(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeak, Tuterak eta Altsasuk Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute hainbat kultura ekitaldirekin astelehena, 2016.eko azaroak 28


Musika eta dantza ikuskizunak, haur jolasak, kontzertu eta proiekzioak antolatu dira


Altxatu rock taldea

Altxatu taldeak kontzertua eskainiko du Iruñean. ( irudia handitu )

Abenduaren 3a, Nafarroako Egunaz gain, Euskararen eguna ere bada, 1949tik eta Eusko Ikaskuntzaren ekimenez; egun horren xedea da euskara adierazpide bereki gisa balioestea eta ingurunean dituen edozein hizkuntzaren parekoa dela ohartaraztea. Nafarroako Gobernuak, lehen aldiz, ofizialki ospatuko du Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an. Kultura ekitaldiak eginen ditu Iruñean, Altsasun eta Tuteran.

Altsasun, “Euskaraz jolastu” haur jolasen ikuskizuna izanen da, euskaraz, Dindaia Fundazioaren eskutik, Iortia plazan, 11:00etatik 13:00etara. Euskarabideak Sakanako Mankomunitatearen eta Altsasuko Udalaren lankidetzarekin antolatu du ekitaldi hori. Herri berean euskarazko zinema ziklo bat prestatu da. Horrela, Jon Abrilen "Neskatoak" dokumentala proiektatu da jada; 3an berean, 20:00etan, "Gutik zura" ikusi ahal izanen da, eta 4an, igandearekin, 17:00etan, "Zikoinak".

Tuteran ere "Euskaraz jolastu" haur ikuskizuna antolatuko da, euskaraz eta gaztelaniaz, 17:00etatik 19:00etara. Ekitaldia Lestonnac Gazteriaren Etxean (Gizarte Etxean) eginen da. Euskarabideak Tuterako Udalaren lankidetzarekin antolatu du ekitaldi hori.

Iruñean programaturiko ekitaldiei dagokienez, “Txantxariak” ikuskizunak kantuekin eta musikarekin jolas egitera deitzen du. 90 eta 120 minutu arteko iraupena du eta 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendua dago. 20:30ean Antoniutti parkean Irunberriko Altxatu hirukotearen kontzertua izanen da. Hirukote honek hainbat kontzertu emanak ditu jada eta hirugarren diskoa ere argitaratua du: "Hegalen indarraz aitzina". Azkenik, irrati-telebistetan egindako lanagatik ezaguna den Oihan Vega DJaren disko-festak bi orduko iraupena izanen du eta, bertan, musika errepertorio zabala eskainiko du, 12.000 wateko soinuarekin eta 35.000 wateko argiarekin.

Haurrentzako ekitaldietan kanpainako logoa duten puxikak banatuko dira eta Oihan Vegaren festan eskumuturrekoak banatuko dira "Euskara gurea, denona" leloarekin. Halaber, jarduera hauek guztiak sustatzeko sare sozialak erabiltzen ari dira. Bideo bat ere grabatuko da, jarduera hauen irudiekin eta parte-hartzaileen lekukotzekin.

Eguraldi txarra eginez gero, Iruñeko ekitaldiak karpa batean eginen dira eta Altsasukoak, aldiz, Burunda frontoira pasatuko dira.

Jakina denez, Nafarroako Gobernuak komunikazio kanpaina bat abiatu du, euskararen irudia eta ospe soziala hobetzeko, bereziki hizkuntza hori ez dakiten herritarren artean. “Sin el euskera, Navarra no se entiende” eta “Euskara gurea, denona” leloekin, kanpaina azaroko bigarren hamabostaldian eta abenduko lehen egunetan garatzen ari da eta abenduaren 3rako antolaturiko ekitaldiekin bukatuko da. Ekimen hau kokatu behar da foru gobernuak duen borondatean, euskararen irudi erakargarri bat sustatzeko eta euskarak Nafarroaren balio positiboekin eta etorkizunekoekin duen lotura indartzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa