(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baztango Udala, "Alokairuen poltsa" programaren kolaboratzaile aitortu duten tokiko lehen erakundea asteazkena, 2016.eko abenduak 7


Foru Gobernuak eta erakundeak bat egingo dute bailaran hutsik dauden etxebizitzak detektatzeko eta mobilizatzeko


Baztango alokairuak

Joseba Xabier Otondo, Laparra lehendakariordea, Florentino Goñi zinegotzia eta Javier Etayo. ( irudia handitu )

Foru Gobernua eta Baztango Udala elkarlanean arituko dira hutsik dauden etxebizitzak detektatzeko eta mobilizatzeko, etxebizitza horiek okupatze aldera eta etxebizitza eske daudenen esku jartze aldera. Horrela ageri da gaur goizean, Elizondon, Giza Eskubideetako lehendakariorde eta Nasuvinsa sozietate publikoko (Lurzoruaren eta Etxebizitzaren Nafarroa) lehendakaria den Miguel Laparrak eta Baztango Udaleko alkatea den Joseba Xabier Otondok sinaturiko hitzarmenean.

Hitzarmenaren arabera, Baztango Udalak konpromisoa hartuko du bizilagunei "Alokairuen poltsa" programaren berri emateko eta programa hori hedatzeko, bizilagunek beharrezko izapideak egin ditzaten etxebizitza eskatzeko nahiz etxebizitzak zuzenean Udalean eskaintzeko; era horretan, kudeaketa herritarrengana hurbiltzea eta kudeaketa hori arinagoa izatea lortuko da. Halaber, programa honen bitartez etxebizitza errentan ematen duten jabeei salbuespen fiskalak emateko aukera aztertuko du.

Horrez gain, gogoratu behar da, aurten, Foru Gobernuak erabaki zuela "Alokairuen poltsa" Nafarroako udalerri guztietara zabaltzea. Programa honetarako etxebizitza uzten duten herritarrek, besteak beste, berme hauek izango dituzte: errenta egun zehatzean eta ziurtasun osoz kobratzea, etxebizitza egoera onean itzultzea eta etxebizitzaren gaineko arrisku anitzeko asegurua kontratatzea (Nasuvinsaren kargura), etxebizitzan gerta daitezkeen ezbeharrak estaltzeko. Informazioa eskuratzeko, jabeek honako bide hauek erabil ditzakete: 848 420601 telefono-zenbakia, Nafarroako Gobernuaren web orria: www.vivienda.navarra.es eta Baztango Udaleko bulegoak.

Nasuvinsa enpresa publikoa arduratzen da maizterrak bilatzeaz, bitartekaritza-lanak egiteaz eta kontratua gauzatzeaz. Errentariek errentaren gaineko %90, %75, %50 edo %25eko diru-laguntzak eskura ditzakete, haien diru-sarreren arabera.

Giza Eskubideen Departamentuaren helburua da etxebizitza gehiago eskaintzea babestutako alokairuaren erregimenean; horretarako, legealdi honetan, 400 bat higiezin adskribatu dira Alokairuen Poltsara. Gainera, etxebizitza hutsak merkatuan jartzea iraunkortasun-neurri garrantzitsua da, gutxiegi erabilitako baliabidea berrerabiltzen eta herri-guneak dinamizatzen laguntzen baitu.

Hitzarmena lau urtekoa izango da, eta luzatzeko aukera ere egongo da. Udalak, hitzarmenaren arabera, etxebizitzak birgaitzea eta mantentzea ere sustatuko du bizilagunen artean, eta Eraikinen Ebaluazioaren Txostena garaiz eta forman aurkeztuko du.

%50era bitarteko laguntzak etxebizitzak birgaitzeko

Aipatu behar da Etxebizitzaren gainean laster onartuko den Legearen arabera, tokiko erakundeentzako %50era bitarteko laguntzak emateko aukera aurreikusten dela etxebizitza hutsak birgaitzen badituzte alokairuan emateko. Era berean, udalerrietan alokairuko etxebizitza berriak sustatzeko baimena ematen die, herritarren eskaria betetze aldera.

Testua datorren abenduaren 15ean onartuko da, eta eraikinen eta etxebizitzen birgaitze babestua ere bultzatu nahi da, horretarako laguntzak %5 eta %40 artean gehituaz.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa