(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika berri bat aurkeztu du errealitate sozial berriari erantzuteko astelehena, 2016.eko azaroak 21


Dominguez kontseilariak Dekretu berriaren behin betiko testua ezagutarazi du; bertan, osasunaren sustapena eta hezkuntza afektibo-sexuala bultzatzen dira, HBE sare publikoan egitea bermatzen du, laguntza bidezko ugalketa bakarrik dauden emakumeetan edo sexu bereko bikotekidearekin, bai eta transexualitateari arreta ematea ere


Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Foru Dekretuaren aurkezpena. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Foru Dekretu berria aurkeztu du gaur; hark sexu- eta ugalketa-osasunari arreta emateko eredu berri bat agintzen du errealitate sozial berriari erantzuteko asmoz. Arauak Nafarroako sistema publikoak emandako zerbitzuen saila zabaltzen du, eta, besteak beste, honako prestazio hauek bermatzen ditu: sare publikoan haurdunaldia borondatez etetea (HBA), bakarrik dauden edo sexu bereko bikotekidea duten emakumeei laguntza bidezko ugalketa egitea agindu terapeutikoa izan gabe, ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa eta transexualitaetari emandako arreta. Bestalde, inplikatuta dauden Departamentuen arteko sustapen eta hezkuntza afektibo-sexualerako jarduerak antolatzen ditu: Osasuna, Hezkuntza, Kultura (gazteria) eta Erakundeekiko Harremanak (berdintasuna).

Behin betiko testua gaur goizean aurkeztu du Osasun kontseilari Fernando Dominguezek, alegazioak egiteko eta arauari ekarpenak egiteko jendearen parte hartzerako irekitako epea amaitu ondoren. Dominguezekin batera izan dira, Osasun Departamentuko zuzendari nagusi Luis Gabilondo, eta baita Gobernua sustengatzen duten lau alderdietako ordezkariak ere: Koldo Martínez (Geroa Bai); Bakartxo Ruiz (EH Bildu); Tere Sáez (Podemos) eta Marisa de Simón (I-E). Gainera, hezkuntza afektibo-sexualean inplikatutako Nafarroako Gobernuko Departamentuetako eta erakunde autonomoetako ordezkariak izan dira.

Foru Dekretuarekin 2010eko Sexu eta Ugalketa Osasunaren Estatuko Legean agindutakoa betearazten da, eta gaur arte Nafarroan ez zuen inolako garapenik izan.

Sexu- eta ugalketa-osasuna sustatzea

Dominguez kontseilariak azaldu duenez, testu berriak sexualitatearen bizipen positibo eta armoniatsua sustatzen du pertsonaren osasunaren osagai garrantzitsu modura; horregatik, sexu- eta ugalketa-osasuna eta osasun-hezkuntza sustatzeari lehentasun gorena ematen dio faktore erabakigarri modura erabaki osasungarriak hartzeko, gizon eta emakumeen arteko berdintasunean aurrera egiteko eta bereziki gazteen artean ekiditeko: sexu-transmisio bidezko infekzioak, bilatzen ez diren haurdunaldiak, abortuak, genero-indarkeria, erasoak, abusuak eta sexu-ustiapena. Finean, alor horretan arreta era integral batean aztertu eta antolatzea da kontua, prebentzio, hezkuntza eta prestakuntzako alderdiei arreta berezia eskainiz, eta osasun-prestazioetarako sarbidea bermatuz, errealitatetik hurbilago dagoen politika batean eta egungo gizartearen eskaeretatik, osasun-arloan nahiz hezkuntzakoan. Horretarako, Hezkuntza eta Osasun Departamentuak lankidetan ariko dira hezkuntza afektibo-sexualeko programa bat lantzeko eta eskolako sarean aplika dadin.

Bestalde, testuak sexu- eta ugalketa-osasunari arreta integrala emateko eredu berri bati forma ematen dio errealitate sozial berriari gehiago erantzuten diona, osasun-prestazioetarako sarbidea mugatzen dituzten tabuak gaindituz, eta sexu- eta ugalketa-osasunaren hezkuntza funtsezko giltzarri modura sustatuz.

Gainera, hainbat alderdi indartzen dira: familia-plangintza; haurdunaldi eta erditzearekiko arreta; Andrologiako arreta; gazteentzako berariazko programak, edo arrisku handiagoko taldeetan laneko eta esku hartzeko programak, besteak beste.

Haurdunaldia borondatez etetea eta diagnostikoa

Dekretuak haurdunaldia borondatez eteteko aukera (HBE) bermatzen du sare publikoan, eta haren ezarpena pixkanaka egingo da. Mediku-arrazoiengatiko HBE instrumentalak (amaren gaixotasuna edo fetoaren malformazioa) ospitale publikoaren sarean egingo dira dekretua indarrean sartzen denetik; HBE farmakologikoak, Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko zentro guztietan sei hilabeteko epean; eta urtebetean, haurdun dagoenak eskatuta egindako HBE instrumentalizatuak haurdunaldiaren lehen 14 asteen barnean.

Halaber, profesionalen kontzientzia-eragozpena arautzen da, eragozpena agertzen duten HBE motak mugatu ahalko dituztenak, bai eta dagokion erregistroan inskribatzea ere; hala, antolaketako neurri zehatzak hartu ahalko dira.

Bestalde, ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa Nafarroako Ospitalegunean egitea onartzen da, gaur egun Nafarroan itunpeko zentro batean egiten dena. Haren barnean sartzen dira, besteak beste, gameto edo preenbrioien kriokontserbazioko prestazioak bere diferitutako erabilerarako, eta semen-garbiketarako teknikak gaixotasun biriko kronikoen kutsadura saihesteko. Bi urteko epea aurreikusten da Nafarroako Ospitaleguneak prestazio hori bertako baliabideekin emateko beharrezko teknikak abian jar ditzan.

HBE eta ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa bertako baliabideekin egiteak urtean 175.00 euro aurreztea ekarriko du. Gaur egun, bi prestazioetarako kontzertuetako gastua 600.000 euro baino gehiago da. Abian jartzeko, ekipo berrietan 400.000 euroko inbertsioa egitea aurreikusten da hurrengo bi urteetan, eta plantillan 15 profesional gehiago egotea.

Guztira, dekretuaren eragin ekonomiko garbia urtean 460.000 euro izatea espero da.

Laguntza bidezko ugalketa eta transexualitateari emandako arreta

Testu berriak laguntza bidezko ugalketa bermatzen du ere sexu bereko bikotekidea duten emakumeen kasuan, eta intseminazio artifizialeko teknikak gizonezko bikotekidea ez duten emakumeen kasuan agindu terapeutikorik egiaztatzeko beharrik izan gabe. Benetan aplikatzeko, Lurralde arteko Kontseiluan berariazko izapidetze bat behar da.

Halaber, transexualitateari arreta integrala eskaintzen dio, legeak agindutako prestazioen benetako aplikazioa eta betearazpena bermatuz, hau da, ez diskriminatzea genero-identitateagatik edo transexualak aitortzeko arrazoiengatik, terapia hormonalak, kirurgiako zenbait teknika berresleipen sexualerako, bai eta arreta psikologikoa, psikoterapeutikoa eta sexologikoa ere barne

Sexu eta Ugalketa Osasuneko zentroak

Araudiaren testuan adierazitako laguntza-eredu berriak, halaber, zerbitzuak eskainiko dituzten zentroak berriz antolatuko ditu. Hala, egungo Emakumeentzako Arreta Zentroak Sexu eta Ugalketa Osasuneko Zentroak izango dira orain, eta bi sexuetarako irekita izango dira, arreta integrala, diziplina anitzekoa eskainiz, sexu-osasunaren errealitaterako egokiagoa dena, hezkuntza eta laguntzako zerbitzuak zabalduz, haurdunaldia eteten duten teknika farmakologikoak barne.

Gainera, prestazio tokoginekologiko ohikoak eskaintzen jarraituko dute honako hauei lotuta: haurdunaldiaren arreta, erditzea eta puerperioa, bularreko minbiziaren detekzio goiztiarra eta ginekologikoa, familia-plangintza, antzutasunaren diagnostikoa eta hasierako tratamendua eta jaio aurreko diagnostikoa.

Bestalde, sexu eta ugalketako arreta eta orientazioko Gazte Programa sustatuko da; haren barnean sartuko dira: "Gazteentzako Osasuneko Web Espazioa", "Gazteentzako Osasuneko Espazio Fisikoak", bai eta esku hartze komunitarioko beharrezko jarduerak nahiz taldekako hezkuntza-jarduerak ere.

Herritarrek parte hartzeko prozesua

Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Dekretua herritarren partaidetzarako zabaldu da bi alditan jendaurrean informazioa emateko eta jendaurrean jartzeko epeetan. Hala, erantzun zabala eskuratu da profesionalen, elkarteen eta partikularren ekarpenei dagokienez. 346 ekarpen aurkeztu dira, eta haietatik % 66 guztiz edo zati batean onartu dira.

Gainera, Foru Dekretu honek hezkuntza-arloan hezkuntza afektibo-sexuala ezartzea jasotzen duenez, Nafarroako Eskola Kontseiluko txostenaren mende geratu da, eta txosten hori aldekoa izan zen 2016ko maiatzaren 30ean egindako bileran hartutako erabakiz. Halaber, Nafarroako Kontseiluak Foru Dekretu hau onartu egin zuen, Nafarroako Gobernuak azaroaren 16an behin betiko onartu aurretik eman beharreko azken urrats moduan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa