(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 2016ko PFEZ aitorpenerako simulagailua aktibatu du astelehena, 2016.eko abenduak 5


2017ko udaberrian aurkeztuko den aitorpenari buruzko orientazioa emateko tresna da


Nafarroako Zerga Ogasunak 2016ko diru sarrerei dagokien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) aitorpenerako simulagailu ofiziala aktibatu du dagoeneko. 2017ko udaberrian ofizialki aurkeztuko den aitorpenaren emaitzari buruz orientatzeko tresna bat da, eta erabaki fiskalak hartzea errazten du aurtengo urtea amaitu aurretik, bereziki kenkariez baliatzen diren zergadunentzat, pentsio-planei edo etxebizitza-planei dagozkienak, esate baterako.

2015ean, abenduan aplikazioak 13.000 sarrera baino gehiago izan zituen bere errenta-aitorpenaren kalkulu bat lortzeko eta beraien ekarpenak urte fiskala amaitu aurretik egokitzeko.

Simulagailu honen erabilera anonimoa da, eta informazio-izaera baino ez du. Aplikazioa eskuratzeko ez da inolako baimenik behar. 2016ko diru-sarrerei buruzko datuak sartu ondoren, sistemak errenta-aitorpenaren emaitzaren kalkulu bat egiten du 2016an indarrean izan den araudiari jarraiki; beraz, 2015ean jadanik onartutako erreforma fiskala sartuta du.

Proba honekin aitorpenaren emaitza aurrera daiteke, baina ez da, inolaz ere, loteslea zergadunarentzat eta Ogasunarentzat, simulagailuak ez baititu sartutako datuak gordetzen. Tresna hau erabiliz zergaduna orientatu egin nahi da, eta ez du inolaz ere aitorpen formal bat aurkeztetik salbuesten 2017ko bigarren hiruhileko kanpaina zabaltzen denean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa