(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak komunikazio kanpaina bat abiatu du euskararen irudia eta ospe soziala hobetzeko ostirala, 2016.eko azaroak 18


Gainera, zenbait ekitaldi antolatu ditu abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara


kliki

Kanpainako karteletako bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaur, ostiralarekin, komunikazio kanpaina bat abiatuko du, euskararen irudia eta ospe soziala hobetzeko, bereziki hizkuntza hori ez dakiten herritarren artean.

Azaroaren bigarren hamabostaldian eta abenduko lehen egunetan garatuko da kanpaina. “Sin el euskera, Navarra no se entiende” eta “Euskara gurea, denona” lelopean, kanpainan ikusaraziko da gaztelania hiztunek euskarazko zenbait hitz, adierazpide eta izen erabiltzen dituztela ohikotasunez, hala nola Osasuna (salud), kiliki (cosquilla), txistorra (longaniza) edo Landazuria (campo blanco); azken horrek Arguedasko Virgen del Yugo ermitatik hurbil dagoen eremu bati egiten dio erreferentzia.

Kanpaina hainbat euskarri eta hedabideren bidez zabalduko da; komunikabide nagusietan, tokiko aldizkarietan, Iruñerriko, Tuterako eta Lizarrako hiri garraioan eta Nafarroa osoko zinema aretoetan.

Horrez gain, kanpainari bukaera biribila emateko eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, abenduaren 3an zenbait kultura ekitaldi antolatu dira. Kanpainaren kostua osotara 70.000 eurokoa da.

Foru Gobernuaren nahietako bat da euskararen irudi erakargarria sustatzea eta euskararen eta Nafarroako balio positiboen eta etorkizunari begirakoen arteko lotura sendotzea, eta kanpaina hau borondate horren barnean kokatzen da.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak

Abenduaren 3a, Nafarroako Egunaz gain, Euskararen eguna ere bada, 1949tik eta Eusko Ikaskuntzaren ekimenez; egun horren xedea da euskara adierazpide bereki gisa balioestea eta ingurunean dituen edozein hizkuntzaren parekoa dela ohartaraztea.

Nafarroako Gobernuak, lehen aldiz, ofizialki ospatuko du Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an. Kultura ekitaldiak eginen ditu Nafarroako hiru herritan: Iruña, Altsasu eta Tutera.

Iruñeko ekitaldiak Sarasate pasealekuan eginen dira; hauexek izanen dira: Txantxariak ikuskizuna, haurrentzako musika eta dantza emanaldia, 11:30etik 13:30era, eta Oihan Vega DJak eskainiko duen gazteentzako gau-jaialdi musikala, 23:00etatik 01:00etara. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak Iruñeko Udalaren lankidetzarekin antolatu ditu ekitaldi horiek.

Altsasun, Euskaraz jolastu haur jolasen ikuskizuna izanen da, euskaraz, Dindaia Fundazioaren eskutik, Iortia plazan, 11:00etatik 13:00etara. Euskarabideak Sakanako Mankomunitatearen eta Altsasuko Udalaren lankidetzarekin antolatu du ekitaldi hori.

Tuteran ere Euskaraz jolastu haur ikuskizuna antolatuko da, euskaraz eta gaztelaniaz, 17:00etatik 19:00etara. Ekitaldia Lestonnac Gazteriaren Etxean (Gizarte Etxean) eginen da. Euskarabideak Tuterako Udalaren lankidetzarekin antolatu du ekitaldi hori.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa