(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mezenasgo Sozialak dirua dohaintzan ematen duten eta inolako ordainik jasotzen ez duten bazkideei ere onura egingo die

astelehena, 2016.eko azaroak 28


Nafarroako Ogasunak 6,5 milioiko zerga-arintzea kalkulatzen du gizarte-erakundeei egindako dohaintzengatik, eta 0,58 milioikoa izango zen aurreko "Sozialki Konprometitutako" Zigiluari eusteko


Transcripción textual del video

Mezenasgo Sozial berriak aldian behin diru-kopuru bat era altruistan dohaintzan ematen duten gizarte-erakundeetako bazkideei ere onura egingo die, hau da, ordaintzen dituzten kuotengatik ordainetan ezer jaso gabe.

Taldeko argazkia

Gema Mañú eta Luis Esáin lantaldean parte hartu duten gizarte-erakundeetako ordezkarien alboan. ( irudia handitu )

Mezenasgo Sozial berriak aldian behin diru-kopuru bat era altruistan dohaintzan ematen duten gizarte-erakundeetako bazkideei ere onura egingo die, hau da, ordaintzen dituzten kuotengatik ordainetan ezer jaso gabe.

Mezenasgoaren eredu berri honekin, kulturalari gehitzen zaiona eta "Sozialki Konprometitua" Zigilua ordezten duena, Nafarroako Gobernuak, zerga-abantailen bidez, herritarrek eta enpresek irabazi-asmorik gabeko erakundeei egindako ekarpen ekonomikoak sustatu nahi ditu, ondorengo esparruetan lan egiten dutenak: gizarte-zerbitzuak, garapenerako lankidetza edo emakume nahiz gizonen arteko berdintasuna.

Izan ere, Nafarroako Zerga Ogasunak uste du pizgarri horren hartzaileak diren gizarte-erakundeek "bultzada handia" jaso ahalko zutela beraien dohaintzei dagokienez Mezenasgo Sozial horren bidez, legearekin batera doan memoria ekonomikoan 6,5 milioiko inpaktua izanik. Kenkari horiek "Sozialki Konprometitutako" Zigilua aurreko sistemako proiektuei aplikatuz gero, inpaktua 0,58 milioira jaitsiko zen.

Zehazki, pertsona fisikoen PFEZ aitorpenean % 80ko kenkari fiskala aurreikusten da gizarte-erakundeei dohaintzan emandako lehen 150 eurotarako eta % 35ekoa kopuru horretatik aurrera. Estatu mailan, kenkari horiek % 75 eta % 30ekoak dira, hurrenez hurren, eta erabilera publiko aitortutako erakundeei egindako dohaintzetarako bakarrik.

Bestalde, sozietate gaineko zergan, erakunde onuradunei dohaintzak egiten dizkieten subjektu pasiboek ondorengo onura fiskalak izango dituzte: zerga-oinarria zehazteko, dohaintzen zenbatekoak partida kengarriak izango dira eta, gainera, zergaren kuota likidoan % 20ko kenkari bat egiteko eskubidea izango dute.

Onura fiskal horiek iraungitako "Sozialki Konprometitua" Zigilurako ezarritakoekin alderatzen badira, dohaintza txikietarako pizgarri handiagoak ikusten dira, mikromezenasgoa deiturikoa. Hala, lehengo zigiluaren kasuan, PFEZen egindako kenkariak % 40koak ziren beti; orain, berriz, % 80rainokoak izan ahalko dute lehen 150 eurotan. Sozietateen gaineko zergan, % 20ko kenkariari eusten zaio edozein kopururako. Nolanahi ere, "Sozialki Konprometitua" Zigilua duten proiektuek eta aktibo jarraitzen dutenak urte anitzekoak izateagatik, hemendik aurrera Mezenasgo Sozial berrirako aurreikusitako onura fiskalak jasoko dituzte.

Gizarte-erakundeekin lan komuna egitea

Hauek dira Administrazioko eta gizarte-erakundeetako ordezkariekin Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluaren barnean sortutako lantalde misto baten esparruan lortutako ondorio nagusiak. Ondorio horiek gaur goizean aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Gizarteratze eta Babes Sozialeko zuzendari nagusi Gema Manúk; Nafarroako Ogasuneko zuzendari-kudeatzaile Luis Esainek; eta Cermin-eko Mª Luz Sanzek, lantaldeko gizarte-erakundeen ordezkaritzan.

Mezenasgo Soziala gaur egun Parlamentuan izapidetzen ari da fundazio nahiz babes-jardueren zerga-araubidea arautzen duen Foru Legearen aldaketa batekin. Lantaldearen ondorioak zuzenketa gisa aurkeztuko dituzte orain Nafarroako Gobernua sustengatzen duten parlamentuko lau taldeek, hau da, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos e Izquierda-Ezkerra taldeek.

Lantalde horretan honako alor hauetako langileek parte hartu dute: Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia, Nafarroako Zerga Ogasuna eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua. Gizarte-erakundeen ordezkariak honako hauek izan dira: Cermin, Pobreziaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Sarea, Nafarroako GGKEren Koordinakundea eta REAS. Gainera, lantaldeak Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkari Nagusi Teknikoko abokatu baten laguntza jaso du.

Erakundeei egindako dohaintzak, ez proiektu zehatzei

Mezenasgo Sozialaren pizgarri fiskalak erakunde onuradunei egindako dohaintzei aplikatuko zaizkie, ez proiektu zehatzei, Eskubide Sozialetako Departamentuak edo Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emandako nahitaezko aitortza lortu dutenak.

Erakundeek bete beharreko baldintzak honako hauek dira: irabazi-asmorik ez izatea eta interes publikoko fundazio, elkarte modura aitortuta izatea, Ministerioaren dagokion erregistroan inskribatutako GKE edo gizarte-ekimeneko kooperatibak, bai eta aurreko erakundeen federazio eta elkarteak ere.

Haien helburuak sozialak izango dira eta beraien lana egin behar dute gizarte-zerbitzuetan, garapenerako lankidetzan edo gizon eta emakumeen arteko berdintasunean. Gainera, Nafarroan jarduerak eginda izan behar dituzte azken lau urteetan, jasotako errenten eta diru-sarreren % 70 gutxienez interes orokorreko helburuetara bideratzea, eta Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Foru Legearen betebeharrak betetzea.

Bestalde, administrazio-izapideak errazten dira eta ez da beharrezkoa izango erakundeek beharrezko dokumentazio aurkeztea aipatutako aitortza eskuratzeko eskaerarekin batera; dokumentazio horretan baldintzak betetzen direla egiaztatuko da informazio hori ondorioztatzen denean: administrazio publikoren baten mendeko erregistro baten inskripziotik, Nafarroako diru-laguntza publikoak jasotzetik edo Administrazioren bati dagoeneko emandako dokumentaziotik.

Ezarritako araubidea eskuratu denean, erakundeek Eskubide Sozialetako Departamentuari, hurrengo ekitaldiko lehen zortzi hilabeteetan, ondorengoa eskatu beharko diote: araubide hori mantentzen dela adierazpen arduratsu batean , hau da, baldintzak betetzen jarraitzen dutela. Departamentuak eskaerak 3 hilabeteko gehieneko epean ebatziko ditu.

Gainera, Gizarteratzeko eta Babes Sozialeko zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, "sistema berri honek, gizarte-erakundeei dohaintzak emateagatiko kenkariak nabarmen igotzea ekartzeaz gain, iragazki politiko-administratibo oro desagerrarazten du, gizarte zibilak bere jarduera-eremuan bertan izan beharreko autonomia nahiz askatasuna kentzen zituena".

Argazki-oina: Ezkerretik eskuinera: Edurne Arzelus, REASekoa; Eliana Alemán, Pobreziaren aurka Borrokatzeko Sarekoa; Luis Esáin, Nafarroako Ogasuneko zuzendari-kudeatzailea; Gema Mañú, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusia; Mª Luz Sanz, Cermin-ekoa; eta Ana García Purroy, Nafarroako GGKE Koordinakundekoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa