(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua iragan ostiraletik NPEren laguntzen 28,8 milioi euro ordaintzen hasi da astelehena, 2016.eko abenduak 12


Bigarren ordainketa da, iragan urrian beste 52,2 milioi euro ordaindu ondoren


Gobernuak aste honetan NPEren 28,8 milioi euro ordaintzen hasi da.

Nafarroako Gobernua iragan ostiraletik 28,8 milioi euro ordaintzen hasi da NPEren (Nekazaritza Politika Erkidea) 23.496 laguntzatarako. Zenbateko hori urri eta azaro artean dagoeneko ordaindutakoari (52,2 milioi) gehitu behar zaio, hau da, 81 milioi guztira, egin daitezkeen ordainketen % 93.

Laguntzak zenbait lerrori dagozkie: oinarrizko ordainketa, ordainketa berdea eta hainbat laborantzari eta ganadu-ekoizpenari emandako laguntzak. Hala, zenbateko handienak oinarrizko ordainketarako, 17,9 milioirekin (11.715 titular), eta ordainketa berderako dira, 9 milioirekin (8.379 titular).

Gainerako laguntzak honako hauek dira: behi ume-hazleak: 682.457 euro (957 titular); esnetarako behiak: 637.836 (177 titular); laborantza proteinadunak eta olio-lihoak: 284.031 euro (1.810 titular); eraldatzeko tomateak: 125.521 euro (134 titular); arroza: 58.397 euro (101 titular); erremolatxa: 40.754 (16 titular); oskoldun fruituak: 6.826 euro (205 titular); eta kalitatezko lekak: 1.551 euro (2 titular). Aipagarria da titular berbera laguntza-lerro batean baino gehiagotan egon daitekeela.

Egokitutako laguntzetatik (abeltzaintza eta azalerak) dagokion zenbatekoaren % 90 ordaindu da, eta egokitu gabeko laguntzetatik (oinarrizko ordainketa eta ordainketa berdea), % 95. Aplikatutako segurtasun-koefiziente horiek sortu dira estatu-mailan erreserba nazionalari eskatutako gehiegizko aurrekontu batek eraginda. 2017ko lehenengo hiruhilekoan behin betiko koefizienteak zehaztuko dira eta, hala badagokio, gainerako portzentajea ordainduko da, baina hura ez da % 5 baino gehiago izango egokitu gabeko laguntzetan eta % 10 egokitutakoetan. Gainera, ardi-ahuntzen nahiz gizentzeko aziendarako laguntzak ordaintzeke geratzen dira, harik eta FEGAk unitateko zenbatekoak zehazten dituen arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa