(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak lau urtetan hasi beharreko 24 erronkak zehaztu ditu bere Espezializazio Adimentsua indartzeko asteartea, 2016.eko azaroak 22


Barkos Lehendakariak Estrategia 200 eragileren aurrean aurkeztu du 2030eko Nafarroak bizi-kalitate hobea eduki dezan eta iraunkorragoa nahiz aberatsagoa izan dadin


Transcripción textual del video

Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiak 2020ra arte hasi behar diren 24 erronkak finkatu ditu plan horretako helburuen betearazpenean aurrera egiteko, hau da, 2030eko Foru Komunitateak bizi-kalitate handiagoa eduki dezala, aberatsagoa, iraunkorragoa izan dadila.

Barkos Lehendakariak ekimena aurkeztu du.

Barkos Lehendakariak Estrategia hobetzeko jarraitutako metodologia azpimarratu du, “adostutako etorkizuneko apustu bat”. ( irudia handitu )

Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiak 2020ra arte hasi behar diren 24 erronkak finkatu ditu plan horretako helburuen betearazpenean aurrera egiteko, hau da, 2030eko Foru Komunitateak bizi-kalitate handiagoa eduki dezala, aberatsagoa, iraunkorragoa izan dadila.

S3ren 24 Erronkak Estrategia definitu duen lehentasunezko sei esparruri lotuta daude (automobilgintza eta mekatronika, elikagai-katea, energia berriztagarriak eta baliabideak, osasuna, turismo integrala eta industria sortzaileak eta digitalak) eta lehiakortasunaren funtsezko bost giltzarriri (enpresa-garapena, I+G+B, azpiegiturak, administrazioa eta fiskalitatea eta hezkuntza eta prestakuntza).

Erronken artean nabarmendu behar dira: Nafarroako industriaren 4.0 eraldaketa, medikuntza pertsonalizatuan izandako aurrerapena, enpresa-beharrei egokitutako Lanbide Heziketa, energia fosilen kontsumoa murriztea, elikadura osasungarriaren aldeko apustua, proiektu estrategikoetarako finantzaketa hobetzea eta eskualdeko garapen ekonomikoa.

Erronka horiek Nafarroako Gobernuak sustatutako politika publikoen bidez ezarriko dira (plan estrategikoak), baina sektore produktiboen eta enpresa-kluster estrategikoen apustua beharko dute, halaber, bai eta hezkuntza- eta ikerketa-eragileen eta gizarte guztiaren apustua ere.

Apustuak Estrategiaren zuzendaritza-batzordeak zehaztu ditu (Gobernua, enpresa aipagarriak, unibertsitateak eta teknologia-zentroak eta enpresa nahiz sindikatuetako ordezkariak), eta gaur ezagutarazi dira Baluarten egindako S3ren aurkezpen-jardunaldian; Estrategiaren gobernantzako eta Nafarroako gizarteko 200 ordezkari izan dira bertan: Gobernua eta sozietate publikoak, Parlamentua, Kontuen Ganbera, unibertsitateak eta teknologia-zentroak, enpresa eta sindikatuetako eragileak, enpresa-taldeak eta klusterrak, enpresak eta profesionalak, toki-garapeneko agentziak edo tokiko sektoreko erakundeak.

Barkos Lehendakariak azaldu duenez, epe laburreko ekintzak zehazteak garrantzi handia du, Moderna Planak Foru Administrazioarekin koordinaziorik ez baitzuen. "Moderna Planarekin ikasi dugun leziotako bat da, eraginkorra izateko, gobernuaren jarduera Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin behar bezala lerrokatuta izan behar duela, eta politiko publikoen laguntza jaso behar duela", adierazi du Barkosek.


200 bat pertsona (erakunde, enpresa, ikerketa-zentro, unibertsitate eta abarreko ordezkariak) inguru bildu dira gaur Baluarten.

200 bat pertsona (erakunde, enpresa, ikerketa-zentro, unibertsitate eta abarreko ordezkariak) inguru bildu dira gaur Baluarten. ( irudia handitu )

Partaidetza eta lehentasun estrategikoak

Lehendakariak gogora ekarri du azken urtean Gobernuak Moderna Planaren eguneratze bat sustatu duela, espezializazio adimentsuaren edo S3ren (`smart specialization strategies’ ingeleseko siglak) estrategien metodologiarekin, Europako Batzordeak sustatutako eredua eta Nafarroak Moderna Planaren bidez aurreratu zuena.

Hala, egoeraren diagnostikoa eguneratu da; gobernantzako sistema aldatu eta zabaldu da (Moderna fundazioa SODENAren barnean geratu da); lehentasun estrategikoak mugatu dira eta industriako profila indartu (eskualdeko BEGaren % 30 inguru) eta espezializazio teknologiko handiagoa ikusten den alorretan.

Gainera, Gobernuak planak eta tresnak lehen aldiz estrategiaren helburuak lortzearekin lotu ditu (adibidez, klusterren deialdia), eta jarraipen-sistema ezarri da; hala, berrikuntza modura ekonomiaren sektoreko espezializazioaren etengabeko jarraipen bat finkatu da eta haren lurralde zabalkundearena.

Barkos Lehendakariak azpimarratu duenez, eskualdeko espezializazioko etorkizun handieneko eremuak identifikatzea lauko helizearen (sektore publikoa, sektore produktiboa, ezagutzaren sektorea eta gizartea) "partaidetza, inplikazio eta konpromiso"-ari esker lortu da; epe laburra atzean utzi eta epe luzera begiratzen jakin izan du.

"Etorkizuneko ikuspegi partekatu bat lortu dugu, horrek Nafarroaren eraldaketa ekonomiko batera eramango gaitu ezagutzan, enpresa-garapenean eta iraunkortasunean oinarrituta. Etorkizuneko Nafarroa eraikitzen ari gara, guztiok batera: Nafarroa justuago eta zuzenagoa, berritzaileagoa, jende gehiago lanean dagoena, hobeto prestatutakoak; Nafarroa produktiboago bat, irekiagoa eta esportatzaileagoa, Nafarroa iraunkorragoa. Horretarako, guztion laguntza behar dugu, eta denok norabide beretik jo" nabarmendu du, eta aipatu du, halaber, "politikek inpaktuak izan behar dituztela dagoeneko, epe labur-ertainera".

Lehendakariak Nafarroaren garapeneko bost ardatzak gogora ekarri ditu:

-Nafarroa Kohesionatua, sozialki eta lurralde-mailan, estrategiaren azken helburu gisa.

-Nafarroa Osasungarria, produktu eta zerbitzu osasungarriekin, pertsonak zainduz.

- Nafarroa Iraunkorra, ingurumen-mailan arduratsua eta efizientea baliabideei erabilerari dagokionez.

-Nafarroa Industriala, gure produktibitatea 4.0 teknologiekin areagotuz.

-Nafarroa Lehiakorra, gure enpresen kokapen orokorra hobetuz.

Neurtu daitezkeen helburuak

Nafarroako S3ren helburuak neurgarriak dira, eta hari esker, eskualdearen bilakaera kontrolatu ahalko da 2020, 2025 eta 2030 urteetan. Zehazki, 6 adierazlek aberastasun, bizi-kalitate eta iraunkortasuneko helburu nagusiak ikuskatuko dituzte; eta beste 20k, eskualdeko lehiakortasunean eragiten duten zeharkako faktoreei lotutako tarteko helburuak (hezkuntza eta enplegagarritasuna; I+G+B…).

Lehenengoei dagokienez (bizi-kalitatea, aberastasuna eta iraunkortasuna), 2030eko helburuek ia 15 urtetan honako hauek lortzea dakartzate:

-Biztanle bakoitzeko BPG EB-28ko batez betekoa baino % 30 handiagoa izatea; egungoa % 13 da (2020ko helburua: % 20).

-% 5eko pobrezia-tasa, egungoa baino 4,6 puntu gutxiago, biztanleriaren % 9,6 arriskuan izanik (2020ko helburua: % 7).

-Berotegi-gasak % 40 murriztea 1990eko balioekin alderatuz; gaur egun, % 22,8 gehiago dira (2020ko helburua: -% 20)

-% 3ko iraupen luzeko langabezia; gaur egun, biztanleen % 5,1 lana bilatzen ari da duela bi urte baino gehiagotik (2020ko helburua: % 4).

-Aberastasuna banatzeko Gini indizearen 26 puntu; abiapuntua, berriz, 32,4 puntukoa da (2020ko helburua: 30).

-Petrolioaren pareko 1.600 tonako energia-kontsumoa; gaur egun, 1.800 kontsumitzen da (efizientzia energetikoaren 2020ko helburua: 1.700).

Helburu horiek erdiesteko, Estrategiak tarteko beste 20 xede zehazten ditu.

Adibidez, I+G+Bko BPGren % 1,82ko gastua dago, eta hori % 2,20 izatea bilatzen da 2020an eta % 3 2030ean; edo patenteen helburua: 100.000 biztanleko 15,1 patentetatik 25era igo nahi da 2020an, eta 35era 2030ean.

Hezkuntzan, eskola-uztearen tasa jaitsi nahi da (% 10,8tik % 10era 2020an eta % 8ra 2030ean); goi-mailako hezkuntza sustatzea tituludunen kopurua areagotzeko –gaur egun 25-64 urte arteko % 42,3k goi-mailako irakaskuntzako tituluak dituzte; % 45era igo daiteke 2020an eta % 55era 2030ean–; LH sustatzea LHtik ateratakoen kopurua areagotzeko (2.577tik 3.000ra 2020an eta 4.200era 2030ean) eta haien laneratzea erraztea.

Enpresa-garapenari dagokionez, gure enpresen tamaina handitzea garrantzitsua da. Gaur egun 50 langile baino gehiagoko 424 enpresa ditugu. 2020an 500 izan nahi dira eta 660, 2030ean. Enplegu-tasa era hobetu egin behar da: % 68,5etik % 74ra 2020an eta % 82ra 2030ean. Eta batez besteko produktibitatea hobetzea, 65.014 eurotik langile bakoitzeko, 68.000ra 2020an eta 80.000ra 2030ean.

Azpiegiturei dagokienez, banda zabaleko planaren arabera, biztanleriaren % 85era helduko da 100 Mbps edo gehiagoko estaldurarekin 2020an eta % 100era 2030ean.

Administrazioari dagokionez, Europako funtsak erakartzeko maila handitzea da xedea: 2014ko 3,6 milioitik 15 milioira 2030ean. Gainera, Sodenak enpresa estrategikoetan egindako inbertsio publikoa bikoiztu egin nahi da 2020ra bitartean, eta enpresa gehiagoren kapitalean parte har dezala (50etik 70era).

Aurkezpen-jardunaldia

Nafarroa zehaztutako alorretan espezializatu behar da "era adimentsuan, lehiakortasunean abantaila emango digun horretan haziz eta baliabideen `masa kritiko´ bat batzen utziko duena", eta epe laburreko politikak eta adierazleak definitu behar ditu; hori guztia egin ondoren, Nafarroako Gobernuak Plana urtea amaitu aurretik onartzea aurreikusten du.

Aurrez, aurkezpen honetan, S3 estrategiei buruz hitz egiteko esku hartu dute: Katja Reppel-ek, Europako Batzordeko eskualdeko eta Hiriko Politikako DGren Hazkunde Adimentsu eta Iraunkorreko Unitateko zuzendari laguntzaileak eta Mikel Irujok, Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak.

Jarraian, mahai-inguru bat egin da S3ko Zuzendaritza Batzordeko enpresa eta erakundeekin, eta S3ren 24 Erronkei buruz eztabaidatu dute. Bertan parte hartu dute: José Antonio Sarria (CEN), Yolanda Falcón (Electrónica Falcón), Maite Muruzábal (Grupo AN), Alfonso Carlosena (NUP), Ascen Cruchaga (Orbital CS) eta Miguel Ugaldek (MAPSA). Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik itxi du, berriz, ekitaldia.

Estrategia

Nafarroako S3k balio erantsi handiko jarduerak identifikatu ditu, eta aukera onenak eskaintzen dituzte eskualde bateko lehiakortasuna areagotzeko eta baliabideak (publikoak nahiz pribatuak) eskualde baterako funtsezkoak diren lehentasun ekonomikoetan pilatzeko, enpresako zenbait alor eta sektoretan sakabanatu beharrean. "Modu adimentsuan espezializatu beharra daukagu, lehiakortasun aldetik abantaila emango digun horretan haziz, baliabideen `masa kritiko´ bat pilatzen lagunduko diguna", laburbildu du Barksoek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Prentsa-dosierra

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa