Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
"Nafarroak ezetz dio" puntu ibiltariak aholkularitza eta orientazioa emango ditu ere Iruña, Elizondo, Tafalla, Tutera, Zangoza eta Altsasun abenduaren 8a bitarte
Genero-indarkeriari buruzko informazio-puntu ibiltariak Lizarran ekin dio bere ibilbideari.
(
irudia handitu
)
"Nafarroak ezetz dio" informazio-puntu ibiltaria gaur jarri da martxan Lizarran, eta foru-geografiako hainbat udalerri bisitatuko ditu emakumeenganako indarkeriari buruzko informazioa eta aholkularitza emateko. Ekintza Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, antolatutako kanpainaren barnean sartzen da, azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta.
Puntu horretan pertsona bat izango da, eta hark indarkeriari buruzko eta Nafarroan gaur egun dauden baliabideei buruzko informazioa eskatzen duten emakumeei arreta eta orientazioa emango die, bai eta herritar guztiei ere. Bestalde, kanpainarako argitaratutako informazio-liburuxkak interesa duten guztien esku jarriko dira, eta esku lilaren paparrekoak banatuko dira. Ekintza horrek "La Caixa" Gizarte Ekintzaren laguntza du.
Udalerriak, datak eta ordutegia
Euskarri ibiltaria 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik ondorengo udalerrietan:
- Lizarra: azaroak 22 eta 23
- Iruña: 24, 25 (baita 12:00etatik 13:00era ere, Nafarroako Gobernuak deitutako elkarretaratze isilaren ondoren) eta azaroak 26..
- Elizondo: azaroak 28 eta 29
- Tafalla: azaroak 30 eta abenduak 1
- Tutera: abenduak 2 eta 3
- Zangoza: abenduak 5 eta 6
- Altsasu: abenduak 7 eta 8
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen