(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak euskararekin duen eginbidea berretsi eta hizkuntza horren erabilera normalizatuaren alde eginen du

asteazkena, 2016.eko azaroak 30


Heldu den abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izanen denez, adierazpen instituzional bat onetsi du


Heldu den abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izanen denez, Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional hau onetsi du:

Abenduaren 3a, Nafarroaren eguna, Euskararen eguna ere bada. Oroitzapen hori 1949an sustatu zuen Eusko Ikaskuntzak.

Hala bada, abenduaren 3an Nafarroak zer ospatu handia du. Foru Komunitatearen egunak eta haren berezko hizkuntzetako baten egunak bat egiten dute eta biak batzen dira. Izan ere, Nafarroaren historia euskararen historiari loturik doa, historian zehar nafar jendeak hizkuntza hori bere izan duela agertzen baita

Batze edo elkartze hori da Nafarroako Gobernuak euskararen irudia hobetzeko abiatu berri duen kanpainan sustatu nahi izan duen mezua: “Sin el euskera, Navarra no se entiende” / “Euskara gurea, denona”.

Aurten, abenduaren 3an, Nafarroako Gobernuak estreinako aldiz, Euskararen Nazioarteko Eguna ofizialki ospatuko du. Ospakizunak Nafarroako hiru hiritara zabalduko dira: Iruñera, Altsasura eta Tuterara.

Nafarroako Gobernuak berretsi nahi du euskararekin bai eta nafar gizarteari hizkuntza hori normaltasun osoz baliatzeko aukera ematearekin ere duen konpromisoa. Hala berean, berretsi nahi du gure hizkuntzen elkarbizitzarako gizarte adostasuna erdietsi beharra dugula, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea xedea dela.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuak herritarrak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzera animatzen ditu, Nafarroaren Egunari gehitzen zaion eta oroitzapen hura aberasten duen ospakizuna izaki.”


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa