(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 707 familiak energia-mozketak ekidin dituzte Gobernuak enpresa hornitzaileekin izenpetutako akordioei esker asteazkena, 2016.eko abenduak 14


Laparra lehendakariordeak energia-pobretasuna saihesteko Iberdrola, Gas Natural Fenosa eta CHC Energíarekin sinatutako hitzarmenen lehenengo hilabeteetako balantzea aurkeztu du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak aurten Iberdrola, Gas Natural Fenosa eta CHC Energíarekin sinatutako hitzarmenei esker, fakturak ordaindu ezin zituzten 707 familiari ez zaie elektrizitate- edo gas-hornidurarik moztu.

Erradiadorea

Eskubide Sozialetako Departamentuak energia-pobretasunari aurre egiteko ekintza-sorta bat abian jarri du.

Nafarroako Gobernuak aurten Iberdrola, Gas Natural Fenosa eta CHC Energíarekin sinatutako hitzarmenei esker, fakturak ordaindu ezin zituzten 707 familiari ez zaie elektrizitate- edo gas-hornidurarik moztu.

Akordio horiek Eskubide Sozialetako Departamentuak energia-pobretasunari aurre egiteko abian jarritako ekintza-sorta baten barnean daude; pobrezia horrek familia bati gutxieneko energia-zerbitzuak ordaintzen ez die uzten beraien oinarrizko beharrei aurre egiteko: etxebizitza klimatizazioko baldintza egokietan mantentzea, esate baterako.

Ekimen horien balantzea Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak aurkeztu du prentsaurrekoan, Nafarroako Gobernuko gainerako kideei ezagutarazi ondoren gaur, asteazkena, egindako ohiko bilkuran. 707 onuradunak Nafarroako 64 udalerritakoak dira, nahiz eta % 48 (342 familia) Iruñean bizi diren eta % 30 (215) Iruñerriko udalerrietan.

Gogora ekarri behar da, Iberdrolarekin urtarrilean izenpetu zuela hitzarmena, Gas Natural Fenosarekin, otsailean eta CHC Energiarekin, maiatzean. Hiru enpresa horiek Nafarroako familia guztien % 90i ematen die elektrizitate- eta gas-hornidura. Artatutako 707 familiatatik, 377 Iberdrolaren bezeroak ziren eta 330 Gas Natural Fenosarenak.

Hornitzaileek bere gain hartutako konpromisoak

Aipatutako hitzarmenen bidez, energia-enpresek fakturak ordaindu ezin dituzten bezeroei elektrizitate- edota gas-hornidura ez eteteko konpromisoa hartu dute Nafarroako Gobernuak pertsona horientzako laguntza ekonomiko bat ematea kudeatu bitartean, hornidura horretatik ondorioztatutako zorra kitatzera bideratuko dutena.

Iberdrola, Gas Natural Fenosa y CHC Energíak konpromiso horri eutsiko diote hiru hilabetez, laguntzaren ordainketa egiteko behar besteko denbora eta ordaintzeke dauden fakturak ordaintzeko. Enpresek ez dute inolako interes-tasa, komisio edo beste gastu gehigarririk eskatuko bezeroari, hornidura berreskuratzea salbu hura etenda geratuko balitz.

Gainera, konpainiek laguntza horien onuradunei eta Foru Komunitateko Administrazioari efizientzia energetikoan aholkularitza emateko aukera eskaintzen die, hitzarmenen xedeari lotutako alderdiei buruz behar duten informazio eta prestakuntza oro emateko.

Laguntzen beste programa batzuk

Laparra lehendakariordeak azaldu du, gainera, 2015ean eta 2106an gizarteratzeko errenta zabaltzeak estalduran eta zenbatekoetan hobekuntza handia ekarri zuela, eta bermatutako errenta berriarekin, orain ere hobekuntza handia aurreikusten da, hau da, xede horretarako aurrekontua handitzea ekarri du; hala, 2015ean ordaindutako 63.887.619,90 eurotik aurtengo 83.636.097,92 eurora igoko da eta 2017an, 87.961.852,00 euro kontsignatu dira 2017rako aurrekontuan.

Gainera, Nafarroako Gobernuak beste laguntza-programa batzuk ditu familia ahulenen beharrak betetzeko oinarrizko energia-horniduretan. Lehenengoarekin, aparteko laguntzak izenekoak, urtarril eta azaro artean, Nafarroako Gobernuak 1,45 milioi erabili du 1.953 familiaren oinarrizko beharrei erantzuteko; haietatik, 550ek laguntzak eskuratu dituzte oinarrizko energia-horniduren gastuak estaltzeko: 236.779 euro, guztira.

Bigarren programa larrialdietako laguntzak dira, eta aurten Nafarroako Gobernuak finantzatzen ditu bi milioi eurorekin. Oinarrizko gizarte-zerbitzuek kudeatzen dutenez, Eskubide Sozialetako Departamentuak laguntza horien egikaritze-mailari buruzko daturik ez du oraindik, nahiz eta iaz 1,56 milioi euro eman zitzaizkien 3.240 familiari (9.604 lagun) larrialdietako laguntzetan zenbait behar betetzeko alokairu edo hipotekako ez ordainketak prebenitzeko alorrean, energia-pobretasunean, osasun-beharretan, hezkuntzakoetan edo elikagaietan. Haietatik, 805 familiak, hau da, % 17,69k 203.996 euroko laguntzak jaso zituzten energia-hornidurari lotutako beharrak asetzeko.

Aurten larrialdietako laguntzetan 0,5 milioi euro erabili direla kalkulatzen da 1.500 familiari estaldura emateko, energia-hornidurarekin lotutako beharrei aurre egin diezaieten.

Etxebizitza-arloko jarduerak

Birgaitzeari dagokionez, etxebizitzaren lege berriak, Nafarroako Parlamentuan laster onartuko dena, 102.000 etxebizitza gehiagora zabaltzen du (1980 eta 2006 artean eraikitakoak) aurrekontu babesgarriaren % 40ko diru-laguntzak eskuratzeko aukera, eraikinen inguratzaile termikoa hobetzeko eta haien isolamendu-maila areagotzeko; urtean 800.000 euroko aurrekontu-gastu handiagoa kalkulatzen da.

Garrantzi berezia du honako honek: 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nasuvinsa enpresa publikoak sustatutako errentamendurako babestutako etxebizitza berriak ia kontsumorik gabeko etxebizitzak izatea. Derrigortasun hori 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera sustatzen hasiko diren babestutako etxebizitza guztietara zabalduko da. Etxebizitza horiek urtean 73 euroko energia-kontsumoa izango dute; duela 20 eraikitako higiezinek, berriz, 800 eurokoa dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa