(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimen 71 kasu artatu ditu ostirala, 2016.eko abenduak 9


Ollo kontseilariak eta Alvaro Baraibarrek bake eta bizikidetzako jardueren balantzea aurkeztu dute


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Biktimak Artatzeko Bulegoak 2016an 71 kasu artatu ditu edo harremanetan jarri da; haietako 50 terrorismoaren biktimak dira eta 21 indarkeria politikoarenak, Foru Gobernuak kolektibo horietarako abian jarritako arreta pertsonalizatuko programen barnean.

Hala azaldu du gaur goizean Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Alvaro Baraibarrek 2016an egindako bake nahiz bizikidetzako politika publikoen balantzearen aurkezpenean. Ekitaldia Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren barnean dago (bihar, larunbata, hilak 10).

Nafarroako Gobernuko Biktimak Artatzeko Bulegoak 2016an 71 kasu artatu ditu edo harremanetan jarri da; haietako 50 terrorismoaren biktimak dira eta 21 indarkeria politikoarenak, Foru Gobernuak kolektibo horietarako abian jarritako arreta pertsonalizatuko programen barnean.

Hala azaldu du gaur goizean Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Alvaro Baraibarrek 2016an egindako bake nahiz bizikidetzako politika publikoen balantzearen aurkezpenean. Ekitaldia Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren barnean dago (bihar, larunbata, hilak 10).

Azaldu duen moduan, programa horien helburua biktimei Gobernuaren eta Nafarroako gizartearen elkartasun beroa eta eraginkorra, hurbiltasuna eta enpatia erakustea da bizi izan duten justizia ezaren aurrean; beraien kontaketa entzutea eta beharrei erantzutea; erreparaziorako eta partaidetzarako bideak eskaintzea memoria eraikitzeko prozesuetan, eta bizikidetza berreraikitzea.

Artatutako eta harremana izandako terrorismoko biktimen 50 kasuetatik, 40 Nafarroan hildakoei dagokie, 13 Foru Komunitatetik kanpo hildako 13 nafarri, eta 3 gaur egun Nafarroan bizi diren eta nafarrak ez diren biktimei. Gainera, oinarri politikoa duen indarkeriaren 21 biktima artatu dira.

Programa hori Nafarroako Gobernuak sustatutako politiken barnean sartzen da, giza eskubideak nahitaez betebeharreko arauen esparru bat baino gehiago diren testuinguru batean. Marko etiko eta politiko bat dira ere, eta Foru Gobernua harekin guztiz konprometituta dago lan egiteko garaian, hiru alorretan garatzen duena: memoria historikoa, terrorismoaren eta oinarri politikoa duen indarkeriaren biktimak; eta bizikidetza eta aniztasunari errespetua.

Memoria Historikoa

Memoria Historikoaren esparruan, jarduera nagusiak gorpuak hobitik ateratzeko programan oinarritu dira, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin (100.000 euro): Ibero, Olabe eta Usetxiko hobiak, eta Otsaportillo eta Gazteluko leizeak, 41 gorpu berreskuratu dira eta 16 pertsona identifikatu (3 Iberon, 4 Otsaportillon, 7 Gaztelun eta 2 gehiago Lekaunen –gorpuak hobitik ateratzeko aurrez egindako lana). Hobitik ateratako gorpuzkiak identifikatzeko sortutako DNA-bankuari dagokionez, 61 espediente irekita daude jadanik eta 25 lagin jaso dira guztira.

Gainera, "Memoriadun eskolak" proiektua azaldu da; unibertsitatez kanpoko irakasleentzako memoriaren tokiei nahiz ibilbideei buruzko prestakuntza-ikastaroa da, eta 35 ikastetxek eta 58 irakaslek parte hartu dute bertan.

Bizikidetza

Bizikidetzaren arloan, "Bakearen eta bizikidetzaren aldeko toki-erakundeak" izeneko programa aipatu behar da, eta bertan, 32 udalek parte hartzen dute hainbat jarduera eginez, esaterako: toki-erakundeetako langileak prestatzeko ekitaldiak, foroak, kanpainak eta ekintzak; edo irabazi-asmorik gabeko erakundeek egindako antzeko ekintzetarako laguntza-deialdiak, bizikidetza hobetzeko nahiz giza eskubideen urraketen biktimekin lotuta.

Aipatu behar da, halaber, Nafarroako ikastetxeetako jarduera-programa tolerantzia, elkartasun, errespetu, gatazken eta giza eskubideen ebazpen positiboaren balioak sustatzeko, eta Nafarroa guztiko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta LHko 56 ikastetxek parte hartzen dute, publikoak eta pribatuak: 9.015 ikasle, 455 irakasle eta 535 guraso, programatutako 138 jarduerarekin (54 euskaraz eta 84 gaztelaniaz), eta 100.000 euroko aurrekontu du.

Jarduera horiei sentsibilizazio soziala sustatzeko antolatutakoak erantsi behar zaizkie, eta haietan 3.400 bat pertsonak parte hartu dute: apirilean "Bake eta bizikidetzaren aldeko jardunaldiak" antolatu ziren (1.000 pertsona); Bakearen Eguna ospatu zen Tuteran irailaren 21ean Francisco Etxeberria eta memoriaren gaineko elkarteak aintzatetsiz, eta Iruñean irailaren 23an kontzertu bat egin zen (700 pertsona); errepresaliatutako irakasleen inguruko hitzaldiak (Iruña, iraila, 1.230 pertsona); eta "Faxismoa eta Memoriaren tokiak" (urria, 520 lagun). Azkenik, gazteen indarkeriari eta komunitate islamiarrei buruzko departamentu arteko mahaien sorrera aipatu behar da.

Ekintza horiek Nafarroako Gobernuak sustatutako politiken barnean sartzen dira, eta honako hauetan oinarritzen dira: pertsona eta giza eskubideak errespetatzeko eta sustatzeko konpromisoak; indarkeria ukatzea eta legez kanpo uztea edozein ideia edo proiektu babesteko bide gisa; biktima guztien egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea babestea; memoria kritiko baten zeregina bizikidetza eraikitzeko orduan, bai eta gure komunitateetan izandako giza eskubideen urraketa guztiak argitzea ere; bakearen kultura nahiz errespetu, demokrazi eta bizikidetzaren balioak sustatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa