(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak herri sahararrarekin lankidetzarako esparru egonkor bat finkatu du astelehena, 2016.eko azaroak 21


Urtero gauzatuko da plan eragile batean eta, haren barnean, ekintza humanitarioak, gaiarekiko sentsibilizaziokoak eta Nazio Batuek herri sahararrarentzat sustatutako irtenbidea babesteko ekintzak sartuko dira


Transcripción textual del video

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak protokolo bat sinatu du Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Lankidetzako ministro Bul-Lahi Mohamed Fadel-ekin; haren bidez, Nafarroak herri sahararrarekin etengabeko lankidetza egonkorreko esparru bat finkatzen du, Frente Polisarioak ordezkatzen duena.

Sinadura

Miguel Laparra eta Bul-Lahi Mohamed Fadel ministro sahararra lankidetza-protokoloa sinatzen. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak protokolo bat sinatu du Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Lankidetzako ministro Bul-Lahi Mohamed Fadel-ekin; haren bidez, Nafarroak herri sahararrarekin etengabeko lankidetza egonkorreko esparru bat finkatzen du, Frente Polisarioak ordezkatzen duena.

Esparru hori urtero plan eragile batean gauzatuko da, eta haren barnean sartuko dira, ekintza humanitarioak nahiz gaiarekiko sentsibilizaziokoak eta Nazio Batuek herri sahararrarentzat sustatutako irtenbidea babesteko ekintzak. Laguntza-deialdien edo zuzeneko diru-laguntzen bidez finantzatuko da, ekitaldi bakoitzean dagoen aurrekontuaren arabera.

Zehazki, kanpamentuetako eta sahararren lurraldeetako lankidetza-proiektuaren artean, honako hauei lotutako jarduerak sartzen dira: osasuna, elikagai-laguntza, hezkuntza, enplegu gaztea eta Saharako Administrazioko gaitasunak indartzea.

Sentsibilizazio-ekintzei dagokienez, Nafarroan bakean egindako opor-programa jasotzen da; haren bidez, Foru Komunitateko familiek Saharako haurrak hartzen dituzten udan; horrez gain, Nafarroako herriak Sahararakoarekiko duen elkartasuna sustatzeko beste jarduera batzuk egiten dira.

Nazio Batuek sustatutako irtenbidearen aldeko jarduerei dagokienez, babesa emateko adierazpen instituzionalak batzen dira, foroetan parte hartzea eta Nafarroako Saharako Ordezkaritzaren egiturari laguntzea.

Gogora ekarri behar da, maiatzean Tindoufeko errefuxiatuen kanpamentuetara egindako bisitan (Algeria), Laparra lehendakariordeak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko lehen ministro Abdelkader Taleb Omar-i Nafarroako Gobernuak zuen asmoaren berri eman ziola pertsonalki, hau da, gaur sinatutako esparru-hitzarmen bat izenpetzea lankidetzarako oinarri egonkor eta etengabekoak finkatze aldera.

Nafarroako Gobernuaren elkartasuna eta babesa

Laparra lehendakariordeak sinatutako testuak Nafarroako Gobernuak Saharako herriarekiko duen elkartasuna adierazten du ere, "baldintza dramatikoetan bizirauten duena" Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatu-eremuetan eta Mendebaldeko Saharako lurraldeetan Frente Polisarioaren agintaritzapean.

Gainera, Nafarroako Gobernuak babes osoa eman die eskualde horretan bakearen alde egin diren ekimen guztiei, eta errefuxiatuentzat "bidezko irtenbide bat bilatzea" dutena xede, Nazio Batuek sustatukoei bereziki.

Gogora ekarri behar da 1975ean, Marokkok Mendebaldeko Sahara okupatu ondoren, milaka saharar beraien etxeak utzi beharrean izan zirela, eta basamortua zeharkatu behar izan zutela Algeriako lurraldean babesa izan arte; herrialde honek Tindoufeko Hammada-n egoten utzi zien. Harrezkero eta gaur arte, sahararrak errefuxiatu-eremuetan daude, eta nazioarteko laguntzaren mende daude bizirauteko. Eremu horietan 180.000 saharar bizi dira, gehienak emakumeak eta haurrak.

Tindoufeko kanpamentuak Nafarroak emandako garapenerako laguntza ofizialaren hartzaile nagusietako bat dira. 2007. urtetik, lehen plan gidaria abian jarri zenean, Foru Komunitateak 3,5 milioi euro bideratu ditu haien beharrak asetzeko, elikagai-, osasun- eta hezkuntza-beharrak bereziki.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa