(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak erakundeen eta entitateen arteko koordinazioa indartuko du salerosketaren biktimak diren emakumeak artatzeko asteartea, 2016.eko abenduak 13


Ollo kontseilariak Nafarroako Berdintasunerako Institutuak egindako jarduera-protokoloa aurkeztu du gaur goizean alor horretan lan egiten duten erakundeekin batera


Ollo kontseilariak eta Mertxe Leranozek salerosketaren biktimak diren emakumeekin izan beharreko jarduera-protokoloa aurkeztu dute gaur goizean. ( irudia handitu )

Nafarroak abian jarri du sexu-esplotazioko xedeak dituzten salerosketako emakume eta haur biktimentzako koordinazio- eta jarduera-protokoloa, kolektibo horren hautematea, arreta eta babesa hobetzeko eta errazteko asmoz Foru Komunitatean, bai eta alor horretan lan egiten duten eragile guztien arteko koordinazioa indartzeko ere.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, sexu-esplotazioko xedeak dituzten emakumeen salerosketaren aurkako Nafarroako Foroaren barneko erakundeekin batera, sustatu eta landutako protokoloa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok aurkeztu du gaur goizean. Nafarroako Gobernuak "gizon eta emakumeentzako berdintasunezko gizarte baten alde lan egiteko" konpromisoa azpimarratu du kontseilariak.

Aurkezpena Nafarroako Berdintasunerako Institutuak antolatutako saio batean egin da, eta bertan parte hartu dute ere, institutu horretako zuzendari kudeatzaile Mertxe Leranozek eta Genero Indarkeriarako Gobernuko Ordezkaritzako aholkulari tekniko Miriam Benterrak Ayensak; azken horrek ondorengo hitzaldia eman du: Sexu-esplotazioa xede duten emakume nahiz haurren salerosketaren aurka borrokatzeko politika publikoak. Saioan hainbat lanbide-esparrutako 36 emakumek eta 11 gizonek parte hartu dute, eta salerosketaren aurkako foroko talde teknikoak adostutako jarduera-plana azaldu da, gainera.

Jakitera eman denez, dokumentuan salerosketaren errealitateari buruzko informazio osoa eta zehatza izateko beharra azpimarratzen da bereziki; izan ere, ezagutza handiagoa eta hobea izanik, biktimen beharrei hobeto erantzuteko jarduera zehatzak egin ahalko dira. Halaber, administrazio publikoen eta esparru horretan esku hartzen duten entitate eta erakundeen arteko koordinazioa indartzea garrantzitsutzat jotzen da, Nafarroan nahiz estatuan.

Aipatu behar da, protokoloa emakumeenganako indarkeriaren aurka jarduteko Legearen Ekintza Planak proposatutako neurrien arabera egin dela, Gobernuak berriki onartua, eta berariazko proposamenak jasotzen dituela salerosketa-egoeran dauden emakume nahiz haurren arreta eta errekuperazioa hobetzeko (sare publikoko baliabideak eta zerbitzuak abian jartzea, egokitzea eta finkatzea). Errealitate horren gainean gizartea prebenitzeko, sentsibilizatzeko eta informatzeko neurriak jasotzen dira, gainera, bai eta profesionalak prestatzeko ere eta azken horiek existitzen diren baliabideei buruz dituzten ezagutzak hobetzeko.

Protokoloa 14/2015 Foru Legeak babestuta egin da, emakumeenganako indarkeriaren aurka jarduteko, sexu-esplotazioko xedeak dituzten emakume nahiz haurren salerosketa emakumeen aurkako indarkeria-adierazpen modura aitortzen duena. Nafarroako Foroak emakumeen salerosketaren aurka ezarritako jardueren barnean sartzen da gainera, eta bertan ordezkatuta dauden entitate nahiz erakundeen partaidetza eta ekarpenak izan ditu: Nafarroako Gobernua (Eskubide Sozialetako Departamentua, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentua eta Osasun Departamentua; Foruzaingoa); Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Iruñeko Udaltzaingoa, Gobernuaren Ordezkaritza, eta Cáritas, Itxaropen Gune, Abiatze, Munduko Medikuak, Villa Teresita eta Salerosketaren aurkako ekintza gizarte-erakundeak).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa