(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Altsasuko Udalak bakearen eta bizikidetzaren arloan jarduerak egingo dituzte ostirala, 2016.eko azaroak 18


Ollo kontseilaria udalerri horretako Javier Ollo alkatearekin bildu da


bilera

Bileraren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Altsasuko Udalak bakearen eta bizikidetzaren arloan ekimenak nahiz jarduerak egiteko, abiarazteko lankidetzan ariko dira. Xede horrekin, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo udalerri horretako Javier Ollo alkatearekin bildu zen atzo; bertan, bi erakundeen arteko lankidetzarako aukerak aztertu ziren.

Bileran Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Alvaro Baraibar izan zen ere, eta bilkura hori "Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Toki Erakundeen" programaren barnean sartzen da; programa urte honetan jarri da abian Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzarekin, eta haren helburua toki-erakundeak bakearen nahiz bizikidetzaren ekintzetan inplikatzea da (hitzaldiak, foroak eta ekintza zehatzak, esaterako); diagnostikoak eta bizikidetza-planak egitea, edo alor horretan lantalde egonkorrak sortzea.

Nafarroako Gobernuak uste du programan parte hartzea tresna garrantzitsua dela irekiera, sentsibilitate, errespetu eta akordiorako borondatearen jokabide demokratiko bat garatzeko eta sendotzeko garaian. Horretarako, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak zenbait tresna eta baliabide antolatu ditu, honako hauek:

  • Aholkularitza teknikoa eta elkarrekin lan egiteko aukera Memoria Historikoari, Duela Gutxiko Memoriari eta Bizikidetzari lotutako diagnostikoak, planak, programak eta ekimenak prestatzeko orduan.
  • Nafarroako toki-erakundeetarako laguntzen deialdia egitea urtero Bakearen eta Bizikidetzaren arloan jarduerak egite aldera.
  • Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko ekitaldi, foro, ekintza eta kanpainen antolaketan eta finantzaketan parte hartzea.
  • Udaleko korporatibo eta teknikariak gaitzeko eta trebatzeko ekintzak Memoria Historikoari, Duela Gutxiko Memoriari eta Bizikidetzari lotutako gaietan.
  • Bakearen eta bizikidetzaren aldeko lantaldeen sorrerari laguntza teknikoa ematea.

Alde horretatik, Altsasuk beste zenbait udalerrirekin ere bat egiten du (Tutera, Barañain, Eguesibar, Zizur eta Bera), eta haiekin Foru Gobernua dagoeneko elkarlanean ari da programaren esparruan. Gainera, kontseilariak eta zuzendari nagusiak bilera baliatu dute gobernuak ere, Udalari eta Altsasuko herriari bere babesa emateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa