(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

22,5 milioiko sei urterako plan batek Foru Gobernuaren jarduera antolatuko du emakumeenganako indarkeria-arloan

asteazkena, 2016.eko azaroak 23


Foru Gobernuak alor horretan erantzun integral bat emateko laurogei bat neurri batzen eta planifikatzen dituen dokumentu bat onartu du gaur


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaur egindako bileran onartu du emakumeenganako indarkeriaren aurka egiteko ekintza-plana; bertan, sei urterako (2016-2021) alor horretan garatuko dituen jarduerak batzen eta planifikatzen dira eta, xede horretarako, 22,5 milioi euro erabiliko dira.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako kanpainaren kartela.

Nafarroako Gobernuak gaur egindako bileran onartu du emakumeenganako indarkeriaren aurka egiteko ekintza-plana; bertan, sei urterako (2016-2021) alor horretan garatuko dituen jarduerak batzen eta planifikatzen dira eta, xede horretarako, 22,5 milioi euro erabiliko dira.

Planak apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea garatzen du, emakumeenganako indarkeriaren aurka aritzeko, eta haren 75. artikuluak dagoeneko dokumentu hau onartzeko betebeharra agintzen zuen, ondoren neurri espezifikoagoekin eta zehatzagoekin garatuko dena sektoreko planen bitartez ondorengo esparruetan: hezkuntza, osasuna, gizarte-zerbitzuak, enplegua, berdintasuna, politika eta justizia.

Plana urtebeteko lana baino gehiagoko emaitza da, eta partaidetzako bi prozesu jarraitu dira, gainera: lehenengoa, langile teknikoen eta profesionalen artean, eta bigarrenak, publikoa, ehun bat pertsona baino gehiagoren proposamenak jaso ditu. Iragan hilaren 17an, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluak dokumentua onetsi egin zuen, aho batez.

Helburu estrategikoak

Planaren helburuak honako hauek dira: genero-berdintasuna politika publikoetan finkatzea ez diskriminazioa betetzeko; Nafarroako Gobernuaren jarduera antolatzea genero-indarkeriak kaltetutako emakumeak artatzeko arloan; esparru horretan lan egiten duten profesionalen gaitasun profesional eta espezializatu handiagoa lortzea; eta kaltetutako emakumeen eta haien familien segurtasun nahiz babes integrala hobetzea.

Jarduera lau ardatz estrategikoren inguruan antolatzen da, 14/2015 Foru Legearen artikuluekin eta kapituluekin bat etorriz. Ardatz horietako bakoitzak, aldi berean, esku hartzeko zenbait arlo ditu dagozkien jarduera-neurriekin.

Jasotzen dituzten ardatz horiek, esku hartzeko arloak eta neurri nagusiak honako hauek dira:

- Lehen ardatzaren izenburua "Balioak Aldatzea eta Baldintzak Sortzea emakumeen aurkako indarkerietatik libre dagoen bizitza baterako" da, eta esku hartzeko bi eremuri lotutako neurriak jasotzen ditu: ikerketa eta prebentzioa-sentsibilizazioa. Atal horretan, zenbait ekintza ageri dira, esaterako: emakumeen aurkako indarkeriari buruzko baliabide eta zerbitzuen mapa egitea eta hura zabaltzea; baliabideak ebaluatzea; genero-ikuspegia jasotzea ikastetxeetan, testuliburuetan eta materialetan; emakumeen ikusgaitasuna eta jabekuntza; genero-estereotipoak desagertzea eta sexismoa desagertzea hedabide eta publizitatean.

- Bigarren ardatzaren izenburua "Emakumeen eta haien seme-alaben arreta integrala" da, eta esku hartzeko eremu hauetan jasotzen ditu neurriak: detekzioa, arreta, babesa, justizia eta erreparazioa. Atal honetan, osasun eta gizarte-zerbitzuen arloetatik indarkeria-egoerak detektatzeko eta artatzeko protokoloak aurreikusten dira; baliabide eta zerbitzu publikoen saila lantzea eta haien estaldura Nafarroa guztira zabaltzea; laneratzeko laguntzak; indarkeria-egoeran dauden emakumeek etxebizitza bat eskuratu ahal izatea; eta polizia-jardueran nahiz laguntza eta aholkularitza juridikoaren jarduera homogeneizatzeko, koordinatzeko ekintzak.

- Hirugarren ardatzaren izenburua "Lanbide-prestakuntza emakumeen aurkako indarkeriak identifikatzeko eta aztertzeko" da, eta profesionalen gaikuntza eta prestakuntza azpimarratzen dira bertan, ondorengo helburuarekin: alor horretan erantzukizun zuzena duten profesional guztiek prestakuntza egokia izan dezatela. Prestakuntza eta ikasketako planak egitea aurreikusten da, eta haiek lanbide-gaitasuna pixkanaka handitzea ekarriko du emakume eta gizonen arteko berdintasunean eta emakumeen aurkako indarkerian, etengabeko eta egokitutako prestakuntza sustatuz.

- Laugarren ardatzaren izenburua "14/2015 Foru Legeak ezarritako gaietan eskumenak dituzten erakundeen arteko koordinazioa" da, eta erakundeen arteko lankidetzari eta koordinazioari lotutako neurriak azaltzen dira bertan; haien artean agertzen dira: tokiko esparruan koordinazio-protokoloak prestatzea, bai eta jarduera koordinatu bat sustatzea ere sexu-ustiapeneko helburuak dituen emakumeen salerosketa-arloan.

Kudeaketa-eredua

Planak kudeaketa-eredu bat du eta, haren bidez, kudeaketarako funtsezko elementuak mugatzen ditu, eta baita aplikazio-faseak eta beharrezko koordinazio-sistema ere zuzen eta egoki ezartzeko. Alde horretatik, barneko eta kanpoko eragileen artean bereizten du garatu ahal izateko.

Barneko eragileak dira: Nafarroako Berdintasunerako Institutua bera, emakumeen aurkako indarkeria-arloko ekintza-planaren jarraipena egiteko Departamentuen arteko Batzordea eta Batzorde Teknikoa

Bestalde, kanpoko eragileak dira: emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako arretan eta prebentzioan benetako koordinazioa egiteko Erakundeen arteko Akordioaren Batzorde Iraunkorra, aurrerantzean Erakundeen arteko Akordioa, Erakundeen arteko Akordioaren Jarraipen Batzordea, Akordioko Erakundeen arteko Talde Teknikoak, sexu-ustiapeneko xedeak dituen emakumeen salerosketaren aurkako Foro Nafarra eta Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua dira.

Parte hartzeko prozesua

Aipatu den moduan, planak parte hartzeko bi prozesu izan ditu. Lehenengoa, teknikoagoa, 2015eko abenduan egin zen, eta lantaldeak eratu ziren planaren zirriborroari proposamenak egiteko, eta bertan, emakumeenganako indarkeriaren aurkako Erakunde arteko Akordioko Jarraipen Batzordekideek , sektoreko profesionalek eta Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluak parte hartu zuten.

Ondoren, aurtengo apirilean eta maiatzean, parte hartzeko prozesu ireki bat zabaldu zen, plana jendaurrean jarri zen eta profesionalek, gizarte-eragileek eta biziraundako emakumeek esku hartu ahal izan zuten. Nafarroako Berdintasunerako Institutuko profesionalez gain, 114 pertsonak parte hartu dute, 93 emakumek (% 81,58) eta 21 gizonek (% 18,42). 198 ekarpen egin dira, eta haietatik % 96 kontuan hartu dira. Proposamen ohikoenak emakumeenganako indarkeria-arloan esku hartzen duten profesionalentzako prestakuntza espezializatuaren beharrari lotutakoak izan dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa