Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ollo kontseilariak eta Alvaro Baraibarrek San Fernandoko Gurutze Ereinozduna kentzeko prozesua azaldu dute
Transcripción textual del video
Nafarroako armarri ofiziala duen beirate batek hartuko du Nafarroako Jauregiko fatxada nagusiko tinpanoa, gaur goizean Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak jakinarazi dutenez; biek ala biek San Fernandoko Gurutze Ereinozduna kentzeko prozesu osoa azaldu dute, bai eta eskultura-multzoak betetzen zuen espazioaren gainean hartutako irtenbidea ere.
Nafarroako armarria duen beiratearen zirriborroa, Nafarroako Jauregiko fatxadan jarriko dena.
Nafarroako armarri ofiziala duen beirate batek hartuko du Nafarroako Jauregiko fatxada nagusiko tinpanoa, gaur goizean Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak jakinarazi dutenez; biek ala biek San Fernandoko Gurutze Ereinozduna kentzeko prozesu osoa azaldu dute, bai eta eskultura-multzoak betetzen zuen espazioaren gainean hartutako irtenbidea ere.
Beiratea (beira-lanetan espezialista den Erriberriko tailer bat egiten ari da) urtarril amaierarako jarrita egotea espero da, eta Nafarroako armarri ofiziala irudikatuko du: hondo gorriaren gaineko kateek osatuko dute, erdian esmeralda batekin kate-mailen bere zortzi besoak batzeko eta, haien gainean, Errege Koroa, Nafarroako Erreinu Zaharraren ikurra. Kendutako armarriaren antzeko neurriak izango ditu.
Agerraldian prozesuaren kronologiaren berri eman da, ekainaren 19an hasi zena Gobernuak eskultura-multzoa San Fernandoko Gurutze Ereinozdunarekin Nafarroako Jauregiko fatxada nagusitik kentzeko hartutako erabakiarekin, 1936ko kolpe militarreko biktimen erreparazioaren eta ikurren foru-legeak betearaziz; haren arabera, Frankismo garaiko erregimeneko ikurrak kentzeko eta aldatzeko eskatzen da.
Idi-begiaren egungo egoera, zaharberritzearen ondoren.
(
irudia handitu
)
Kentzeko prozesua
Abuztuan, "Construcciones Zubillaga", enpresa arduratu zen lanak egikaritzeaz, ondareari lotutako jardueretan esperientzia zabala duen enpresa. Enkargua balizko bi egoera kontuan hartuz egin da: kalterik egin gabe erretiratu ahal izatea, edo horretarako behar besteko bermerik ez egotea. Kasu honetan, hautatutako aukera Gurutze Ereinozduna heraldikako bere elementuekin estaltzea zen. Prozesua irailaren 26an hasi zen, eta eskultura kalterik eragin gabe kendu zitekeela egiaztatu ostean, jatorrizko sei bloketan desmuntatu zen, eta haren ondoren ikusi zen Gurutze Ereinozduna jarri zen jatorrizko idi-begia (1,40-1,50 metro artekoa) hondatuta zegoela eta haren barnealdea zementuarekin beteta zegoela. Horrek berreraikitzeko beharrezko lanak zabaltzea ekarri du eta egikaritze-epeak atzeratzea. Vianako Printzea Erakundea kendutako eskultura-multzoaz arduratu da kontserbatu ahal izateko.
Aldi berean, eta herritarrei prozesuari buruzko informazioa emateko asmoz, aldamioak inguratzen zituen hesietan esku hartzearen gaineko informazio-panel batzuk jarri ziren, multzoa kentzeko helburuak eta arrazoiak adierazteko.
Eskultura kentzeko lanak eta idi-begiaren errekuperazioa amaituta daude jadanik, eta datozen egunotan aldamioak kenduko dira; hala, lanen lehen fase hau amaitutzat joko da. Idi-begia enkargatutako beiratearekin ixtea bakarrik falta da, eta haren instalazioa urtarrilerako aurreikusten da, lehen aipatu den moduan
Aurrekariak
San Fernandoko Gurutze Ereinozduna Francisco Francok eman zion Nafarroari 1937an, eta bere armarrian jarri zen 1937ko kolpe militarrean eta Gerra Zibilean zehar laguntza eman zioten boluntario nafarrak omentzeko eta errekonozitzeko.
1951n Nafarroako Jauregiko frontoian jarri zen, bertako fatxada nagusian, Fructuoso Ordunaren eskultura-multzoa jatorrizko tinpanoa aldatuz, idi-begi soil bat zuena. Eskultura horretan, frankismo garaiko Nafarroako armarri ofiziala agertzen zen Gurutze Ereinozdunarekin arropa klasikoa zuten bi gizonezkoren artean.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
Fatxadako tinpanoa eskultura-multzoa kentzeko prozesuan.
irudia handituIdi-begiaren itxura Ereinozduna kendu ondoren.
irudia handituIdi-begiaren itxura hura zaharberritzeko prozesuan.
irudia handitu