(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Behatoki batek komunitatearen osasun-beharrak hautematen utziko du eta jarduerak Nafarroako zonalde bakoitzeko egoerara bideratzen

asteazkena, 2016.eko azaroak 23


Komunitatearen Osasun Behatokiak Nafarroako osasun kolektiboari lotutako informazioa sortu eta aztertuko du eta tokiko osasun-eragile guztiek (udalak, osasun-zentroak, gizarte-zerbitzuak, elkarte edo enpresak esaterako) elkarrekin egindako ekintzen alde egingo du, bere zonaldeko osasuna hobetzeko eta berdintasunik ezak murrizteko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran jakin du Komunitatearen Osasun Behatokia martxan jarriko dela, Nafarroako osasun kolektiboari lotutako informazio guztia sortzeko, aztertzeko, batzeko, antolatzeko eta komunikatzeko tresna dena. Horrenbestez, administrazio publikoek eta osasuneko beste eragile batzuek beraien politikak nahiz jarduerak lurralde-eremu bakoitzeko egoera zehatzera egokituko dituzte eta berdintasunik ezak murriztu ahalko dituzte.

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran jakin du Komunitatearen Osasun Behatokia martxan jarriko dela, Nafarroako osasun kolektiboari lotutako informazio guztia sortzeko, aztertzeko, batzeko, antolatzeko eta komunikatzeko tresna dena. Horrenbestez, administrazio publikoek eta osasuneko beste eragile batzuek beraien politikak nahiz jarduerak lurralde-eremu bakoitzeko egoera zehatzera egokituko dituzte eta berdintasunik ezak murriztu ahalko dituzte.

Biztanleen osasunean eragiten duten gizarte nahiz ingurumeneko faktoreen azterketa sistematikoa, gaixotze-tasa, heriotza-tasa adierazleena eta haien bilakaera, bai eta osasuneko berdintasunik ezen azterketa ere dira Behatokia osatuko duten informazioaren hiru zutabeak. Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Dominguezek azaldu duenez, osasunari lotutako errealitate horien guztien berri izatea ezinbestekoa da alor horretan programa, plan eta politika egokiak egiteko, eraginkorrak eta eragingarriak direnak.

Hala, Komunitatearen Osasun Behatokia azterketak eta txostenak hiru esparrutan egiten ari da:

1.- Zonalde geografikoen araberako profila: osasun-adierazleen multzoa eta erabakigarriak hainbat maila geografikotan: Nafarroa, Osasun Arloa, Eskualdea eta Osasunaren Oinarrizko Zonaldea. Honako hauei lotutako adierazleak ageri dira: heriotza-tasa, gaixotasuna, bizitza-estiloak eta -baldintzak, demografia, osasun-zerbitzuak eta osasunerako baliabideak edo aktiboak. Datozen hilabeteetan Nafarroako zonalde guztietarako prest izatea aurreikusten da.

2.- Osasunari lotutako gaiak: lehen azterketen artean, aipagarriak dira honako hauen gainean egindakoak: haurren obesitatea, emakumeen artean biriketako minbizia areagotu izana eta horrek tabakoarekin duen lotura, edo osasunean dauden zenbait berdintasunik ezaren gaineko azterketa bat.

3.- Aktiboak osasunean: zonalde bakoitzean dauden baliabideak batzea biztanleen osasunari eusteko eta hobetzeko, ariketa fisikoa egiteko dauden espazioak adibidez, laguntza sozialeko taldeak, eskola osasungarriak edo ostalaritza arduratsuaren zerbitzuak…

Behatokiak sortutako informazio guztia laster webgune batean eskuratu ahalko da; haren bidez, egindako azterketen emaitzak jakinaraziko dira eta herritarren iradokizunak eta ekarpenak jasoko.

Proiektu estrategikoa

Komunitatearen Osasun Behatokia Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko proiektu estrategikoetako bat da legealdi honetan, Osasunaren Mundu Erakundeak egindako gomendioei jarraiki. OMEk komunitatearen osasun-behatokien misio orokor gisa onartzen du "osasun-adimen bat" erraztea eta, hari esker, tokiko osasun-beharrei hobeto erantzungo zaie eta eraginkortasun handiagoarekin, hainbat sektore, instituzio, erakunde, enpresa eta gizarte zibilarekin lankidetzan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa