(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Lindus 2” proiektuak aurten 83 espeziatako 400.000 hegazti migratzaile baino gehiago aztertu ditu, Nafarroatik igarotzean ostirala, 2016.eko abenduak 9


Espainia-Frantzia-Andorra lurralde-lankidetzarako programa eragilearen barnean dago eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du


Zikoina-talde bat beraien migrazio-mugimenduan. ( irudia handitu )

2016ko abuztu eta azaro artean, Lindusko muinoan, Auritz eta Luzaide udalerrien artean, 83 espeziatako 402.340 hegazti migratzaile ikusi dira. Gehienak usoak izan dira, 300.000 inguru. Gehien ikusi den beste espeziea kurrilo arrunta izan da (53.781). Eta harrapari ugarienak, erle-txori europarra (4.997), miru gorria (4.699), miru beltza (1.741) eta zikoina zuria (1.591).

Datuak "Lindus 2" mugaz gaindiko lankidetzarako programaren esparruan egindako azterketatik atera dira; programa hori hiru hilabetez egin da, eta Lindusko muinoan jarritako behatokian izan ziren ornitologo profesionalen partaidetza izan du; bertan, paseko hegaztiak eta zonaldean bizi direnak identifikatzeko eta zenbatzeko lanak egin dira.

Egun batzuetan azterketan parte hartutako pertsonek hegaztien migrazioak dakarren ikuskizun naturalaz luze eta zabal gozatzeko aukera izan dute. Zehazki, urriaren 29an eta 31n 123.000 eta 84.000 uso ikusi ziren hurrenez hurren, Pirinioak zeharkatzeko egindako saiakeran. Urriaren 9an 448 miru gorri ikusi ziren. Eta abuztuaren 26an, 1.097 erle-txori europar.

Hegaztiek klima-aldaketaren aurrean duten jarrera

Migrazioaren azterketa sistematikoak hegaztien populazioan aldaketak hautematen laguntzen du, maila kontinentalean nahiz iragankor bihurtzeko orduan. Datu luze askori esker, pasatzeko fenologian nahiz espezien ugaritasunean aldaketak hauteman daitezke.

Hegaztien migrazioaren azterketa (Pirinioen bidez) laguntzen du ekosistemetan nahiz lurzoruaren erabileretan nahiz Europako hegazti-populazioen egoeran izaten diren aldaketak hobeto ezagutzen. Planetaren tenperatuta igo dela ikusirik, hegaztien fluxua aldatzen dira.

Espezie batzuek beraien bidaiak aurreratzen dituzte, beste zenbaitek atzeratu edo aldatu. Nolanahi ere, beharrezkoak dira datu-sorta luzeak izatea kudeaketako neurri egokiak finkatu ahal izateko. Oro har, sasoi beroa izan da, hego-haizea nagusitu da denboraldiaren zati handi batean. Iraupen luzeko fronte bat baino ez da izan azaroan, eta horrek ez du utzi behaketa jardunaldi bat baino gehiagotan egiten.

Kiropteroen monitorizazioa

Aurtengo kanpainan Nafarroako Gobernuak ahalegin bat egin du kiropteroak (saguzarrak) monitorizatzeko teknikak ezartzeko. Jakina denez, ale askok Pirinioak uda amaieran zeharkatzen dute, Europa erdialdetik eta iparraldetik datozenak eta haietako zenbait Nafarroan geratzen dira hibernatzen; beste zenbaitek, berriz, eskualdea zeharkatu eta penintsulako barnealdeko beste eskualde batzuetan banatzen dira.

Nolanahi ere, fenomeno honen datu asko oraindik ez dira ezagutzen, animalia horiek hautematea eta identifikatzea zaila delako. Horregatik, aurten kamera termiko bat eta ultrasoinuen detektagailuak erabili dira ugaztun horien tokiak eta datak identifikatzeko Pirinioetatik pasatzean.

Identifikatutako hegazti batzuk, saguzar txikiak edo ertainak esaterako, 1.500 kilometro egiteko gai dira beraien hazkunde-eremuetan zehar (Europa iparraldea) eta hibernaziokoetan (Iberiar Penintsula); adibidez, Ultzamako ibarreko saguzar txiki eraztunduna ondoren Belgikan berreskuratu zen. Askok hemen igarotzen dute udazkena eta negua; beraz, beraien ibilbideak eta kontserbazioa funtsezkoak dira kontinenteko populazioak mantentzeko.


Kurrilo arruntak. ( irudia handitu )

Lindus 2 proiektua hegaztiak eta ezagutzak eta migrazio-teknikak (haietako asko, oso konplexuak) proiektuan parte hartu nahi duten interesdunei hurbiltzeko aukera bakarra da, eta Lindus ingurumeneko eta eskolako sentsibilizazio-puntu bihurtzen dute Nafarroako behatzaile berrientzat. 2010 eta 2012 urteen artean egindako Lindus proiektuaren jarraipena da, eta 2013ra zabaldu zen. Aurreko proiektu horretan zehar mi milioi hegazti migratzaile baino gehiago monitorizatu ziren.

Lindus 2 2018ko abendura bitarte egingo da, hau da, proiektua nahiz laneko zonaldea aztertzeko eta ezagutarazteko hiru denboraldi. Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen barnean dago (POCTEFA 2014-2020), eta finantzaketaren % 65 EGEFen esku dago. Nafarroako Gobernuaren, haren GAN-NIK enpresa publikoaren (Gestión Ambiental de Navarra, S.A), Aurizko Udalaren, SEO/BirdLife y la Ligue Pour la Protection des Oiseaux-en (LPO-Akitania) arteko mugaz gaindiko lankidetza-lana da, eta Nafarroa, Akitania eta Aragoiko lurralde zabal bat hartzen du.

Aipagarria da proiektua ingurumeneko sentsibilizazio-elementu bat dela ere, partaidetza arloko lan guztietan laguntzen duten ingurumeneko boluntarioentzat zabalik baitago. 2016ko iraileko jardunaldi ornitologikoari esker, bertaratutako askok eraztuntzearen teknika estreinakoz ikusi ahal izan zuten, Ornitolan enpresak egina, eta enpresa horrek berak egiten du Lindusko muinoa zeharkatzen duten hegazti migratzaileen monitorizazioa ere.

Nafarroa Europako mendebaldeko ibilbide migratzailearen erdian dago. Urtero milioika hegazti pasatzen dira lurralde honetatik. Espezie askok nahiago dute lur gainetik hegan egitea itsaso gainetik egitea baino, eta hegoaldeko tokietarainoko bidean edo Afrikaraino, hegaztiek bide horretan Pirinioekin topo egiten dute. Beraz, Nafarroako Pirinioen eta Kantauri itsasoaren arteko korridoreak (baldintzak aldekoak diren garaitan) hegazti asko pilatzen ditu.

Datu zientifikoak lortzeaz gain, landa-lan zorrotzari esker, tokia turismo ornitologikorako helmuga gisa sustatu nahi da, proiektua eta zonaldeko turismo-baliabideak hedatuz boluntario parte-hartzaileen artean, bai eta esperientzia ezagutzera datozen bisitari nahiz turisten artean ere. Birding izenekoak zonaldean indar handia badu ere, hurbileko herriak ez dira atzean geratzen, Auritz bereziki eta zonaldeko ostalaritza-establezimenduak, bertan gastronomiaz, paisaiaz gozatu baitaiteke eta atseden hartzea zentzumenetarako sari bat da.

Udazkenean bereziki, migrazioa bere onenean topa daiteke. Landa-lana egiteko ezinbesteko tresnetako bat 2011n Lindusko muinoan egindako eraikuntza da, lantaldearen aterpe-behatokia, eta bertan atseden hartu eta aurreko egunetan bizitako esperientziak partekatzen dira Pirinioak irekitzeko zain daudenean eta lainoa eta euriteak urruntzeko zain daudenean. Pirinioetako mendebaldeko muturrean dagoen muino hori puntu estrategikoa da duen altueragatik eta kokapen geografiko estrategikoagatik; hala, Europa guztiko hegazti migratzaileak ikusteko puntu garrantzitsuenetariko bat da.

Puntu horretatik Europako harrapari migratzaileen % 90 igarotzen dela kalkulatzen da, bai eta Iberiar Penintsulara heltzen diren populazio migratzaile asko ere, esaterako: miru gorria, zikoina beltza, kurrilo arrunta, pagausoa eta txoloma. 2010. urteaz geroztik, Lindusko muinoa bi milioi hegazti migratzailek baino gehiagok zeharkatu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa