(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 57 neurrirekin lagunduko die autonomoen araubidean afiliatuta dauden 50.000 inguru pertsonari asteazkena, 2016.eko azaroak 30


Talde horri laguntzeko politika guztia plan bakar batean antolatzen du, urtean 1.500 alta lortzea espero den sektorea  


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran ezagutu du 2017-2020 eperako Nafarroako Lan Autonomoaren Planaren zirriborroa. Dokumentu horrek 57 neurri jasotzen ditu, jadanik existitzen direnak edo sortu berriak, eta lanean ari diren autonomoen baldintzak hobetzea dute xede, bai eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzea ere.

emakumea

Emakumea lanean.

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran ezagutu du 2017-2020 eperako Nafarroako Lan Autonomoaren Planaren zirriborroa. Dokumentu horrek 57 neurri jasotzen ditu, jadanik existitzen direnak edo sortu berriak, eta lanean ari diren autonomoen baldintzak hobetzea dute xede, bai eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzea ere.

Planak (haren testua esteka honetan kontsulta daiteke osorik) helburu zenbagarri hauek ditu: urtean 1.000 pertsona gehiagok alta ematea langile autonomoen erregistro berezian, eta beste 500 aktibo dauden autonomoek besteren kontura kontratatuak izan daitezela. Planaren amaieran, gainera, hiru urte baino gehiagoko jarduera duten autonomo-kopurua % 73tik % 75era igo nahi da.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik aurkezpenean azpimarratu duenez, talde horrentzat idazten den Nafarroako lehen plan espezifikoa da (47.000 afiliatu ditu). Gizarte Segurantzako afiliatuen % 18 dira, nahiz eta enpresa txikiak eta autonomoak Nafarroako enpresa-sarearen % 90 baino gehiago izan.

Horrenbestez, laguntza-tresnen ikusgaitasuna hobetu nahi da; izan ere, "askotan neurrien behar besteko ulermen desegokiak autonomoek haiek behar bezala erabiltzea eragozten du; horregatik ez dituzte baliatzen", eta baita aurrekontuko partidak ez gastatzea ere, azaldu du Ayerdik. Laguntza horiek etengabe zabalduko dira navarraemprende.com eta portalautonomos.com webguneen bidez.

2017rako 2.078.000 euro izango dituen Planean jendeak parte hartzeko aukera izango du hilabetez, gaurtik hasita. Autonomoei haren berri emateko, ostiral honetan, abenduak 2, aurkezpen bat egingo da "Garapen ekonomikoko ostiralak" hitzaldi-zikloaren esparruan. Hitzaldi horretan aurrez izena emanda parte har daiteke, eta Iruñeko Kondestable jauregian egingo da, 12:00etan.

Neurri nagusiak

Planaren zati handiena langile autonomoaren ahuldade-esparruetan eragiten duten neurriek osatzen dute, eta Administrazioak emandako zerbitzuei buruzkoak dira, kultura ekintzaileari buruzkoak edo sektoreko elkartegintza sustatzeari buruzkoak: leihatila bakar bat ezartzea Nafar Lansarean ekimen berriak izapidetzeko, administrazioa sinplifikatzea…

Hala, Planak, zortzi ildo estrategikoetan banatuta, orientazio eta laguntzeko neurriak jasotzen ditu, hasierako faseetan nahiz proiektuek irauten duten tarte guztian zehar; prestakuntzarako programak, bai eta langabeak ezartzeko laguntza eta pizgarri ekonomiko zuzenak ere; jarduera ekonomikoaren alde egingo duten belaunaldi-aldaketa babestea; sektoreak eskatutako finantzaketa-alderdiak hobetzea; kontsumo, kalitate, lehiakortasun eta berrikuntzarako pizgarriak, emakume ekintzaileari laguntzeko neurriak, ingurune soziala hobetzea eta hazkunderako lankidetza.

Neurriak batzeaz gain, Planak talde horrentzako prestakuntza-eskaintza hobetzeko oinarriak jartzen ditu, haien interesen defentsa (berankortasun eta intrusismoaren aurkako borrokan azpimarra egiten da) eta lan-arriskuen prebentzioa sustatzea.

Plana idazteko orduan honako hauek parte hartu dute: Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak, Nafar Lansareak eta Nafarroako Langile Autonomoaren Kontseiluko autonomoen elkarteek. Planak Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia eta Ekintzailetzaren I. Planaren jarraibideak betetzen ditu.

Ildo estrategikoen araberako neurriak

57 neurrien bidez, Gobernuak zortzi lerro estrategiko azpimarratu nahi ditu:

1. lerroa - Gaitasunak sustatzea.

Beste neurri batzuen artean, autonomoentzako berariazko prestakuntza-eskaintza bat eskainiko da, enpresa-kudeaketan eragina izanik, eta laguntza tekniko kualifikatua ideia berriak abian jartzeko, CEIN; CENIFER eta langile autonomoen elkarteekin lankidetzan.

2. lerroa – Administrazio-zerbitzuak hobetzea:

- Alta berriak sustatzea: itzuli beharrik gabeko laguntzen deialdia 2.000 euroraino LAABen emandako alta berrietarako (Nafar Lansarearen aurrekontua 2017rako: milioi bat euro) eta 2.700 eurorainokoa enpresa berrietarako (Garapen Ekonomikorako Departamentuaren aurrekontua: 300.000 euro).

- Nasuvinsaren hamar lokal publiko erabilgarri jartzeko aukera aztertzea.

- Finantzaketa eskuratzea: 50.000 eurorainoko mikrokredituak abalik gabe, Sodena eta Elkarrekiko Berme Sozietatearen laguntzarekin.

- Autonomoentzako informazio birtualeko puntu bat abian jartzea navarraemprende.com atariaren bidez eta portalautonomos.com berreskuratuz.

- Hiriko merkataritza: ekintzaileentzako laguntzak eta merkatarientzako egoiliar-tarifak.

3. lerroa – Kultura ekintzailea sustatzea:

Planak atal honetan ondorengo neurriak aurreikusten ditu: autoenplegurako orientazioa hezkuntza, unibertsitate eta LHko esparruetan; eta sentsibilizazioko jardunaldiak eta hitzaldiak antolatzea.

4. lerroa – Lan autonomoa finkatzea:

- Berankortasunaren aurka borrokatzea: buzoi anonimo bat prestatzea jardunbide txarrak salatzeko hornitzaileei ordaintzeko epeetan, eta ikuskatzaileen sorrera aztertzea edo daudenak prestatzea berankortasunari aurre egiteko.

- Ezkutuko ekonomiaren eta iruzur fiskalaren aurka borrokatzea: beste neurri batzuen artean, autonomoek Ekintzailetza Planean sartutako laguntza fiskalak eskuratu ahalko dituzte, eta haien artean PFEZen edo Sozietateen % 20ko kenkaria nabarmendu behar da lehen 5 urteetan irabaziak dituztenean.

- Itxiera ekiditeko eta belaunaldi-aldaketa sustatzeko neurriak: ondorengotzarik gabeko negozio-poltsa bat sortzea, establezimenduak berritzeko laguntza, autonomoaren eskubideen defentsa-zerbitzua ezartzea, neurri fiskalak, jarduera berritzeko erraztasunak, besteak beste.

5. lerroa – Emakume ekintzaile eta autonomoen gaineko ekintza-plana:

Emakume autonomoak bera lanaldia murrizteko eskubidea egikaritzeko baldintzak sortzeko haurrak zaindu behar dituenean edo bere lan-bizitza, pertsonala eta familiarra bateragarri egi behar dituenean, ondorengo neurriak daude:

- Laguntza-deialdiak ama ekintzaileen beharretara egokitzea.

- Laguntzaren eraginkortasuna hobetzea haurdun dauden emakume autonomoentzat eta amatasun-baja hartu aurretik pertsona bat kontratatzen dutena, ondorengo xedearekin: beharrezko prestakuntza ematea amatasun-bajaren ondorioz ordezkatu behar duenean bitartekotasun-kontratuaren bidez.

- Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluan lantalde bat sortzea kolektibo autonomoan genero-desorekako egoerak edo erantzukizun bateratu falta hauteman eta saihesteko, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren laguntzarekin.

6. lerroa - Arriskuen prebentzioa eta lan-osasuna.

- Egoeraren azterketa eta sentsibilizazioa prebentzioa hobetzeko eta ezbehar-maila murrizteko AT/EP bidezko kotizazioa sustatuz (lan-istripua /lanbide-gaixotasuna) gaur egun % 20aren azpitik. 2019an % 24ra iristea da asmoa.

- Laneko Ezbehar Mailaren Behatoki Iraunkor bat sortzea autonomoen kasuan; eragile publiko eta pribatuek parte hartuko dute (elkarrekiko administrazio nagusiak, autonomoen elkarteak…), eta bertan, kolektiboko lan-istripuen aldagai eta arrazoi guztiak aztertuko dira eta hobekuntzak proposatuko.

7. lerroa – Babes soziala eta porrotaren aurrean.

Gobernuaren iritziz, ezin da langabeen artean bereizketarik izan kotizatzen duten araubidearen arabera. Nafarroan % 10era ez dira iristen jarduera eteteagatik kotizatzen duten autonomoak, eta haien % 80ra, prestazio hori behar izan dutenean beraien negozia itxi izanagatik, ukatu egin zaie. Horregatik, jarduera eteten duten autonomo gehienak babesik gabe eta babes sozialik gabe geratzen dira. Horretarako, bi neurri proposatzen dira.

- Bermatutako Errentaren LFn sartutako babes sozialeko neurriak eskuratzea baldintzak betez (416 euro sei hilabetez). Prestazio horrekin batera prestakuntza-ekintzak izango ziren eskatzailea lan-merkatuan sartzeko aukera handiagoak izan ditzan.

- Pizgarriak izatea eta laguntza-neurriak bigarren aukera baliatu eta berriz ekin nahi duten pertsonentzat, gainerako ekintzaileen baldintza beretan.

8. lerroa – Kolektiboaren kokapena hobetzea.

Alor honetan, laguntzak aurreikusten dira elkartegintzarako, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua dinamizatzeko, sinergiak bilatzeko elkarrekintzarako, elkarte horiek administrazioekin dituzten harremanak hobetzeko, edo ekintzaileen proiektuak navarraemprende.com webgunean jakinarazteko.

Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua Plana jarraitzeaz arduratuko da.

50.000 autonomo inguru

2016ko irailean Nafarroan 47.218 afiliatu zeuden Langile Autonomoen Araubide Berezian, duela urtebete baino % 1 gehiago. Kopuru guztitik, 27.438 (% 58) pertsona fisikoak dira eta gainerakoak, sozietateak (sozietate-izaerarekin alta emandako autonomoak), Gizarte Segurantzan afiliatutako guztien % 18.

Autonomoaren Lan Planean aipatzen denez, egunero Nafarroan beraien jarduera finkatzen duten autonomo gehiago dago: hiru autonomotatik bi ia pertsona fisikoak dira, "autonomoak izenak dioen moduan"; % 64,9 bost urte baino gehiago dute bere negozioa martxan, eta ehuneko hori % 73ra igotzen da bere jarduera zuzentzen badute autonomoen kolektiboaren barnean hiru urte baino gehiagoz izanik. Horren aurrean, ekintzaile nafarren % 12,1ek bakarrik, 3.300 inguru, hasi dute beren jarduera beren kontura duela urtebete baino gutxiagotik.

Pertsona fisikoak diren autonomoetatik, 4.487 langileak zituzten beren kargura 2016ko irailean. Zehazki, besteren kontura 9.065 pertsona kontratatuta dituzte. Pertsona horiek sortutako enplegua igo egin da: 2015eko irailean 8.659 ziren eta 9.065, aurtengo irailean, hau da, termino absolutuetan 406 enplegu gehiago, ia % 5eko igoera.

Afiliazio guztia kontuan hartuta, gizonak % 67 dira eta % 33, emakumeak. Adinaren arabera, 55 urtetik gorakoak gehiago dira. Kolektibo honetako erdia batzen duten hiru jarduera ekonomiko daude: merkataritza, eraikuntza eta nekazaritza. Partaidetza txikiagoarekin, nabarmendu behar dira ere sektore hauek: industria, ostalaritza eta jarduera profesionalekin, zientifikoekin eta teknikoekin lotutakoak.

Hala, Nafarroako autonomoaren profila honako hau da: gizonezkoa, 40 eta 54 urte artekoa (55tik gorakoek presentzia handia izan arren), bere jarduera soldatapeko inor izan gabe, jarduera bakarrarekin, espainiarra, negozioan bost urte edo gehiago, eta kotizazioaren gutxieneko oinarria kotizatzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa