(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 224 ikur frankista identifikatu ditu asteazkena, 2016.eko azaroak 30


Gainera, ikur horiek kentzeko gomendioak onartu ditu, Koordinazioko Batzorde Teknikoak Memoria Historikoaren arloan egindakoak


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki bat hartu du eta, haren bidez, ikur frankisten behin-behineko errolda berresten du, 224 elementuk osatutako errolda. Gainera, ikur horiek kentzeko gomendioak onartu ditu, Koordinazioko Batzorde Teknikoak Memoria Historikoaren arloan egindakoak.

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erabaki bat hartu du eta, haren bidez, ikur frankisten behin-behineko errolda berresten du, 224 elementuk osatutako errolda. Gainera, ikur horiek kentzeko gomendioak onartu ditu, Koordinazioko Batzorde Teknikoak Memoria Historikoaren arloan egindakoak.

Zehazki, orain arte 142 udalerrik eman dute informazioa (hau da, Nafarroan daudenen % 51,6k, biztanleriaren % 76,5), eta 224 ikur identifikatu dira. Haietatik, 220 eraikin eta espazio publikoetan daude (152 plaka edo baldosa txiki etxebizitza-eraikinetan, 53 ereinozdunak, erorien 14 plaka elizetako fatxadetan, eta erregimenari lotutako eszenen koadro bat). Beste laurak monumentuek eta monumentu-multzoek osatzen dute (erorien ohorezko 2 gurutze espazio publikoetan eta erorien 2 monumentu).

Ikur frankistei buruzko erroldak erregimen frankistari lotutako pertsonak goraipatzeko ikurrak, kondairak, aipamenak, sariak, izendapenak, ohorezko tituluak eta gainerako formak jasotzen ditu. Errolda irekia eta behin-behinekoa da, aldagarria izan daitekeelako oraindik ezagutzen ez diren beste ikur batzuk agertuz gero.

Neurri horien helburua, erabakiak jasotzen duenez, "Nafarroako memoria demokratiko bat berreskuratzea da, eta espazio publikotik bake, bizikidetza, askatasun eta demokraziaren balioen aurkako erasoa irudikatzen duten ikurrak erretiratzea". Testuak dio, halaber, "lege-mandatu bat dela, baina memoriaren betebehar bat da ere, gure orainaldirako eta etorkizunerako betebehar etiko bat".

Gomendio nagusiak

Batzordeak egindako gomendioak bost alderdiei buruzkoak dira.

San Fernandoko Gurutze Ereinozduna duen armarria: gurutzea existitzen diren Nafarroako armarri guztietatik kentzea gomendatzen da, 24/2003 eta 33/2013 Foru Legeetan agindutakoari jarraiki. Gurutze hori Francisco Francok 1937an eman zion Nafarroari eta bere armarrian jarri zen 1938ko kolpe militarra babestu zuten boluntario nafarrak omentzeko eta haien errekonozimendua egiteko. Nafarroako armarriko ereinozduna ideia politiko batzuen defentsan tresna modura legeztatzen duen ikur bat da, eta gerrako pertsonen sakrifizioa nabarmentzen du.

- Martir eta eroriak gurtzeko plaka eta elementu eskultorikoak: harrizko eta marmolezko plakak dira, bai eta eraikuntza eskultoriko edo arkitektoniko handiak ere. Kolpe militarraren ondorioz gerra zibilean hildako pertsonen memoria goraipatzeko elementuak dira. Gainera, elementu horietan altxatutako bandoan hildako pertsonen izenak berreskuratzeko elementuak dira, bizikidetzarako bidea egiten uzten ez dutenak gure gizartearen haustura, indarkeria eta gerra oroitzean. Alde horretatik, gomendioak, lehen neurri gisa multzoa erretiratzeko proposatzen du, haren kontserbazioa Vianako Printzea Erakundeari agindutakoa gertatutakoaren memoria kontserbatzeko ondare historikoaren elementu gisa. Hori ezingo balitz egin, ondorengoa proposatzen da: plaka edo elementu eskultoriko eta arkitektoniko bakoitzetik, erregimen frankistaren garaipena goraipatzen duten zati sinbolikoan kentzea, esaterako: armarriak, uztarriak eta datak, Gurutzadaren erreferentziak, Francori egindako erreferentziak, Primo de Riverari, edo goraipatzeko kontsignak, Jainkoagatik eta Espainiagatik Eroritakoak adibidez…

- Etxebizitzaren Institutu Nazionaleko plakak eta Etxeko Ekintza Sindikalarenak: erregimen frankistak institutu hori sortu zuen hirien hazkunde fisikoa kontrolatzeko, bai eta garapen zehatz bateko eredu sozial bat sustatzeko ere, FET eta JONSen mende zegoena. Hala, diktaduraren azken urteetan etxebizitza-multzoak eraiki ziren, eta Sindikatuen Ordezkaritza Nazionalaren eta Institutuaren ikurrak zituzten letrero handiak jarri ziren bertan. Halaber, etxebizitza askotan ikur frankista asko zituzten plaka txikiak jarri ziren, oraindik ikus daitezkeenak. Elementu horiek guztiak kentzea gomendatzen da.

- Seme-alaba kuttunen izendapena: Diktaduran zehar seme-alaba kuttun titulua ematea ohikoa zen, Francisco Francori eta erregimen frankistari lotutako beste pertsona batzuei, beren lana eskertzeko. Alde horretatik, seme-alaba kuttun izendatzeko erabakiak baliogabetzeko gomendatzen da, edozein erakundek sustatutako giza eskubideen urraketa-prozesuetan nolabaiteko erantzukizuna izan dutenei.

- Gerraren goraipamen kolektiboaren auzoa: "Jainkoagatik eta Espainiagatik eroriak" "Aberriaren martiri" bihurtu ziren eta ikur frankisten ardatzean jarri. Zenbait kasutan era kolektiboan erabili ziren (Tuterako Lourdes edo Iruñeko Txantreako auzoen kasuan, adibidez) indarkeria goraipatzeko eta justifikatzeko elementu baten gisa ideia politiko batzuen defentsarako tresna moduan. Hirigintzako "lorpenak" eta erregimen frankistako era guztietakoak 40 eta 50eko hamarkadetan aurkeztu ziren arrakasta modura eta gizarteak garaileen bandoan gerran hil zirenen alde eskerrak eman behar zituen. Izen guztiak kentzeko dio gomendioak.

Kale-izendegiko eta beste espazio publiko batzuetako izenei dagokienez (kiroletakoak, kulturalak edo aisialdikoak), izen guztiak kentzea gomendatzen da. Zenbait kasutan, dokumentatutako justifikazioaren ondoren, eta beraien kultur edo beste era bateko merezimenduei erreparatuz, izen batzuei beste esanahi bat emateko erabakia hartu daiteke, baldin eta indarkeriazko ekintzetan edo giza eskubideen urraketetan parte hartu ez duten pertsonak direla egiaztatuta badago.

Pertsonen zerrenda

Proposatutako ikurren erroldak pertsonen zerrenda bat jasotzen du, eta haiei Frankismoak egindako aitortza kentzea gomendatzen da, izan kale baten izena edo izan Nafarroako seme-alaba kuttunaren izendapena.

Kontuan hartutako irizpidea giza eskubideen urraketetan izandako partaidetzan oinarritzen da, 1936ko kolpe militarraren antolakuntzan emandako laguntzagatik, haren ondoriozko indarkerian izandako partaidetzagatik edo ondoren diktadura-errejimenak antolatutako errepresioan izandako partaidetzagatik.

Hala, proposatutako izenak dira:

Lehenik eta behin: Francisco Franco Bahamonde, Emilio Mola Vidal, José Sanjurjo Sacanell eta José Antonio Primo de Rivera.

Bigarrenik, Luis Orgaz y Yoldi, José Solchaga, José Iruretagoyena, Francisco García Escámez, Rafael García Valiño y Ricardo Rada, además de Tomás Domínguez Arévalo (Rodeznoko Kondea) eta Luis Arellano Dihinx jeneralak; haiei guztiei, 2015ean Gobernuak hartutako erabaki baten bidez, Nafarroako seme-alaba kuttunaren izendapen-izaera kendu zitzaien dagoeneko,

Hirugarrenik, Jesús Clemos eta Félix Marsal (Tuterako Lourdesko auzoan kaleak dituzte), 1936ko kolpe militarraren ondoren sortutako indarkerian izandako zuzeneko partaidetzagatik.

Laugarrenik, José Los Arcos Fernández, Matías Sagardoy Allo, Luis Valero Bermejo, José Luis Arrese, José Antonio Elola Olaso, gobernadore militar eta zibil moduan, hurrenez hurren, errepresio frankistaren urte gogorretan.

Eta bosgarrenik, beste hiru izen gehiago kentzea edo beste esanahi bat ematea proposatzen da: Ángel María Pascual Viscor, Julio Ruiz de Alda eta Víctor Eusa (poeta, hegazkinlari eta arkitekto gisa, hurrenez hurren).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa