Jauregiko fatxada nagusiko tinpanoa, gaur goizean Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak jakinarazi dutenez; biek ala biek San Fernandoko Gurutze Ereinozduna kentzeko prozesu osoa azaldu dute, bai eta eskultura-multzoak betetzen zuen espazioaren gainean hartutako irtenbidea ere.

Beiratea (beira-lanetan espezialista den Erriberriko tailer bat egiten ari da) urtarril amaierarako jarrita egotea espero da, eta Nafarroako armarri ofiziala irudikatuko du: hondo gorriaren gaineko kateek osatuko dute, erdian esmeralda batekin kate-mailen bere zortzi besoak batzeko eta, haien gainean, Errege Koroa, Nafarroako Erreinu Zaharraren ikurra. Kendutako armarriaren antzeko neurriak izango ditu.

Agerraldian prozesuaren kronologiaren berri eman da, ekainaren 19an hasi zena Gobernuak eskultura-multzoa San Fernandoko Gurutze Ereinozdunarekin Nafarroako Jauregiko fatxada nagusitik kentzeko hartutako erabakiarekin, 1936ko kolpe militarreko biktimen erreparazioaren eta ikurren foru-legeak betearaziz; haren arabera, Frankismo garaiko erregimeneko ikurrak kentzeko eta aldatzeko eskatzen da.


Idi-begiaren egungo egoera, zaharberritzearen ondoren. ( irudia handitu )

Kentzeko prozesua

Abuztuan, "Construcciones Zubillaga", enpresa arduratu zen lanak egikaritzeaz, ondareari lotutako jardueretan esperientzia zabala duen enpresa. Enkargua balizko bi egoera kontuan hartuz egin da: kalterik egin gabe erretiratu ahal izatea, edo horretarako behar besteko bermerik ez egotea. Kasu honetan, hautatutako aukera Gurutze Ereinozduna heraldikako bere elementuekin estaltzea zen. Prozesua irailaren 26an hasi zen, eta eskultura kalterik eragin gabe kendu zitekeela egiaztatu ostean, jatorrizko sei bloketan desmuntatu zen, eta haren ondoren ikusi zen Gurutze Ereinozduna jarri zen jatorrizko idi-begia (1,40-1,50 metro artekoa) hondatuta zegoela eta haren barnealdea zementuarekin beteta zegoela. Horrek berreraikitzeko beharrezko lanak zabaltzea ekarri du eta egikaritze-epeak atzeratzea. Vianako Printzea Erakundea kendutako eskultura-multzoaz arduratu da kontserbatu ahal izateko.

Aldi berean, eta herritarrei prozesuari buruzko informazioa emateko asmoz, aldamioak inguratzen zituen hesietan esku hartzearen gaineko informazio-panel batzuk jarri ziren, multzoa kentzeko helburuak eta arrazoiak adierazteko.

Eskultura kentzeko lanak eta idi-begiaren errekuperazioa amaituta daude jadanik, eta datozen egunotan aldamioak kenduko dira; hala, lanen lehen fase hau amaitutzat joko da. Idi-begia enkargatutako beiratearekin ixtea bakarrik falta da, eta haren instalazioa urtarrilerako aurreikusten da, lehen aipatu den moduan

Aurrekariak

San Fernandoko Gurutze Ereinozduna Francisco Francok eman zion Nafarroari 1937an, eta bere armarrian jarri zen 1937ko kolpe militarrean eta Gerra Zibilean zehar laguntza eman zioten boluntario nafarrak omentzeko eta errekonozitzeko.

1951n Nafarroako Jauregiko frontoian jarri zen, bertako fatxada nagusian, Fructuoso Ordunaren eskultura-multzoa jatorrizko tinpanoa aldatuz, idi-begi soil bat zuena. Eskultura horretan, frankismo garaiko Nafarroako armarri ofiziala agertzen zen Gurutze Ereinozdunarekin arropa klasikoa zuten bi gizonezkoren artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa