(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

700 ikasle parte hartzen ari dira osasun mentala sustatzeko eta estigmaren prebentziorako `Eta nor ez?´ programan ostirala, 2016.eko azaroak 25


Ikasleek estereotipoak aztertzen dituzte eta ikasgeletan esku hartzeko prestatu diren buru-nahasmendu batekin diagnostikatutako pertsonekin harremana dute


Transcripción textual del video

14 eta 18 urte arteko Bigarren Hezkuntzako 700 ikasle parte hartzen ari dira aurtengo ikasturtean ‘Eta nor ez?´ programan; programa hori sortu da, adin goiztiarretatik osasun mentala sustatzeko eta buru-nahasmendua duten pertsonei lotutako estigmaren prebentziorako.

Ekimena Argibide fundazioak sustatu du, osasun mentalaren eta laguntza psikiatrikoaren garapena sustatzeaz arduratzen den erakundeak, Nafarroako Gobernuko Osasun eta Hezkuntzako departamentuekin, `La Caixa´ Gizarte Ekintzarekin eta Caja Navarra fundazioarekin lankidetzan.

14 eta 18 urte arteko Bigarren Hezkuntzako 700 ikasle parte hartzen ari dira aurtengo ikasturtean ‘Eta nor ez?´ programan; programa hori sortu da, adin goiztiarretatik osasun mentala sustatzeko eta buru-nahasmendua duten pertsonei lotutako estigmaren prebentziorako.

Ekimena Argibide fundazioak sustatu du, osasun mentalaren eta laguntza psikiatrikoaren garapena sustatzeaz arduratzen den erakundeak, Nafarroako Gobernuko Osasun eta Hezkuntzako departamentuekin, `La Caixa´ Gizarte Ekintzarekin eta Caja Navarra fundazioarekin lankidetzan.

Programa, ikasturte honetan, lehen lauhilekoan zabaldu da Iruñeko Navarro Villoslada institutuan eta Jesusen Bihotza ikastetxean, Burlatako Ibaialde institutuan eta Tierra Estella institutuan. Zentro bakoitzean bi maila hautatu dira, DBHko 3. eta 4.aren artean eta Batxilergoko 1. eta 2.aren artean. Helburua ikasgeletan osasun mentalari lotutako topikoak lantzea da ikuspegi bikoitz batetik (hezkuntzakoa eta prebentziokoa), buru-nahasmenduarekin esperientziaren bat izan duten pertsonekin izandako harreman zuzenetik abiatuz.

Programa hau ezartzeko, 22.754 euroko aurrekontua dago: % 83 Caja Navarra fundazioak eta La Caixa Gizarte Ekintzak jartzen dute, % 12 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eta % 5 Zabala Innovation Consulting-ek Osasun Mentaleko Foroaren bidez, enpresa horretako plantilla babesten duten proiektu sozialen esparruan.

Ekimena honako hauek aurkeztu dute gaur goizean prentsaurrekoan: Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Dominguezek; Lorena de Simon programako koordinatzaile, Medikuntzako doktore, Burlatako Osasun Mentaleko Zentroko mediku psikiatra eta Argibideren ordezkariak; Hezkuntza Departamentuko Antolamendu eta Aukera Berdintasuneko arloko zuzendari Ander Domblasek; Nafarroako CaixaBank-eko lurralde-zuzendari Ana Diez Fontanak; eta Caja Navarra fundazioko zuzendari nagusi Javier Fernandezek.

Dominguez kontseilariak azaldu duenez, programak helburu hirukoitza du: ikasleek kontzientzia hartzea osasun fisikoa zaintzea bezain garrantzitsua dela osasun mentala zaintzea, esku-hartze goiztiarra sustatzea alor horretako edozein arazo dagoenean eta ikasleek ideia ezkorrak gara ditzaten saihestea nolabaiteko buru-nahasmendua duten pertsonen inguruan. "Gaixotasuna mentala adinez goiz samar sortzen dela badakigu, baina diagnostikoa atzeratu egiten da ezjakintasunagatik edo etiketatzeko beldurragatik, eta bilakaera eskasagoarekin lotzen da. Programa honekin, osasun mentala ikuspegi positibo batetik jorratu nahi da, ikasgeletan ikasle, irakasle eta familien artean garapen emozionala eta komunikazioa erraztuko duten giroa sustatuz, nork bere burua onartzetik eta dibertsitatearen errespetutik abiatuz", adierazi du kontseilariak.

55 minutuko bi saio

Lorena de Simon psikiatrak azaldu duenez, zentro bakoitzean 55 minutuko bi saio programatzen dira. Lehenengoa tailer baten moduan egiten da, eta buru-nahasmenduari lotutako estereotipo nagusiak jorratzen dira ikuspegi psikobiosozial batetik eta desestigmazatzaile batetik; aldi berean, zenbait alderdi lantzen dira: autozainketa eta laguntza emozionala esaterako berdinen taldeen aldetik. Saio horretan psikiatra batek eta buru-nahasmendua diagnostikatutako pertsona batek parte hartzen dute. Bigarren saioan, buru-nahasmendua duten bizpahiru pertsonaren zuzeneko harremana lantzen da, eta haien testigantzen eta esperientziaren bidez ikasleekin solasaldi irekia ezartzen dute, eta baterako gogoeta egiten dute. "Harreman zuzen hori errefusatze-jokabideak aldatzeko estrategia eraginkorretako bat dela frogatuta geratu da" esan du De Simonek.

Esperientzien kontakizunean oinarritutako formatu hori aurrez buru-nahasmendua diagnostikatutako 24 pertsonaz osatutako talde batekin egindako prestakuntza-lanari esker egin daiteke, eta gazteekin era honetako esku-hartzeak egiteko prestatu dira. Haietako hamar dagoeneko aurten programatutako saioetan parte hartzen dira. Erreferentziazko talde hori osatzeko, honako hauen laguntza jaso da: Osasun Mentaleko sare publikoko zentroak, Iruña, Lizarra, eta Tuterako errehabilitazio psikosozialeko zentroak eta Elkarkide, laneratzeaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko zerbitzuen enpresa.

Helburua pertsona horiek (ikastetxeetan esku hartzeagatik ordaindu egiten zaie) gazteei errekuperazio, jabekuntza eta beren egoera naturalizatzeko mezu bat helaraztea da. Programak, hala, kolektibo horretako partaideen errehabilitazio soziala eta lanekoa sustatzeko helburua betetzen du, protagonista den rol batean erakustean bere nahasmenduaren kudeaketari dagokionez eta bere esperientzia positiboa eta erabilgarria den zerbaiten modura planteatzean, irakasteko ibilgailu gisa balio dezakeena.

Saioak egiteko, ikus-entzunezko material jardueren eskuliburu bat dago ikasgelako solasaldia dinamizatze aldera. Ebaluazio-lan garrantzitsua egiten da gainera, berehala nahiz saioak egin eta hilabete batzuk geroago, honako alderdi hauek neurtzeko asmoz: ikasleek gaixotasun mentalaren gainean duten ezagutza-maila, diagnostikatutako pertsonekin duten harremana, haiekiko duten aurreiritziak, era honetako arazo bat izatean laguntza eskatzeko duten prestutasuna eta egindako jarduerei dagokienez zenbaterainoko asebetetze-maila duten.

2017ko lehen seihilekoan `Eta nor ez?´ programaren saio gehiago programatzea aurreikusten da Iruñeko Torre Basoko eta Plaza de la Cruz institutuetan, eta Burlatako Ibaialde Lanbide Heziketako ikastetxean. Ikasleekin egindako ekintza zuzena 2016-17 ikasturtean zehar osatuko da irakasleak trebatzeko aldi berean egingo den programa batekin.

Ana Diez Fontanak aipatu duenez, programa hau "`la Caixa´ Gizarte Ekintzako lehentasunekin bat dator, hau da, Gizarte Ekintzako bere jarduerak gizarte eta laguntzako programen bidez areagotzea, urtean 500 milioi eurora iristen den partida". CajaNavarra fundazioko Javier Fernandezek azpimarratu duenez, proiektuak erakundeak egindako apustuarekin "bat dator erabat", eta "erakunde honek asko baloratzen duen lankidetza-sarean egindako lan batean" sustengatzen da. "Horregatik, Argibideri zorionak eman behar zaizkio", erantsi du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa