(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Anbulantzia bat utzi zaio Goizuetako suhiltzaile boluntarioen parkeari osteguna, 2016.eko azaroak 24


Zaharkituta geratutako aurreko ibilgailu bat ordeztuko du, eta harekin larrialdietako garraio sanitarioaren 40 bat zerbitzu ematen zituzten urtean


Anbulantzia

Goizuetako suhiltzaileei lagatako anbulantzia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak duela gutxi anbulantzia bat utzi dio Goizuetako suhiltzaile boluntarioen parkeari; parke horrek, udalerri horretan eta Aranon bereziki, larrialdietako garraio sanitarioaren 40 bat zerbitzu ematen ditu urtean.

Ibilgailuak aurreko beste bat ordezkatuko du zerbitzu hori betetzeko gehieneko epea gainditu ondoren, hau da, matrikulatu zenetik, hamar urte. Lagatako anbulantzia, oinarrizko bizi-euskarrikoa, Nabaskozeko suhiltzaileen eskualdeko parketik dator, han berri bat izango baitute.

Goizuetako suhiltzaile boluntarioak txandaka aritzen dira lanean eguneko 24 ordutan larrialdietako garraio sanitarioko zerbitzu hori emateko, eta dagoeneko SOS-Navarrak 32 alditan erabili du aurten.

Anbulantziaren lagapena maiatzean Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª José Beaumont suhiltzaile boluntarioak dituzten sei udal nafarrekin (Agoitz, Bera, Goizueta, Izaba, Leitza, Lesaka eta Luzaide) izenpetutako lankidetzako esparru-hitzarmenaren barnean sartzen da.

Suhiltzaile boluntarioen parkeak

Gaur egun, Babes Zibileko Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, Nafarroak guztira 141 suhiltzaile boluntario ditu. Zehazki, 13 Agoizko parkean, 11 Beran, 34 Goizuetan (anbulantzia eramateko laguntzaileak barne), 14 Izaban, 26 Leitzan, 20 Lesakan eta 23 Luzaiden.

Nafarroako Gobernuak aurten 191.000 eurorekin finantzatu ditu suhiltzaile boluntario horien zazpi parkeak. Zenbateko horren zati handiena gastu arruntak ordaintzeko erabili da, esaterako: aseguruak (boluntarioena nahiz ibilgailuena); ibilgailu berezietarako gida-baimenak lortzea; arropa, ekipamendu pertsonala eta material espezifikoa; ibilgailuei lotutako gastuak; anoa-hornidurak eta prestakuntza.

Hainbat inbertsio ere finantzatu dira, adibidez: Berako parkera sartzeko ateak, Goizuetari lagatako anbulantziaren egokitzapena eta ekipamendua, Izabako kamioi bati balazta elektriko bat jartzea, Leitzarako motoponpa eramangarri bat eta Luzaiderako esku hartzeko kaskoak eta linternak erostea.

226 esku-hartze 2016an

Iragan urtean 226 esku-hartze egin ziren, hiriko eta basoko suteak, bilaketak eta erreskateak, bereziki. Gainera, hileko larunbat batean prestakuntza-jarduerak, materiala berrikusteko jarduerak eta erabiltzeko praktikak egiten dituzte. Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile profesionalek ekimen horien jarraipena eta bide-laguntza egiten dute, eta horretarako, zenbaitetan, Gobernuko baliabideak eta ekipoak erabili dira ere, kamioiak, helikopteroak eta material txikiagoa, esaterako.

Suhiltzaile boluntarioen parke guztiek bi kamioi dituzte (haietako bat basokoa, normalean) eta lur orotako beste bi ibilgailu, Goizuetakoak eta Izabakoak salbu; bi toki horietan, lur orotako ibilgailu baten ordez anbulantzia bat eta elurra kentzeko makina bat dute, hurrenez hurren. Agoitzen, gainera, kamioneta bat dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa