Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ollo kontseilaria udalerri horretako Javier Ollo alkatearekin bildu da
Bileraren une bat.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak eta Altsasuko Udalak bakearen eta bizikidetzaren arloan ekimenak nahiz jarduerak egiteko, abiarazteko lankidetzan ariko dira. Xede horrekin, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo udalerri horretako Javier Ollo alkatearekin bildu zen atzo; bertan, bi erakundeen arteko lankidetzarako aukerak aztertu ziren.
Bileran Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Alvaro Baraibar izan zen ere, eta bilkura hori "Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Toki Erakundeen" programaren barnean sartzen da; programa urte honetan jarri da abian Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzarekin, eta haren helburua toki-erakundeak bakearen nahiz bizikidetzaren ekintzetan inplikatzea da (hitzaldiak, foroak eta ekintza zehatzak, esaterako); diagnostikoak eta bizikidetza-planak egitea, edo alor horretan lantalde egonkorrak sortzea.
Nafarroako Gobernuak uste du programan parte hartzea tresna garrantzitsua dela irekiera, sentsibilitate, errespetu eta akordiorako borondatearen jokabide demokratiko bat garatzeko eta sendotzeko garaian. Horretarako, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak zenbait tresna eta baliabide antolatu ditu, honako hauek:
Alde horretatik, Altsasuk beste zenbait udalerrirekin ere bat egiten du (Tutera, Barañain, Eguesibar, Zizur eta Bera), eta haiekin Foru Gobernua dagoeneko elkarlanean ari da programaren esparruan. Gainera, kontseilariak eta zuzendari nagusiak bilera baliatu dute gobernuak ere, Udalari eta Altsasuko herriari bere babesa emateko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen