(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2017an nazioartean praktikak egiteko bekak eskatzeko epea zabaldu da otsailaren 17ra arte astelehena, 2016.eko abenduak 12


150.000 euroko deialdia langabezian dauden 30 urtetik beherako unibertsitateko tituludunentzat da


Nafarroako Gobernuak bekak eskatzeko epea zabaldu du otsailaren 17ra arte Europa Erkidegotik kanpoko herrialdeetan nazioarteko praktikak egiteko. Deialdia langabezian dauden 30 urtetik beherako unibertsitateko tituludunentzat da, eskaera aurkeztu baino hilabete lehenago lana edo ikasketak egin ez dituztenentzat.

Programak 150.000 euroko zuzkidura ekonomikoa du eta, horri esker, 25 bat beka emango dira. 6 hilabeteko praktikak dira eta onuradun bakoitzak diru-kopuru bat jasoko du honako hauen gastuak estaltzeko: egonaldia, bidaia, bisatuak eta istripuen aseguruak, laguntza medikoa eta erantzukizun zibila.

Deialdiaren oinarriak abenduaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta navarra.es zerbitzuen katalogoko fitxan argitaratuta daude; bertan, beharrekoak diren inprimakiak eta dokumentazioa eskura daitezke, eta baita eskaera era telematikoan izapidetu ere.

Laguntzak eskuratzeko, pertsona interesdunak praktiketako plaza bat lortu beharko dute, haiek beraiek zuzenean kudeatuta, edo Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Sozietate Fundazioaren edo Nafarroako Unibertsitateko Career Services-en bidez.

Beka Nafarroako Gobernuari eskatu aurretik (Gobernuak eskaerak baloratuko ditu dagoen aurrekontuaren arabera eta hautagaitzak deialdiko baldintzetara egokitzen diren aintzat hartuta) dokumentazioa bi erakunde laguntzailetakoren batek aztertu beharko du.

2016an guztira 24 beka eman ziren, eta horrek 144.792 euroko inbertsioa ekarri zuen. Ikasle gehien hartu zituzten herrialdeak Txina, Brasil eta AEB izan ziren 3na bekarekin bakoitza: haien atzetik, Argentina eta Suitza, bina ikaslerekin bakoitza. Eta bekadun bakoitza jasotako herrialdeak Peru, Costa Rica, Ekuador, Txile, Kolonbia, Zeelanda Berria, Bolivia, India, Paraguai, Serbia eta Hego Korea izan ziren.

2016ko beken onuradunen titulazioak ondorengoak izan ziren: ingeniaritzako zazpi tituludun (hainbat adarretan); bost GBEn; hiru Komunikazioan; bi Zuzenbidean; bi Irakasleen Unibertsitate Eskolan; eta bat Farmazian, Biokimikan, Historian, Soziologian eta Hizkuntza Modernoetan.

Deialdi honen helburua tituludun nafarrek lanbide-mailako prestakuntza eta eskarmentua lor dezaten da, Nafarroako enpresen nazioartekoari lagunduko diotenak. Aldi berean, deialdiak gazteei lan-aukera bat eskaintzen die, enplegu-sorrera erraztuz langabeziaren arazoa asko jasaten duen biztanleria-sektore bati (30 urtetik beherakoak).

Laguntzak Europako Gizarte Funtsak eta Europar Batasuneko Gazteen Enplegurako Tresnak kofinantzatuko dituzte, 2014-2020 Gazten Enpleguaren Europako Programaren bidez. Kofinantzaketa-tasa % 50ekoa izango da, gutxienez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa