(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakaria gazteei gizartean zeregin aktiboa ematearen alde agertu da

ostirala, 2016.eko azaroak 25

Beatriz Chiviteri, Angela Gabarreri, Pobreziaren aurka Borrokatzeko Sareari eta Bilaketari emandako 2016ko Gazteria Sarien banaketa-ekitaldiaren buru izan da

Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos 2016ko Gazteria Sarien banaketa-ekitaldiaren buru izan da gaur eguerdian. Beatriz Chivite Ezkietak, Ángela Gabarre Morenok, Pobreziaren aurka Borrokatzeko Sareak eta Bilaketak jaso dituzte sariak, eta haiek banatuz, "zuen lana bultzatu nahi da eta gazteak lehen lerroan jarri, gure gizartean zeregin aktiboa emanez".

Lehendakariarentzat, gazteengan dago "gizartea eraldatzeko ahalmena, eta hura definizioz zuena den zerbaitekin sustatu behar da: mundu hobeago bat sortzearen alde borrokatzeko energiarekin eta gogoekin, solidarioagoa izango dena, kooperatiboagoa, inklusiboagoa, tolerantzia eta enpatiako gaitasunak garatzen utziko diguten identitate guztiak errespetatuz. Gure betebeharra, helduak izanik, gazteen eskubide eta betebeharrak bermatzea eta zaintzea da, banakako nahiz taldekako ikasketa bat ahalbidetuko duten kalitatezko bide-laguntza eta prestakuntza integral batekin".

 2016ko Gazteria Sariak

Barkos Lehendakaria sarituen aurrean egindako agerraldia. ( irudia handitu )

Alde horretatik, Uxue Barkosek ziurtatu du bere helburua "gazteekin komunikatzeko eta parte hartzeko espazio irekiei eustea dela, benetan erabilgarria izango den entzute aktibo batean lan egiteko". "Izan ere, lan horren erakusle argiena partaidetzako prozesua da bigarren Gazteria Plana abian jartzeko".

Ekitaldian izan dira ere: Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarez, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrera, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari-kudeatzaile Ruben Goñi eta Gazteriako zuzendariorde Adela Gonzalez.

2016ko Gazteria Sariak

Agintarien eta sarituen taldeko irudia. ( irudia handitu )

Ikasketa-ibilbidea

Beatriz Chiviteri buruz, Lehendakariak azpimarratu du, 25 urterekin "ikasketa-ibilbide eta ibilbide profesional sinestezina osatu duela oso gaztea izan arren, Italia, Hong Kong eta Londres artean egindako ikasketa-espedientearekin; bertan ikasi zuen Txinatar Filologia eta Ekialdeko Artearen Historia. Emakume langile filipinarrak edo desgaitasunak dituzten gazteei laguntzeko programetan emandako laguntza ere aipatu du, bai eta irakasle Katmandun egindako lana ere.

Angela Gabarreri dagokionez (Erronkak Gainditzeko Balioaren Saria) Lehendakariak "Chavorrós eta Chavorrís ijitoen gazte-elkartea sustatzeko eta sortzeko erakutsitako indarra" azpimarratu du, emakume ijitoen gizarteratzean oinarrituta, bai eta Nafarroako Gazteria Kontseiluko eta Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Sareko jardueretan izan duen partaidetza ere, 2016ko Gazteria Sarietan ere aitortua; bertan, partaidetza sozialaren saria jaso du eta hura "gazteen eskaerei ikusgaitasuna emateko ahaleginarekin indartzen da, krisi ekonomikoak hainbeste kaltetu dunena, eta horretarako lantalde bat sustatu dute".

1976. urtetik, Bilaketak kultur, kirol eta aisialdiko ekintza pila sustatu ditu, Barkos Lehendakariak gogora ekarri duenez, eta Salvador Gutierrezen irudia nabarmendu du.

Azkenik, zorionak berriz eman ondoren, Uxue Barkosek sariak ongizatea hobetzeko eta gazteen partaidetza sustatzeko balioko duten itxaropena agertu du.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa