(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Biriketako minbizia da Nafarroako 45-64 urte arteko emakumeen lehenengo heriotza-arrazoia, bularrekoa bigarren postuan utzita ostirala, 2016.eko abenduak 2


Kasuen % 85 tabakoari lotuta daude, berriki sortutako Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak patologia horri buruz egindako azterketaren arabera


Biriketako minbizia Nafarroako 45 eta 64 urte arteko emakumeen artean lehenengo heriotza-arrazoi bihurtu da, eta bularrekoa bigarren postuan utzi du orain. Hala ondorioztatzen da berriki sortutako Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak (OSCN) patologia horri buruz egindako azterketa batetik.

Azterketak egiaztatzen du, gainera, biriketako minbiziagatiko heriotza-tasa 65 urtetik beherako emakumeen artean bostgatik biderkatu dela azken 20 urteetan; adin-tarte bereko gizonezkoetan, berriz, jaitsi egin da 2011 eta 2015 artean. Joera hori Europar Batasunean ere erregistratzen da; han, gizonezkoen heriotza-tasa % 20,8 jaitsi da, eta 2003 eta 2014 artean, aldiz, % 71,9 igo zen.

Bestalde, azken bost urteetan biriketako minbiziak eragindako heriotzak heriotza guztien % 5,7 ziren eta minbiziagatik hildako pertsonen % 19,5. 2008 eta 2010 artean, urtean 363 kasu diagnostikatu ziren batez beste, haien % 80 gizonezkoetan. Kasuen % 85 tabakoari lotuta dagoela uste da.

Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia

Nafarroako biriketako minbiziaren egoerari buruzko azterketa hori berriki sortutako Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak egindako lehenengoetako bat da. Behatoki hori Nafarroako osasun kolektiboari buruzko informazio guztia sortu, aztertu, batu, antolatu eta komunikatzeko tresna bat da; horrenbestez, administrazio publikoek eta osasuneko beste eragile batzuek beraien politikak eta jarduerak lurralde-eremu bakoitzera egokitu ahalko dituzte eta desorekak murriztu.

Osasun-gaiei dagokienez, behatokiaren jardueraren esparruetako bat, haurren obesitateari eta osasun-desorekei buruzko azterketak egin dira gainera, honako hauek aztertuz: gaixotasun kroniko eta errenta-mailaren arteko harremana, jaiotzean dagoen bizi-itxaropena eskualdeka eta osasun-zonaldeka, heriotza-tasa eta ikasketa-maila, edo tabakoaren kontsumoa eta ikasketa-maila, besteak beste,

Halaber, behatokia Nafarroako osasun-egoeraren profil bat egiten ari da gaur egun zonalde geografikoen arabera, maila ezberdinetako osasuneko adierazle batzuk aztertuz: Nafarroa, Osasun Arloa; eskualdea; eta Osasunaren Oinarrizko Zonaldea. Osasun Zonaldearen profilaren barnean 25 adierazle sartzen dira, haien artean: biztanleria zahartzea, pobrezia-arriskua, hezkuntza-mailak, langabezia, bizi-itxaropena, heriotza-tasa goiztiarra, diabetesa, gehiegizko pisua, tabako eta alkoholaren kontsumoa, edo haurrentzako txerto-estaldura. Zonalde bakoitzerako profilak hurrengo urteko lehen sei hilekoan egingo direla aurreikusten da, eta baita Nafarroako batez bestekoari dagokionez ere. Horrenbestez, osasun-arloan inplikatutako tokiko gizarte-eragile guztien lana erraztuko da.

Behatokiak sortutako informazio guztia OSCNren webgunean izango da eskuragarri; haren bidez egindako azterketen emaitzak zabalduko dira eta herritarrek egindako iradokizun nahiz ekarpenak jasoko.

Proiektu estrategikoa

Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak legealdi honetan duen proiektu estrategikoetako bat da, Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioei jarraiki. OMEk "osasun-adimen bat" erraztea onartu du osasun komunitarioaren behatokien misio orokor gisa; hari esker, tokiko osasun-beharrei hobeto erantzungo zaie, eraginkortasun handiagoarekin, askotariko sektore, erakunde, elkarte, enpresa eta gizarte zibilaren artean lankidetzan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa